Description
Galerie d'images
Audio
MAZURKA
Pirinio aldeko mazurka erritmoko dantza doinu hau Jean Mixel Bedaxagar xirulari zuberotarraren errepertoriotik hartua da. Landetako eta Biarno aldeko Ipar Pirinioetako eskualdea erreferentziatzat hartuta, non boha izenez ezagutzen den mihi bakuneko zahagidun gaita-jolea eta xirula eta harizko danbor-jolea elkartzen diren, Zuberoako pieza hau boha eta xirula-ttunttunarekin interpretatu dugu.
Pieza Xirolarrua (2012) CDtik hartu dugu*.
Soinulariak: Fernando Jalón (boha motako xirolarrua), Juan Mari Beltran (xirula, ttunttuna).
* Juan Mari Beltran & Fernando Jalon. (2012). Xirolarrua. HMB-2012-534-KD.

Juan Mari Beltran (xirula, ttunttuna) eta Fernando Jalón (xirolarru boha), grabazio saioan. (Arg.: Soinuenea)
PORRUSALDA
Azkoitiko Monttetarren dultzaina errepertoriotik hartutako porrusalda hau 2012ko ekainaren 2an Soinuenean antolatutako HM Udaberriko kontzertuan grabatu zen*.
Hiru bueltetako bigarren pasarte instrumentala J.M. Beltranek egindakoa da.
Soinulariak: Juan Mari Beltran (xirolarrua) eta Fernando Jalón (dultzaina).
* Beltran Argiñena, J. M. (2004). Dultzaina Gipuzkoan. 1950. hamarkada arte. Soinuenea. 179. or.

Fernando Jalon (dultzaina) eta Juan Mari Beltran (xirolarrua), HM Udaberriko kontzertuan. (Arg.: Soinuenea)
Txulo. Juan Mari Beltran-txanbela taldea. 1997. txanbela-arinarinketan. IZ 488.
Xirolarrua-boha joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.
Fiche complète
- Numéro:
- 60
- Classification:
- Aérophones -> Anches -> Cornemuses
- Remarques:
- Xirolarrua, bota, gaita de bota

