Azalpena

DultzainaAskok hala uste ez arren, xirolarrua (aire erreserbarako zahagia duen mihidun aerofonoa) euskal herri-musikan erabilia izan da historian zehar. Nahiz eta gurean tradizio bizia XX. mendera ozta-ozta iritsi den1, biltzaile eta ikertzaileen dokumentazioari esker badakigu garai batean soinu-tresna hauek Euskal Herrian ere zabalduak zeudela. Dokumentazio idatziak bezala, eraikin historikoetako ikonografiak ere erabilera honen berri ematen digu.

 

IZENDAPENAK

Munduko herrialde askotan xirolarruaren tankerako soinu-tresnak jotzen dira. Organologiak kornamusa izen generikoa ematen die. Herrialde bakoitzean kornamusek askotariko izenak hartu dituzte, soinu-tresnaren egituraren edo bertako hizkuntzaren arabera. Euskal Herrian honako izendapenak aurkitu ditugu dokumentu idatzietan:

Cabreta. XIV. mendearen bukaeran Aymeric de Peyrat-en Stromatheus Tragicus de gestis Caroli (800-814) idatzian, cabreta soinu-tresna aipatzen da: “quidam cabreta vasconizabant, levis pedibus persaltantes”. Aita Donostiak honako itzulpena egiten du: “algunos, al son de la cabreta, vasconizaban saltando, danzando con pies ágiles” [batzuek, cabreta musikarekin salto eta dantza egiten zuten euskal erara]2.

Bota – Gaita de bota. Horrela ezagutu da nagusiki kornamusa Errioxa aldean, Arabakoa barne (Oiongo Udal Agiritegia, 1662–1679). Izen hau ardotarako zahatoaren itxura duen larruzko zahagitik datorkio.

Chirolarrua. 1745eko Manuel Larramendiren hiztegian I. liburukian honela agertzen da: “Gaita: inftrumento mufico de cuero hinchado, y flauta, chirolarrua. Lat. Tibia utricularia”3. [Kontuan hartzekoa da gaur egun oraindik Errioxa aldean gaitaren xirolari flauta izena ematen diotela].

Tuta. “(H) – 1º cornemuse; – 2º corne, instrument à vent; – 3º cornet (de papier, etc.)4. (Lhande, 1926, 983 or.).

Txaranbel. "… 3º (AN-b, S), cornamusa, instrumento de pastores: cornemuse, instrument de musique des bergers; …". [AN-b: Alto navarro-Baztan. S: Suletino, Souletin]. (Azkue, 1906, II. liburukia, 313 or.).

Txaranbel. “1) cornemuse; […]” (Casenave-Harigile, 1993, 420 or.).

Xirolarru. L (Hb.) musette (mus.)5. (Lhande, 1926, 1044 or.).

Zahamiola. “[…] musette: cf. txaranbela.” (Casenave-Harigile, 1993).

Gaita/Gayta. Nahiz eta askotan bi soinu-tresna ezberdin nahasten diren izendapen honen atzean, argi dago dokumentu zaharretan horrela izendatuak ageri diren soinu-tresnetako asko zahagidun kornamusak direla6.

Gaita gallega. Batzuetan xirolarruak izendapen hauekin ere aipatu izan dira idatzietan. Kontuan eduki gaur egun ere gaztelaniaz gaita gallega maiz erabiltzen dela generikoki kornamusa guztiak izendatzeko7.

Beraz, erreferentzia dokumental zaharretan kornamusei honela esan izan zaie: cabreta, bota/gaita de bota, chirolarrua, tuta, txaranbel, xirolarru, zahamiola, gaita/gayta eta gaita gallega. Testu honetan xirolarru hitza hobetsi da, erabilpena eta egokitzeko hizkuntza arrazoiengatik.

 

XIROLARRU MOTAK

Euskal Herrian erabili izan diren xirolarruen ezaugarriak ezagutzeko ikonografia eta dokumentazio idatzia ikertu behar dira, baita Euskal Herriarekin mugakide diren herrietako gaitak ere. Kasu batzuetan soinu-tresnetan ez ezik errepertorioan ere antzekotasunak aurki daitezke.

Organologikoki, xirola melodikoaren ezaugarrietan oinarriturik, bi mota daude: mihi bikoitzekoak eta mihi bakunekoak.

 

MIHI BIKOITZEKOAK

Dultzaina

Bota edo gaita de bota izendapenekin ezagutzen dena Galiziako gaita arruntaren gisakoa da: xirola melodikoak tutu konikoa eta mihi bikoitzeko pita du, eta lepoan jartzen den pordoiak tutu zilindrikoa eta mihi bakuna. Arabako Errioxako herri batzuetan 1950eko hamarkadara arte erabili izan da kornamusa mota hau, eta gaur egun berreskuratze mugimendu garrantzitsua ematen ari da8. Araba izan da Euskal Herrian kornamusa erabili izan den azken eskualdea, eta era berean bertan aurkitu da informazio gehiena.

 

Bota edo Gaita de bota. JMBA Bildumako 243. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

Bota edo Gaita de bota. JMBA Bildumako 243. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

 

Fernando Jalon gaita jotzaile, ikerlari eta tresnagileak kornamusa zaharretan oinarriturik egindako azterketen arabera, Errioxako bota edo gaita de bota-k honako zatiak ditu:

Botaren zatiak. (Planoa: F. Jalón)

Botaren zatiak. (Planoa: F. Jalón)

 

Xirola melodikoa: zurezko tutu konikoa izaten da. Mihi bikoitzeko pitaren aldea zahagian sartzen da. Hatz-jokorako zortzi zulo ditu (zazpi aurrealdean eta bat atzealdean). Kanpai aldean, alboetan, soinu-tresnari tonalitatea ematen dioten beste bi zulo ditu, hatzekin estaltzen ez direnak. Hedadurari dagokionez, lehen erregistroan zortzidun bat eta bigarren erregistroan hirudun bateraino ematen du.

Xirola melodikoaren pita. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

Xirola melodikoaren pita. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

 

Pordoia: Hiru zatitan eginiko zurezko tutu zilindrikoa du, eta mihi bakuneko fita. Pordoiak nota iraunkorra ematen du.

Pordoiaren fita. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

Pordoiaren fita. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

 

Zahagia: antxume edo antzekoaren larruarekin egin ohi da, eta gehienetan zahagia babesten eta apaintzen duen soineko batekin forraturik dago.

Tutu puzkailua: zurezkoa izaten da. Zahagian sartzen den muturrean larruzko balbula txiki bat du; hau putz egiterakoan ireki egiten da airea pasatzen utziz eta bestela itxita mantentzen da.

Boto edo gaita de boto izeneko soinu-tresna Huescako iparraldean, Jazetania-Sobrarbe aldean (Goi Aragoi) erabili izan da. Eskualde hau Nafarroako Erronkari bailaratik gertu dago, eta badakigu Nafarroako Pirinioetako hainbat lekutan gaita erabili izan dela. XX. mende hasierako Erronkariko ttun-ttun dantzako kopletako batek, esaterako, honela dio:

“Ttun ttun la gaita, ttun ttun tambor / ttun ttun la flauta de Nicanor”.

Errioxako botaren antzera, xirolarru honek ere mihi bikoitzeko xirola melodikoa du (clarín izenekoa), baina neurri ezberdinetako bi pordoi ditu, tutu zilindriko eta mihi bakundunak. Bordoneta izeneko pordoi txikia clarín-aren ondoan paraleloki jarrita dago eta pordoi luzea gaiteroak eskuineko besopean hartuta behera begira darama; zahagia ezkerreko besopean hartzen da9.

