Description
Galerie d'images
Vidéo
Audio
KALEJIRA
Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen Soinuaren Liburutegia bildumako 1. zenbakian, Koldo Izagirrek idatzitako Elgeta, sasiaren sustraiak liburuarekin batera audio CD bat dator:
“Pepe Andoain soinu joleak bere etxean, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Bar Baserriren gainean grabatua 1960 edo 1964 urteen artean. Elgeta hil eta urtebetera Balentin Aldalur “Zialtzeta”-ri saldu zion Pepe Andoainek grabaketa originala. Konpakto honetan entzungai duzuena originalaren kopia bat da. Ez dugu ezer aldatu nahi izan, grabazioa bere akats eta guzti utzi dugu dokumentuaren balorearen alde.”
Argitalpen horretako Kalejira tituludun 6. pieza aukeratu dugu.
Soinularia: Jazinto Rivas Sanz Intxuzabal edo Elgeta.

Elgeta, sasiaren sustraiak liburuko CDaren azala. (Iturria: EHTE)
LOIOLAKO FANDANGOA-URRESTILLAKO ARIN-ARINA
Euskal Herriko Soinu Tresnak proiekturako Juan Mari Beltranek 1984an grabatutako saioetatik hartu ditugu Urrestillako bikote ospetsu honen fandango eta arin-arin dantza klasikoak.
Soinulariak: Antonio Aranaga Auntxa (soinu-txukia), Migel Arregi Iturbide (panderoa).

Iturbide eta Auntxa grabazio saioan. Donostia, 1985eko urtarrilean. (Arg.: JMBA)
PASODOBLEA
Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen Soinuaren Liburutegia bildumaren 3. zenbakian, Xabier Amurizak idatzitako Rufino Arrola. Vulkanoren atzamarrak liburuarekin batera izenburu bereko audio CD bat dator. Agarrauko piezek garai hartako soinujoleen errepertorioan zuten presentzia handia kontuan harturik, bilduma honetarako 4. pieza den Pasodoblea aukeratu dugu. Lemoizko Andrakako auzokoa zen Rufino Arrola Andrakako Errementaria (1909-1996).
Soinulariak: Rufino Arrola (soinu-txukia).

Rufino Arrola. Vulkanoren atzamarrak liburuko CDaren azala. (Iturria: EHTE)
LEHENENGOA ETA BIGARRENA
Akordeoi bisoinu modeloen soinujolea izan zen Fasio. 13-14 urte zituenetik bere musikari-plaza defendatu zuen Arratiako hainbat herritan, hala nola Lemoan, Areatzan edo Igorren, beti bakarka, 60 urte bete zituen arte. Berak kontatzen zuenez, musika-hastapenak ikastera Bilbora joan zen, Celestino Rodriguezengana.
Etxetik hurbilago Pedro Egia Etxebarria Popon soinu-jolea ezagutu zuen (Arantzatzu, 1888-1977), Fasioren arabera Arratiako zaharrena. Pedrok bizartegi bat zeukan bere herrian, eta bezeroak entretenitzeko melodeoi bat zeukan denen eskura; bezeroak piezak jotzen saiatzen omen ziren. Urteekin, Fasiok Poponen errepertorioa ikasi zuen, tartean, hona ekarri ditugun Poponen Lehenengoa eta Bigarrena. Biak errepertorio zaharrekoak eta sonoritate berezikoak dira.
Soinularia: Bonifazio Arandia Uriarte Fasio. Igorre (Bizkaia) (1909-1987).
(Grabazioa: Aingeru Berguicesen artxibotik hartua)

Leon Bilbao, Maurizia Aldeiturriaga eta Bonifazio Arandia Fasio. Lasarten 1984ko sanpedroetan. (Arg.: Soinuenea)
JOTA ETA ARINEKOA
Roberto Etxebarria trikitilarien belaunaldi berriko soinujole trebea dugu. Kepa Arrizabalaga pandero-joleak lagundu dio urte askotan; aurreko belaunaldiko soinujoleen laguntzaile ere izan zen Kepa, eta urte asko egin zituen Rufino Arrolarekin bereziki. Belaunaldien arteko zubi-lana egin zuen beraz.
2009ko apirilaren 4ean, Herri Musikaren Txokoak Oiartzunen antolatutako HM Udaberriko kontzertuan Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga bikoteak eskainitako emanaldikoak dira hemen entzun daitezkeen Jota eta arinekoa.
JOTA
Errekan dago harrie
harren gainean txorie,
neskatxa kolore gorri
mutil engainagarrie,
Aita gureak amari,
gona gorria ekarri,
luze dala labur dala.
Garri-garritik ebagi
Mendi gainean lainoa
Errekondoan izotza
Asunberri bat edanda
Anima leike bihotza
Hauxe da despedirea,
Euskaldunaren antzera,
Ahalegintxu egin dogu eta
Orain bagoaz etxera.
ARIÑEKOA
Txiki-txikitxue ta
poli-politxue,
nori emon dotzezu
neuri agindue.
Amama koitedea
Gortatik negarrez
Katuak eron dotzo
Taloa dandarrez.
Sarriten pasatzen da
Errekatik ure,
Atzo bustitakoa
iñok ez do gure
Akaberia da ta
Ez hedi larritu
Barriro bere laster
Etorriko gaituk.

Kepa Arrizabalaga eta Roberto Etxebarria HM Udaberriko kontzertuan. Oiartzun, 2009/04/04. (Arg.: Soinuenea)
FANDANGO VASCO
Solo de acordeón. Vicente Altuna. Odeon ODEON 182.584 erreferentziarekin 1930ean Bartzelonan argitaratutako diskoan Vicente Altunak interpretatutako bi pieza agertzen dira: FANDANGO VASCO (SO 5351) eta AURRESKU (SO 5352). Lehenengoa aukeratu dugu bilduma honetarako.
Vicente Altuna akordeoilari gipuzkoarra ezezaguna da guretzat, baina entzundako musikagatik Altunak oso garbi eta trebetasunez jotzen du, akordeoi handi batekin. Joaldietan tonu maior eta minorren arteko modulazioekin jolasten du, eta abesti amaieran baxuen gurutzaketa tipikoa egiten du. Vicente Altunak akordeoilari bakarlari gisa gutxienez gramofonoko hiru disko ditu, eta beste bi Angel Lizarraga tenorrarekin batera grabatuak.

Fandango Vasco. Odeon. SO5351. (Iturria: A. Berguices artxiboa)
Fandangoa. Luis Astiasaran. Amasa, 1999.
Labaiengo ingurutxoa. Pepito Yantzi. HG 48. Herrikoi Musika Sorta 10. Lesaka.
Fiche complète
- Numéro:
- 62
- Classification:
- Aérophones -> Anches -> Simple Libre
- Remarques:
- ACCORDION