Aragoiko Pirinio aldeko Boto edo Gaita de boto. Soinueneako JMBA bildumako 674. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

Aragoiko Pirinio aldeko Boto edo Gaita de boto. Soinueneako JMBA bildumako 674. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

 

MIHI BAKUNEKOAK

 

Boha jotzen (marrazkia)Bohaussac (gaskoieraz boha au sac, “zakura putz egin”) edo boha izenekoa xirolarru txiki bat da. Zati hauek ditu: zahagia, puzkailua eta ezpelezko pieza bat, paraleloki eta luzera bi tutu zulaturik dituena. Ezkerrekoa tutu melodikoa da eta bestea pordoi nota ematen duena. Bi tutuek mihi bakuneko fita dute. Tutu melodikoak sei zulo ditu, bost aurrealdean eta bat goialdeko atzealdean. Pordoi tutuak zulo bat du, behealdeko aurrealdean, eta beste tutu zati txiki bat dauka, katetxo batekin lotua, tutuaren luzera eta pordoi nota aldatzeko akoplatzen zaiona; honek hiru tonu ezberdinetan jotzea ahalbideratzen du.

Euskal Herriarekin mugakidea den Gaskoiniako Landetan erabiltzen da10. Xirolarru hau gertukoa zaigu, batetik, Euskal Herriak eta Gaskoiniak musika, dantza eta herri-kulturaren zati bat partekatzen dutelako, eta bestetik, boha xirolarruak albokarekin duen antzekotasunagatik11.

Bohaussac edo boha, Soinueneako JMBA bildumako 110. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

Bohaussac edo boha, Soinueneako JMBA bildumako 110. zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

 

Boharen zatiak. (Planoa: F. Jalón)

Boharen zatiak. (Planoa: F. Jalón)

 

XX. mende bukaeran boha-xirolarruaren hobekuntzarako eta bere aukera musikalak zabaltzeko helburuarekin, aldaketa batzuk egin zitzaizkion, materialetan eta nota kopuruan. Azken aldaketa hauekin, xirolarru berriak tonalitate gehiagotan jotzeko aukerak ditu.

Txun-txun markako Xirolarru-boha modelo berria. (Arg.: Soinuenea)

Txun-txun markako xirolarru-boha modelo berria. (Arg.: Soinuenea)

Jenty Benquet, Landetako kornamusa jolea. (Iturria: Mabru, 1986)

Jenty Benquet, Landetako kornamusa jolea. (Iturria: Mabru, 1986)

 

 

DOKUMENTAZIO IDATZIA

GAITA/XIROLARRUA ETA GAITA/DULTZAINA DOKUMENTUETAN

Dokumentazio idatzian aspalditik gaita hitza erabili izan da zahagidun xirolarruei zein zahagirik gabeko dultzainei erreferentzia egiteko. Polisemia honek nahasmena eragin dezake, eta kasu bakoitzean testua zertaz ari den jakitea ez da beti erraza izaten.

Idatzizko dokumentu zaharretan ordainketak jasotzen zirenean idazleak oso zehatzak izaten ziren: zenbat musikari ziren, bakoitzak zer egin zuen eta zenbat ordaindu zitzaien idazten zuten. Adibidez:

[…] por el a pago a los ocho danzantes y gaitero […]

(Donostia, 1983b, 282 or.)

[…] pagaron al tamborin por hauer tañido el jular y charamela, y hauer dado los caxcabeles a los dançantes cinco ducados, y un real al atambor […]

(Jimeno Jurio, 1987, 47 or.)

Dokumentu hauengatik jakin daiteke, besteak beste, musikaria laguntzailerik gabe ala laguntzaile batekin aritzen zen, eta laguntzailea beste gaitero bat ala danbor-jolea ote zen.

Dokumentu zaharretan, gaur egun munduko toki askotan bezala, xirolarruak maiz ikus ditzakegu dantzaldietan bakarrik jotzen. Ezinezkoa ez bada ere, oso zaila da baldintza horietan dultzainerorik aurkitzea. Hortaz, dokumentu zaharretan gaitero musikari bakarra agertzen den kasuetan segur aski zahagidun gaita jolea dela pentsatu behar da (eta ez dultzaineroa).

Horregatik hemen azaldutako dokumentu eta aipamenen bilduman gaitero musikari bakarra ageri direnak soilik xirolarru jotzailetzat hartu ditugu. Bi musikari elkarrekin aritzen diren kasuak aparte utzi ditugu dudazkoak izateagatik, nahiz eta posible den ere bi xirolarru-jolek elkarrekin jotzea edo xirolarru-jole bat danbor-jole batekin batera agertzea.

Testu batzuetan bi soinu-tresnak aipatzen eta bereizten dira. Adibidez, horrela agertzen dira Jesus Ramos ikerlari nafarraren (1990) artikuluan erregistro historiko batzuetan. Ramosen lan honetan, XVIII. mendean Iruñeko sanferminetan jotzen ibili ziren soinu-joleen Iruñeko Udal Artxiboko urtez urteko zerrenda agertzen da. Kasu bakoitzean musikariak zer soinu-tresna jotzen duen eta nolako talde mota duen aipatzen da, besteak beste. Violin eta rabel bereizten zuten bezala, Iruñean garai hartan jakingo zuten gaita eta dulzaina bereizten, eta pentsatzekoa da gaita ageri denean, edo gehienetan, aipatutako soinu-tresna zahagidun gaita izango zela. Jesus Ramosen inbentarioan maiz gaitaren eta dultzainaren artean bereizketa egiten da:

Gregorio Arrieta - Gaita, dulzaina, guitarra - Torres del Rio, Sansol. 1763-73, 75-86, 88, 90-92, 94 - (1769 gaita con trompetilla, en 1778 dulzaina y gaita, guitarra en 1791, dulzaina en 1763, 79, 82, 83, 92; y gaita en el resto de los años, destacándose el año 1771 que toca acompañado (6g+t)

(Ramos, 1990, 102. or.)

Sarrera honetan ikus daitekeenez, Gregorio Arrieta soinularia 1763tik 1794ra, 28 urtetan ibili zen sanferminetan soinu-tresna bat edo bestea jotzen. 1769an “gaita con trompetilla” jotzen zuen. Ez dago argi zein soinu-tresna den, baina trompetilla xirolarruaren pordoia deskribatzeko modu bat izan daiteke. 1778an dulzaina eta gaita biak ageri dira. Beraz, kasu honetan garbi da gaita eta dulzaina bi soinu-tresna ezberdinak direla.

 

LEHENENGO AIPAMEN DOKUMENTATUA

Euskal Herrian xirolarru-gaitak izan duen erabilpenari buruzko informazio ugari dugu antzinako dokumentazioan. Horien artean bada oso bitxia den bat, ezagutzen den zaharrena. Hau Karlomagnoren garaikoa da (800-814) eta A. Donostiak jaso zuen Música y músicos en el Pais Vasco idatzian (Donostia, 1983b, 6. or.).

Aimeric de Peyrat (1377-1406) frantziarrak idatzitako Stromatheus Tragicus de gestis Caroli Magni liburuan garai hartan egiten ziren festei buruz zera dio: “quidam cabreta vasconizabant, levis pedibus persaltantes”. Hona hemen A. Donostiak ematen duen gaztelerazko itzulpena:

“algunos, al son de la cabreta, vasconizaban saltando, danzando con pies ágiles”. “Vasconizare” quiere decir “bailar al estilo de los vascos”. Es curioso este verbo que parece indicar que los vascos tenían un estilo propio de baile. ¿Sería la cabreta una especie de gaita?

(Donostia, 1983b, 6. or.)

Garai hartan euskaldunen modura edo estilora dantza egite hori cabreta12 xirolarruarekin jotzen bazen, kornamusa motako soinu-tresnak gure artean erabiltzen zirela esan liteke.

 

KARLOS III.AREN GORTEA

Monsinore Higinio Anglés ospe handiko musikologo kataluniarrak idatzitako Historia de la Música Medieval en Navarra liburuan XIV. mendeko datu interesgarri hau ematen digu. Karlos III.a Noblea zen orduko Nafarroako erregea. Hark bazituen bere ministril edo Gorteko musikariak, eta hauen artean kornamusa-jole zirenak:

Escrita en la misma ciudad (Sangüesa), 23 de septiembre del citado año (1392), aparece una orden real de pago firmada en Pamplona, 4 noviembre, se entregue una suma “a Testa de Fierro y Nicolas, su compaynero juglar […] por fazer sus expensas a ir a Alemayna por aver un compaynnero juglar de cornamusa, por fazer venir el servicio del rey”. Es de observar que ya en años anteriores, Juan I de Aragón, se preocupa siempre de tener buenos músicos de cornamusa y que los mejores, según él, eran venidos de Alemania.

(Angles, 1970, 296. or.)

 

PRIVILEGIO DE LA UNIÓN AGIRI0AN

XV. mendeko Privilegio de la Unión (Iruña, 1423) dokumentu garrantzitsuaren kopia batean xirolarru-jole zentauro edo zaldiko baten irudia agertzen da. Kontuan izan behar da euskal folklorean presentzia handia duela zaldiko figurak. Xirolarru-jole zentauroaren marrazki honi buruz Aita Donostiak honakoa dio (1983b, 283. or.):

Consignemos que en la copia del “Privilegio de la Unión” que se conserva en el Archivo Municipal de Pamplona hay un dibujo del siglo XV representando a un gaitero con disfraz de caballo.

(Iribarren, 1944, 416. or.)

 

XV. mendeko Privilegio de la Unión (Iruña, 1423) dokumentuan agertzen den Zaldiko-gaiteroa. (Iturria: Iribarren, 1944)

XV. mendeko Privilegio de la Unión (Iruña, 1423) dokumentuan agertzen den Zaldiko-gaiteroa. (Iturria: Iribarren, 1944)

 

Kasu honetan, ez dago zalantzarik mihi bikoitzeko xirolarrua dela. Hori iradokitzen dute gaitak dituen zatiek: zahagia, puzkailua, xirola konikoa eta sorbalda gaineko pordoia.

 

EUSKAL BALEAZALEAK MIARRITZEN XVI. MENDEAN

Oso interesgarria da 1573an Ambroise Parék argitaratutako Des monstres et Prodiges liburuan euskal bale arrantzari buruz jasotako informazioa. Bertan agertzen diren azalpenen eta irudien artean Miarritzekoa omen den portuan euskal bale arrantzaleekin batera halako xirolarru jotzaile bat ikus daiteke, momentu hori musikatzen.

Ambroise Paréren Des monstres et Prodiges (1573). Ezkerrean gaita-jolea. (Iturria: Seeler, 2007)

Ambroise Paréren Des monstres et Prodiges (1573). Ezkerrean gaita-jolea. (Iturria: Seeler, 2007)

Ambroise Paréren Des monstres et Prodiges (1573). Ezkerrean gaita-jolea. (Iturria: Seeler, 2007)13

 

Bistan da mihi bikoitzeko xirolarru-bota motakoa dela, xirola konikoa eta bi pordoi dituena. Marrazkigileak gaitaren pordoiak gaitariaren eskuineko sorbaldan jarri ditu, baina eskuen posizioa ez dagokio gaitari ezkerti bati.

 

NAFARROAN XVI., XVII. ETA XVIII. MENDEETAN

Jose Maria Jimeno Jurio historialari nafarrak idatzitako Tamborines y Gaiteros en Estella (Siglos XVI y XVII) artikuluan gaitari buruzko informazio interesgarri asko aurkitzen da:

Gaita, charrabeta y chirimía. / / De 1549 data la mención más antigua de la GAITA que he descubierto en Estella. Figura en las cuentas municipales: “A mose Pedro Esmolador por tañer huna gayta en la dicha proçesion, nuebe tarjas”.

Un siglo después abundan las menciones del instrumento, vinculado siempre a grupos de danzas. Juan de Muez, maestro de danzas, cobró en 1653 “por dos danzas con sus gaytas que, por mandado de la Ciudad, saco para el regozixo de las fiestas de la Madre de Dios del Puy y apostol San Andres”. Años más tarde presentó este maestro una danza y percibió una suma “por las jornadas que hizo en yr a buscar los jitanos, y por el gaitero”. Durante las fiestas de la Virgen del Puy de unos años siguientes registramos partidas como éstas: a Juan de Abínzano, maestro de danzas vecino de Tafalla, “por una dança con su gayta” (1660); a José de Larrosa por una danza de acho personados y gayta, y a Juan de Muez, maestro de danzas, “por una que saco con su gayta” (1662); a Martín de Baquedano, maestro de danzas vecino de Puente la Reyna, “por una danza con su gayta que ha traydo, y a Juan de Muez, maestro de danzas, por una de ocho personados con su gayta” (1663); a Joan de Arzoz, vecino de Cirauqui, “por dos danzas que ha sacado con sus gaitas” (1665).

(Jimeno Jurio, 1987, 47. or.)

Bestalde, Ortzadar Taldeak 1989an Iruñean antolatutako 5. Folklore Jardunaldietan Juan Cruz Labeagak aurkeztutako Danzantes y Gaiteros en Sangüesa ikerlanean gaitari buruzko informazio ugari ageri da:

2. NOTICIAS DE LOS SIGLOS XVII Y XVIII

Año 1661, […] Otra fiesta importante es la celebrada en honor de San Sebastián, patrono de la ciudad, el 20 de enero. Los cultos religiosos comienzan al atardecer del día anterior y el Ayuntamiento acude en corporación a vísperas cantadas en la iglesia de San Salvador acompañado por un gaitero. Este acompañamiento musical perduró durante muchos años.

Año 1794. “En 19 de enero pagué al gaitero 16 reales fuertes por acudir a la función del patrón de la ciudad San Sebastián”.

3. COFRADIA DE NUESTRA SEÑORA DEL SOCORRO Y DE SAN LAMBERTO

El primer libro que se conserva de esta cofradía comienza en 1762 y las primeras facturas de gastos dicen: […] ”Item dos pesos que an pagado al gaitero por acompañar a la Ciudad y cofradía dicho día» […] Año 1774. “Más dos pesos al gaitero y 4 pesetas a los danzantes”

(Labeaga, 1990, 143. or.)

 

ARABAKO ERRIOXAN XVII. MENDEAN

Xirolarru-gaitaren erabilerari buruzko beste informazio iturri garrantzitsua Joaquín Jimenezen Danzas de Alava artikuluan aurkitu dugu. Idazlan horretan besteak beste garbi ageri da XVII. mendean Arabako Errioxaldean halako soinu-tresnak erabiltzen zirela. Kasu batzuetan ez dago zalantzarik zahagidun gaita dela. Adibidez:

Es revelador el dato que hallé hace escaso tiempo en el archivo de Oyón (Villa de la Rioja Alavesa) y que en las cuentas del Concejo del año 1662 se ve que abonan “setenta y siete reales que se dieron al gaitero por el trabajo de tocar la bota para el festejo de la Concepción”, relevándonos de todo comentario este “tañer la bota” tan perfectamente señalado como sistema de gaita.

(Jiménez, 1972, 6. or.)

 

Oiongo Udal Agiritegia. 8. Kontu Liburua (1662–1679) 10. or.

Oiongo Udal Agiritegia. 8. Kontu Liburua (1662–1679) 10. or.14

 

ARABAN XVIII. MENDEAN

A. Donostiak bere Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco artikuluan, zahagidun gaitari ataltxo bat eskaintzen dio15. Bertan, Araban Gayta gallega-ren erabilpenari buruz Martínez Marinak Diccionario Geográfico-Histórico de España-n idatzitakoa aipatzen du. Hona hemen testu originala:

[Los naturales de Alava…] Regularmente en los dias festivos pasan las tardes jugando á bolos y naypes, ó baylando al son del pandero, y á veces del tamboril: este instrumento, aunque tan comun en el país vascongado, no se conoce en algunas hermandades situadas en los extremos de la provincia, y en ellas se suple el defecto de esta música con la de la gayta gallega.

(R. A. de la Historia, 1802, I liburukia, 52. or.)

 

XIX. MENDEAN EUSKAL LURRALDEETAN

Charles Davillier baroiak 1874an idatzitako Viaje por España-ko III liburukian, Danzas españolas izenburuko kapituluan Las provincias vascongadas atalean gaitaren erabilerari buruzko datu interesgarri bat agertzen da:

Pandero edo euskal danborraz gain, baskongadoek gaita dute oraindik, asturiarrek eta galiziarrek bezala, baita danborra eta txirula ere.

(Davillier, 1874, 413. or.)16

Aurrekoa ikusita, asko dira xirolarruaren aipamenak dokumentu zaharretan. Hemen aurkeztu dena lagin bat besterik ez da. Hortaz gehiago jakin nahi duenak Xirolarrua disko-liburua kontsulta dezake (Beltran, 2012).

 

XX. MENDEKO XIROLARRUAREN BERRESKURAPENA

Urte luzez ez zen xirolarrurik entzun Euskal Herriko festa eta ospakizunetan. 1960ko hamarkadaren bukaeran sortu zen Argia Euskal Dantzari Taldeak xirolarru-jole bikotea osatu zuen, dantza taldearen emanaldietan eta bestelako jaialdietan jotzeko.

Berreskuratze saiakera honetarako bereziki Pirinio aldeko Zuberoako xirularien errepertorioko piezak aukeratu ziren, musika horren tesitura eta ezaugarriak xirolarruarentzat egokiak zirelakoan.

Juan Mari Beltran eta Kepa Oses Argia taldeko gaita-joleak. Donostia, Euskal Jaiak. (Arg.: Unidad. 1971/09/06)

Juan Mari Beltran eta Kepa Oses Argia taldeko gaita-joleak. Donostia, Euskal Jaiak. (Arg.: Unidad. 1971/09/06)

Argia taldeko musikariak, 1978. (Arg.: Larrukert, 1978)

Argia taldeko musikariak, 1978. (Arg.: Larrukert)

 

Argia taldearen ereduak eragina izan zuen euskal herri-musikan. Jarraian beste folklore eta musika taldeetan gaita de boto, boha eta gaita de bota motako zahagidun gaitak erabiltzen hasi ziren. Adibidez, Tolosako Udaberri Euskal Dantzari Taldeko musikariak 1980ko hamarkadan hasi ziren boha motako gaita jotzen, eta Portugaleteko Elai Alai euskal folklore taldean ere hamarkada berean xirolarrua jotzen hasi ziren.

Tolosako Udaberri Euskal Dantza Taldeko musikariak. (Arg.: Udaberri)

Tolosako Udaberri Euskal Dantza Taldeko musikariak. (Arg.: Udaberri)

 

Beste hainbat musika taldek ere xirolarrua berreskuratu zuten. Adibidez, Iruñeko Ortzadar musika taldearen errepertorioa bi diskotan grabaturik geratu zen. Herriz herri eman zituzten kontzertuetan boha motako xirolarrua erabili zuten, beste soinu-tresnekin batera, Euskal Herriko txoko desberdinetako musika jotzeko.

Ortzadar musika taldea. 1978. (Iturria: Ortzadar diskotik hartua. AZ-11)

Ortzadar musika taldea. 1978. (Iturria: Ortzadar diskotik hartua. AZ-11)

 

1970eko hamarkadan Donostiako Sustraiak izeneko euskal herri soinu-tresna eta musika taldearen emanaldietan ere xirolarrua jotzen zen. Garai berdintsuan Benito Lertxundi abeslariaren musika taldean ere xirolarrua sartu zen.

Jose Maria Irastorza, Benito Lertxundiren taldeko boto-xirolarru jotzailea. (Iturria: Zuberoa eta Askatasunaren semeei 1977 Elkar: KD-AZ-9/10 diskotik hartua)

Jose Maria Irastorza, Benito Lertxundiren taldeko boto-xirolarru jotzailea. (Iturria: Zuberoa eta Askatasunaren semeei 1977 Elkar: KD-AZ-9/10 diskotik hartua)

 

1980ko hamarkadatik aurrera asko izan dira zahagidun gaita erabili duten euskal taldeak: Txanbela, Oskorri, Alboka, Kukuma, Sidhe Folk, Briganthya, Xarnege, Keltiar eta abar. Rock musikaren alorrean ere Sorbeltz, Etzakit eta bestek ere zabaldu dute zahagidun gaitaren hotsa euskal musikan.

 

GAUR EGUNGO PRESENTZIA EUSKAL MUSIKAN

Dantza eta folk taldeetan, emanaldietan eta diskoetan, xirolarrua pixkanaka presentzia lortzen ari da euskal herri-musikan. Horrekin batera soinu-tresna honentzako errepertorio bat osatzen ari da jatorri ezberdinetako musikan oinarriturik:

  • Errioxa aldeko herri dantzak eta doinuak
  • Euskal Herriko beste eskualdeetako herri-musika (xirolarruaren ezaugarrietara egokitu daitekeena)
  • Beste euskal soinu-tresnen errepertorioko musika
  • Pieza berriak

 

XIROLARRUA CD-LIBURUA

Xirolarruaren berreskurapenean, berrerabileran eta errepertorioaren normalizazio prozesuan Xirolarrua (2012) CD-liburuaren argitalpena azpimarratu behar da. Bertan Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon dultzaina-xirolarru eta xirula eta txuntxun-boha bikoteetan aritzen dira. Jotzen dituzten pieza gehienak herrikoiak dira, eta bi pieza berri ere badira, Beltranek konposatuak. Liburuak hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa) aurkezten du xirolarrua; piezak komentatzen ditu, partitura eta guzti; eta azken partean, xirolarruari buruzko ikerketa lan mardula aurkezten du euskaraz.

Xirolarrua CD eta liburuaren azala. (Iturria: HMB-2012-534-KDtik hartuta)

Xirolarrua CD eta liburuaren azala. (Iturria: HMB-2012-534-KDtik hartuta)

 

HERNANIKO ERRALDOIEN KONPARTSA

Ezin da esan xirolarrua euskal herri-musikan erabat normalizatua dagoen soinu-tresna denik, baina zeinek daki denboraren poderioz ez ote duen lortuko halako kategoria. Hernanin dugu adibide berri interesgarri bat. Herri horretan txistulariena izaten da herriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteeretan jotzen duen taldea, eta eginbehar horretan txistulariei egun bateko atsedena eman nahian, 1990ko hamarkadaren hasieran Inauterietako astearteko irteeran Errioxa aldean ezagutzen zen zahagidun gaita, dultzaina eta danborraz osatutako hirukotearekin egitea proposatu zen.

Hernani, 2005eko inauteriak. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. (Arg.: Ander Barrenetxea)

Hernani, 2005eko inauteriak. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. (Arg.: Ander Barrenetxea)

 

Aurreneko irteera hartan talde berri honek harrera oso ona izan zuen, bai konpartsa kideen aldetik bai eta publikoaren aldetik. Horregatik ordutik hona, urtero hutsik egin gabe konpartsaren inauterietako astearteko irteeretan beti hirukote hori izaten da konpartsa lagundu eta dantzan jartzen duena. Gaur egun, bi hamarkadako etengabeko parte hartzearen ondoren, hogeita hamar urtetik beherako hernaniar guztientzat hirukote hau herriko talde tradizional bat da, eta inauterietako festa horren ezinbesteko osagaia.

Hernani, 2005eko Inauteriak. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin. (Arg.: Ander Barrenetxea)

Hernani, 2005eko Inauteriak. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin. (Arg.: Ander Barrenetxea)

 

DULTZAINA, GAITA ETA DANBOR JOTZAILEEN TOPAKETAK

Zahagidun gaitaren ibilbidean oso interesgarriak izan dira azken urteetan antolatu diren dultzaina, gaita eta danbor jotzaileen topaketak. 1990eko hamarkadaren hasieran Hernaniko Musika Eskolako Dultzaina klasearen eta Escuela de Gaita y Tambor de Alberite de Iregua eskolaren artean antolatu zituzten lehen topaketak, Hernanin eta Alberiten (Errioxa). Hasieran Hernanitik dultzaineroek eta danbor-joleek soilik parte hartzen zuten, baina gero eta gehiago zahagidun gaita-joleak animatu dira. Ondorengo urteetan Lizarrako, Debako, Oiartzungo, Donibane Lohitzuneko eta Tolosako eskolak ere topaketetara batu dira Alberite eta Hernaniko eskolekin.

Briones, 1999. (Arg.: Soinuenea bilduma)

Briones, 1999. (Arg.: Soinuenea bilduma)

 

Lizarra, Deba, Alberite, Hernani, Donibane Lohizune eta Oiartzungo Dultzaina, Gaita eta Danbor Eskoletako Topaketa. Oiartzun, 2012/03/17. (Arg.: Soinuenea)

Lizarra, Deba, Alberite, Hernani, Donibane Lohizune eta Oiartzungo Dultzaina, Gaita eta Danbor Eskoletako Topaketa. Oiartzun, 2012/03/17. (Arg.: Soinuenea)

 

Beraz, topaketetan, musika taldeen emanaldietan eta antolatzen diren beste hamaika festa eta ospakizunetan gaur egun zahagidun gaitaren hotsa entzuten da euskal kale eta plazetan, bereziki eta nagusiki errioxar eta euskal herri-doinuz osatutako errepertorioa joaz.

 

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA

1999an sortutako Oiartzungo Herri Musika Eskolak 2012-2013 ikasturtetik xirolarru eskolak ematen ditu. Irakasleak Juan Mari Beltran, Fernando Jalon eta Asier Goieaskoetxea izan dira. Urte hauetan hamabost bat xirolarru jotzaile trebatu dira eta Oiartzungo Xirolarru Taldea sortu da. Taldearen errepertorioa nagusiki euskal musika herrikoiak osatzen du, eta talde honek kale-buelta eta dantza-plaza motako saio ugari eskaintzen ditu. Eskaintza honen helburua xirolarruaren musika eta soinu-tresna sustatzea eta bere normalizazioa lortzea da.

Xirolarru-joleak Oiartzungo Herri Musika Eskolaren ikasturte bukaerako kontzertuan (2022/06/19). (Arg.: Soinuenea)

Xirolarru-joleak Oiartzungo Herri Musika Eskolaren ikasturte bukaerako kontzertuan (2022/06/19). (Arg.: Soinuenea)

 

IKONOGRAFIA

Jarraian aurkeztuko ditugun adibideak kontuan hartuta, ikus daiteke bereziki XII. eta XVII. mendeen artean xirolarruaren presentzia aipagarria dela euskal ikonografian. Idatzitako dokumentazioan eta ikonografian ikus daitekeenez, Euskal Herrian mendeetan zehar bi zahagidun gaita mota egon dira, dagozkien aldaerekin: xirola mihi bikoitzekoa duena, eta mihi bakunekoa. Hauek dira gaur arte mugakide diren zonaldeetan jotzen jarraitu diren bi xirolarru motak, iparraldetik, hegoaldetik, ekialdetik eta mendebaldetik.

Bildutako ikonografiaren aurkezpena honela antolatuta dago: mota bakoitzaren barruan alfabetikoki ordenatuta lurraldeen eta herrien arabera.

  • XIROLARRUA-BOTA (mihi bikoitzeko xirola)
  • XIROLARRUA-BOHA (mihi bakuneko xirola)
  • SAILKATU GABE. Zein motatakoa den argitzen diguten datuak edo irudiak falta zaizkigunez, sailkatzera ausartu ez garen xirolarruak.

 

XIROLARRUA - BOTA (mihi bikoitzeko xirola)

 

Araba

BILAR-ELVILLAR (ARABAKO ERRIOXA) JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIABILAR-EL VILLAR (ARABAKO ERRIOXA)

JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

Bilar-El Villarko Jasokundeko Andre Mariaren Parrokiako erretaula nagusia 1547 baino lehen hasi eta 1559 artean eraikia izan zen. Egilea Guiot de Beaugrant izan zen 1549 arte, eta 1549 eta 1559 bitartean bere anaia Juan eta bere iloba Mateo de Beaugrant. Eskultore hauek, dirudienez, jatorri judu-bilbotarrekoak ziren. Polikromia 1640-1650ekoa da, Lantziegon (Araba) jaiotako Juan González de Salcedo margolariak egina. Lehenengo gorputzeko plafoietan Jaiotza eta Epifania irudikatzen dira. Jaiotzaren eszenan xirolarru-jole bat agertzen da, bi pordoiko zahagidun gaita bitxi batekin.

Bilarreko Parrokiako erretaulan ageri den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Bilarreko Parrokiako erretaulan ageri den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Bilarreko Parrokiako erretaulan ageri den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

BURGELU-ELBURGO (ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA) SAN PEDRO PARROKIABURGELU-ELBURGO (ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA)

SAN PEDRO PARROKIA

XVI. mendearen amaierako erretaula nagusiaren behealdean, ezkerraldean, artzainen adorazioaren eszena dago, eta bertan artzain gaitari hau ageri da, tamaina handiko xirola bat duen xirolarru eder batekin. Zahagia urre koloreko soineko batez estalia dago, eta xirola eta pordoia egur beltzez eginak dira. Xirola konikoak eta sorbalda gaineko pordoiak mihi bikoitzeko bota motako xirolarrua dela pentsarazten digute.

Xirolarru-jolea San Pedro parrokiako erretaula nagusian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas) Araba

Xirolarru-jolea San Pedro parrokiako erretaula nagusian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas) Araba

Xirolarru-jolea San Pedro parrokiako erretaula nagusian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

DONE BIKENDI HARANA (SAN VICENTE DE ARANA) SAN BIZENTE PARROKIADONE BIKENDI HARANA (SAN VICENTE DE ARANA)

SAN BIZENTE PARROKIA

Kanpezuko-Arabako Mendialdeko koadrilan, XV eta XVI. mendeen artean eraikitako San Bizente parrokian, beheko aldarearen gaineko arku platereskoan dago xirolarrua jotzen duen piztia hau.

Piztia xirolarru-jolea San Bizente parrokian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Piztia xirolarru-jolea San Bizente parrokian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Piztia xirolarru-jolea San Bizente parrokian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Piztia xirolarru-jolea San Bizente parrokian. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

ELTZIEGO (ARABAKO ERRIOXA) SAN ANDRES PARROKIAELTZIEGO (ARABAKO ERRIOXA)

SAN ANDRES PARROKIA

Eltziegoko San Andres Parrokiako erretaulan 1646-1669 artean Bernardo de Elcaraeta euskal eskultoreak egindako Artzainen Adorazioan zahagidun gaita-jole bat dago.

Eltziegoko San Andres parrokiako zahagidun gaita jolea (Arg.: JMBA)

Eltziegoko San Andres parrokiako zahagidun gaita jolea (Arg.: JMBA)

Eltziegoko San Andres parrokiako zahagidun gaita jolea (Arg.: JMBA)

GASTEIZ. SAN ANTONIO ELIZA-KOMENTUAGASTEIZ

SAN ANTONIO ELIZA-KOMENTUA

San Antonio eliza-komentuan (XVII. mendea) zurezko erliebe hau dago. Jaiotzaren eszena bat da, non eskaintzekin Haurra adoratzera gerturatzen diren artzainen artean zahagidun gaita-jole bat agertzen den. Xirolarruaren hustutako zahagia eta pordoia ikus daitezke. Pordoiak adierazten digu mihi bikoitzeko xirola duen xirolarrua izan litekeela.

San Antonio eliza-komentuko Artzainen Adorazioa eszenaren erliebean agertzen den xirolarru jolea. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

San Antonio eliza-komentuko Artzainen Adorazioa eszenaren erliebean agertzen den xirolarru jolea. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

San Antonio eliza-komentuko Artzainen Adorazioa eszenaren erliebean agertzen den xirolarru jolea. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

GASTEIZ. SAN MIGUEL ELIZAGASTEIZ

SAN MIGUEL ELIZA

Gasteizko San Migel elizako erretaula nagusian, 1624-1632 artean Gregorio Fernández eskultoreak egindako Artzainen Adorazioa-n, jole bat ageri da bota motako xirolarru batekin.

Gasteizko San Migel elizako Gregorio Fernández eskultorearen Artzainen Adorazio-ko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA - E.X. Dueñas)

Gasteizko San Migel elizako Gregorio Fernández eskultorearen Artzainen Adorazio-ko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA - E.X. Dueñas)

Gasteizko San Migel elizako Gregorio Fernández eskultorearen Artzainen Adorazio-ko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA - E.X. Dueñas)

GASTEIZ. SANTA MARIA KATEDRALAGASTEIZ

SANTA MARIA KATEDRALA

Santa Maria Katedraleko XIV-XV. mendeko gotiko estilo purueneko arkupe ikusgarriko hiru portadetan musika-ikonografiaren lagin bikaina dugu. Musikarien artean, zahagidun gaita joleak agertzen dira, bai mihi bikoitzeko xiroladun motakoak, bai mihi bakunekoak.

Ezkerreko portadaren barruko arkiboltan, beste aingeru musikari batzuen artean, xirolarru-jole hau dago. Xirolarru honek pordoi bat du, joleak sorbaldan eutsia, eta boha (mihi bakuna) motako xirolarruek horrelako pordoirik izaten ez dutela kontuan hartuta, uste dugu bota (mihi bikoitzeko) motako xirolarrua dela. Argazkian ikus daitekeenez, pordoia jolearen eskuineko sorbaldaren gainean dago, eta joleak xirola nola eusten duen ikusita, xirolarru jole hau ezkerra dela pentsa dezakegu.

Xirolarru-jolea Gasteizko Santa Maria Katedraleko elizpeko ezkerreko portadan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Gasteizko Santa Maria Katedraleko elizpeko ezkerreko portadan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Gasteizko Santa Maria Katedraleko elizpeko ezkerreko portadan. (Arg.: JMBA)

OLANO (ZIGOITIA) SAN BARTOLOME PARROKIAOLANO (ZIGOITIA)

SAN BARTOLOME PARROKIA

Olanoko San Bartolomeren parrokiako erretaula nagusian (egun, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan) 1500 inguruan margotutako Jaiotzaren eskuineko goialdean zahagidun gaitajole bat ageri da.

Xirolarru jolea Olanoko parrokiako Jaiotzaren eszenan. (Iturria: Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa)

Xirolarru jolea Olanoko parrokiako Jaiotzaren eszenan. (Iturria: Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa)

SUBIJANA-MORILLAS (RIBERA ALTA-ERRIBERAGOITIA) NUESTRA SEÑORA DE LA ASUNCIÓNSUBIJANA-MORILLAS (RIBERA ALTA- ERRIBERAGOITIA)

NUESTRA SEÑORA DE LA ASUNCIÓN

Erretaula nagusian, Tomas Oñate eta Andres de Miñano maisu margolari gasteiztarrek 1571. urtean egindako margolanak daude. Beste eszena batzuen artean Jaiotzarena dago, non xirolarru jole hau bere zahagi puztuarekin ikusten den.

Subijanako parrokiako erretaula nagusian ikus daitekeen xirolarru jolea, Jaiotzaren eszenan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Subijanako parrokiako erretaula nagusian ikus daitekeen xirolarru jolea, Jaiotzaren eszenan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Subijanako parrokiako erretaula nagusian ikus daitekeen xirolarru jolea, Jaiotzaren eszenan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Subijanako parrokiako erretaula nagusian ikus daitekeen xirolarru jolea, Jaiotzaren eszenan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

TORTURA (ETXABARRI-KUARTANGO) SAN ANDRES PARROKIATORTURA (ETXABARRI-KUARTANGO)

SAN ANDRES PARROKIA

Torturako San Andresen parrokian, egile ezezagun batek XV. mende bukaera-XVI. mende hasieran margotutako Jaiotzan, bikote bat ageri da, zahagidun gaita eta dultzaina edo txirimia gisako soinu-tresnak jotzen.

Eszenaren ezkerraldean xirolarru jolea. (Iturria: Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa)

Eszenaren ezkerraldean xirolarru jolea. (Iturria: Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa)

TUESTA (GAUBEA-VALDEGOVIA) NUESTRA SEÑORA DE LA ASUNCIÓNTUESTA (GAUBEA-VALDEGOVIA)

NUESTRA SEÑORA DE LA ASUNCIÓN

XIII-XIV. mendeko Tuestako Nuestra Señora de la Asunción elizako portikoan erdiko arkiboltan ageri diren bikoteen artean, zahagidun gaita-joleak eta danbolinteroak osatzen duten bikote hau dago.

Tuestako elizaren atariko xirolarru jole eta danbolintero bikotea. (Arg.: JMBA)

Tuestako elizaren atariko xirolarru jole eta danbolintero bikotea. (Arg.: JMBA)

Tuestako elizaren atariko xirolarru jole eta danbolintero bikotea. (Arg.: JMBA)

Bizkaia

LEKEITIO. ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZALEKEITIO

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZA

XV. mendeko Lekeitioko basilikak ikonografia musikal aberatsa du. Mota askotako musikariak ikus daitezke bertan, eta horien artean xirolarru-joleak. Mendebaldeko portikoko kanpoaldeko arkiboltan aurki daiteke bat. Argazkian ikus daitekeenez, xirolarruaren pordoia jolearen eskuineko sorbaldaren gainean dago, eta horrek, xirola eusten duen moduarekin batera, xirolarru-jole hau ezkerra dela iradokitzen digu.

Lekeitioko Basilikako mendebaldeko portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Lekeitioko Basilikako mendebaldeko portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Lekeitioko Basilikako mendebaldeko portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Eliza beraren barruan, XVI. mendearen hasieran egindako erretaula nagusian, besteak beste, xirolarru-joleak azaltzen diren hiru eszena daude.

Hiru xirularru-joleen kokapena erretaulan. (Arg.: E.X. Dueñas)

Hiru xirularru-joleen kokapena erretaulan. (Arg.: E.X. Dueñas)

Erretaula nagusiko lehen solairuaren ezkerraldean dagoen Artzainen Adorazioa-ren eszenan, xirolarru-jole bat dago bilera girotzen. Jarreragatik pentsa liteke xirolarru-jole hau ere, aurrekoa bezala, ezkerra dela.

Artzainen Adorazioa-n xirolarru-jolea, erretaula nagusiko lehen solairuan. (Arg.: JMBA)

Artzainen Adorazioa-n xirolarru-jolea, erretaula nagusiko lehen solairuan. (Arg.: JMBA)

Artzainen Adorazioa-n xirolarru-jolea, erretaula nagusiko lehen solairuan. (Arg.: JMBA)

Erretaula nagusiko bigarren solairuko lehen kalean dagoen Artzainen deikundea irudikatzen duen beste eszenaren ezkerraldean, xirolarru-jole hau agertzen da, ondoan danbolinteroa duela. Jolearen ezkerreko sorbalda gainean jarria dagoen pordoi luzea ikusita, gaita hau bota gisa sailka genezake. Eszenaren eskuin aldean beste artzain bat agertzen da esku bateko flauta zuzen bat jotzen (flautaren zati handiena galdu da).

Ezker aldean xirolarru-jolea eta danbolinteroa eta eskuin aldean esku bateko flauta-jolea erretaula nagusiko Artzainen Deikundea-ren eszenan. (Arg.: JMBA)

Ezker aldean xirolarru-jolea eta danbolinteroa eta eskuin aldean esku bateko flauta-jolea erretaula nagusiko Artzainen Deikundea-ren eszenan. (Arg.: JMBA)

Ezker aldean xirolarru-jolea eta danbolinteroa eta eskuin aldean esku bateko flauta-jolea erretaula nagusiko Artzainen Deikundea-ren eszenan. (Arg.: JMBA)

Erretaula nagusiaren bigarren kaleko bigarren solairuan Artzainen Adorazioa-ren beste eszena bat agertzen da. Bertan, jotzen ari den beste xirolarru-jole bat ikus daiteke. Xirolarru hau, lehen solairuan dagoen Artzainen Adorazioa-ren eszenan agertzen denaren antzekoa da, baina jotzerakoan xirolarrua hartzeko moduagatik ikus daiteke jole hau ez dela ezkerra.

Erretaula nagusiaren bigarren kaleko bigarren solairuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Erretaula nagusiaren bigarren kaleko bigarren solairuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Erretaula nagusiaren bigarren kaleko bigarren solairuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Gipuzkoa

DEBA. SANTA MARIA ELIZADEBA

SANTA MARIA ELIZA

XV. mendeko Debako Santa Maria elizako arkupe polikromatu bikainean musikari talde zabal eta askotarikoa ageri da, kasu batzuetan aingeruak eta beste batzuetan ez. Hari pultsatua eta igurtzitakoa, txirimia eta organo eramangarria jotzen dituzten musikarien artean, aingerua den xirolarru-jole hau dago. Xirola apurtuta dago eta ezin dugu osorik ikusi, baina pordoiak, sorbaldaren gainean jarrita, mihi bikoitzeko bota motakoa dela iradokitzen digu.

Debako Santa Maria elizako elizpeko aingeru xirolarru-jolea (Arg.: JMBA)

Debako Santa Maria elizako elizpeko aingeru xirolarru-jolea (Arg.: JMBA)

Debako Santa Maria elizako elizpeko aingeru xirolarru-jolea (Arg.: JMBA)

Eliza honetako nabearen hirugarren zatian dagoen kaperaren eskuineko zutabeko pilastraren goiko errematean aingeru xirolarru-jole hori dago, puzkailu handia duen xirolarrua jotzen. Xirola hartzeko moduagatik eta pordoiaren posizioagatik, ez dago zalantzarik: jolea ezkerra da.

Aingeru xirolarru-jolea Santa Maria elizako nabearen hirugarren zatiko kaperan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Aingeru xirolarru-jolea Santa Maria elizako nabearen hirugarren zatiko kaperan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Aingeru xirolarru-jolea Santa Maria elizako nabearen hirugarren zatiko kaperan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

LEINTZ GATZAGA. DORLETAKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIALEINTZ GATZAGA

DORLETAKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIA

XVII. mendeko Dorletako Andre Mariaren Santutegia Leintz Gatzaga herrian dago, Donejakue bide zaharrean, Euskal Herrian jende joan-etorri handiena izan dutenetako batean. Bere erretaula barroko ederraren behealdean, Artzainen Adorazioa-ren eszenaren markoan, xirolarru-jole hau dago, zahagia puztuta, jotzeko posizioan.

Xirolarru-jolea, Dorletako Andre Mariaren santutegiko erretaulako Artzainen Adorazioa-ren eszenan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea, Dorletako Andre Mariaren santutegiko erretaulako Artzainen Adorazioa-ren eszenan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea, Dorletako Andre Mariaren santutegiko erretaulako Artzainen Adorazioa-ren eszenan. (Arg.: JMBA)

Pordoi luzea du, hiru zatikoa, eta horrek pentsarazten digu bota motako xirolarrua dela, nahiz eta jolearen posizioak ez duen xirolarruaren xirola ikusten uzten.

OÑATI. SAN MIGEL ELIZAOÑATI

SAN MIGEL ELIZA

Oñatiko San Migel parrokiaren presbiterioaren azpian dagoen kriptako hilobian artzain gaitari hau dago, XV. mendeko Artzainen Deikundea-ren eszenan. Beste hiru kokapenetan egon ondoren, XX. mendearen erdialdean Pedro Velez de Guevara Oñatiko kontearen alabastrozko hilobi gotikoko kriptara eraman zuten (Ríos Álvaro, 2019, Lib. I, 272. or.).

Xirolarru-jolea Oñatiko San Migel elizako kriptako hilobian. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Oñatiko San Migel elizako kriptako hilobian. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Oñatiko San Migel elizako kriptako hilobian. (Arg.: JMBA)

Lapurdi

MIARRITZE. SANTA EUGENIA ELIZAMIARRITZE

SANTA EUGENIA ELIZA

Miarritzeko Santa Eugenia eliza neogotikoko beirateetan (1898) Artzainen Adorazioa-ren eszena bat dago irudikatuta, non artzain xirolarru-jole hau agertzen den. Pordoia ikusten ez diogun arren, xirolaren kono-enbor formak eta kanpaiak pentsarazten digu mihi bikoitzeko bota dela, eta xirola hartzeko moduagatik jolea ezkerra dela ematen du.

Beirate honen goialdean aingeru musikarien talde bat agertzen da: zitara-psalterion, organo eramangarria, platertxoak, zeharkako flauta, biolina, lautea, tronpeta eta pandereta.

Artzain xirolarru-jolea Miarritzeko Santa Eugenia elizako beirateetan. (Arg.: JMBA)

Artzain xirolarru-jolea Miarritzeko Santa Eugenia elizako beirateetan. (Arg.: JMBA)

Artzain xirolarru-jolea Miarritzeko Santa Eugenia elizako beirateetan. (Arg.: JMBA)

Nafarroa

IRUÑEA. SANTA MARIA KATEDRALAIRUÑEA

SANTA MARIA KATEDRALA

Iruñeko Katedralak (1394-1501) ikonografia musikal aberatsa du: xirolarruak, kordofonoak (hala nola, arrabita-rabelak, lauteak eta zarrabeteak), organo eramangarriak, danbolinteroak, eta soka-dantzen tankerako dantzen irudikapenak ere ikus daitezke.

Aberastasun ikonografiko hori guztia ongi islatuta geratu da Clara Fernández-Ladredak idatzitako Iconografía musical de la Catedral de Pamplona lanean, non xirolarruari buruzko aipamen argiak aurki daitezkeen17.

Iruñeko Katedralaren ikonografian bost xirolarru-jole aurkitu ditugu guztira, bi bota motako eta hiru boha motako. Hona hemen Iruñeko katedraleko mihi bikoitzeko xirolarruen irudikapen ikonografikoa:

Iruñeko Katedraleko Errefektorio Aretoa - San Francisco Javier kapera

Kaperan Zaldikoa den zahagidun gaita-jole bat dago. Privilegio de la Unión (Iruñea, 1423) dokumentu zaharrean ageri denaren antzekoa da. Xirolarru-jolea zaldiko bat da (zentauroa edo zaldi-gizona). Ez zaio pordoia ikusten, eta ez dirudi xirolari atxikita dagoenik, oso fina baita, konizitate eta kanpaiarekin. Xirolaren forma konikoak eta kanpai-formakoak mihi bikoitzeko xirola bat dela adierazten digu.

Xirolarru-jole zentauroa Katedralaren Errefektorioko ate batean (XIV. mendea). (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jole zentauroa Katedralaren Errefektorioko ate batean (XIV. mendea). (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jole zentauroa Katedralaren Errefektorioko ate batean (XIV. mendea). (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jole zentauroa Katedralaren Errefektorioko ate batean (XIV. mendea). (Arg.: JMBA)

Santo Tomas edo Caparrosoren erretaula

San Tomas edo Caparrosoren erretaulan, Jaiotzaren eszena irudikatzen duen taulan, artzainen ondoan xirolarru-jole bat agertzen da eszena girotzen, beste artzain batzuk dantzan ari diren bitartean. Xirola hartzeko moduagatik, margolariak jolea eskuina balitz bezala irudikatu du, baina pordoiaren posizioagatik ezkerra dirudi.

Xirolarru-jolea eta dantzariak Santo Tomas edo Caparrosoren erretaulako Jaiotzaren eszenan. (Arg.: J. I. Larraioz)

Xirolarru-jolea eta dantzariak Santo Tomas edo Caparrosoren erretaulako Jaiotzaren eszenan. (Arg.: J. I. Larraioz)

Xirolarru-jolea eta dantzariak Santo Tomas edo Caparrosoren erretaulako Jaiotzaren eszenan. (Arg.: J. I. Larraioz)

LERIN. JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN ELIZALERIN

JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN ELIZA

Leringo Jasokundeko Andre Mariaren Parrokiako koruko XVIII. mendeko aulkiteri ikusgarrian xirolarru-jole hau dago. Soinu-tresnak Errioxa aldeko gaita de bota motakoa dirudi. Horrek ez gaitu harritu behar, Lerin herria Errioxatik gertu baitago. Ikusten zaion dekorazio-kordoiari dagokionez, esan beharra dago Errioxako azken zahagidun gaita-jole batzuek beren gaitak apaintzeko erabiltzen zituztenen antza duela, eta gortinaietatik tira egiteko erabiltzen ziren lokarri lodiekin eginda zeudela. Bitxiak dira, alabaina, bukaerako kopatik gertu pordoiak dituen bi zuloak. Pordoiaren nota aldatzeko erabiliko ote ziren?

Zahagidun gaita-jolea Leringo Jasokundeko Andre Mariaren Parrokiako koruko aulkiterian. (Arg.: JMBA)

Zahagidun gaita-jolea Leringo Jasokundeko Andre Mariaren Parrokiako koruko aulkiterian. (Arg.: JMBA)

Zahagidun gaita-jolea Leringo Jasokundeko Andre Mariaren Parrokiako koruko aulkiterian. (Arg.: JMBA)

LOS ARCOS. SANTA MARIA PARROKIALOS ARCOS

SANTA MARIA PARROKIA

Pedro Uqueraniz eta Juan de Amezketak XVII. mendean egindako Santa Maria parrokiako erretaulan, Artzainen Adorazioa-ren eszenaren barruan, xirolarru-jole baten irudia dago.

Eszenari aurrealdetik begiratuta ikusten ez den arren, joleari aurrealdetik ateratako argazkian, xirolarruaren pordoia ikus daiteke, ezkerreko sorbalda gainean jarrita. Hori dela eta, tresna hau mihi bikoitzeko bota motakoen artean sailkatu dugu.

Xirolarru-jolea Santa Maria parrokiako erretaulan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Santa Maria parrokiako erretaulan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Santa Maria parrokiako erretaulan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Santa Maria parrokiako erretaulan. (Arg.: JMBA)

ERRIBERRI-OLITE. ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZAOLITE-ERRIBERRI

ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZA

XIV. mendeko Erriberriko Andre Maria elizaren portiko gotikoko alboetako arkiboltetan ageri diren pertsonaien artean hainbat musikari ikus daitezke. Portadako arkibolten oinarriaren eskuinaldean, hiru musikariz osatutako talde bat dago. Eskulturak oso egoera txarrean dauden arren (soinu-tresnen hondarrak bakarrik kontserbatzen dira), hirukotea, ezkerretik eskuinera, xirolarru-jole batek, arrabita edo rabel moduko tresnadun jole batek eta esku bateko flauta eta danbolin-jole batek osatzen dutela ikusten da.

Xirolarru-joleak besopean duen gaitaren zahagi puztua da kontserbatzen den gaitaren zati bakarra.

 

Erriberriko Andre Maria Erreginaren elizako portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Erriberriko Andre Maria Erreginaren elizako portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Erriberriko Andre Maria Erreginaren elizako portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Oso interesgarria da xirolarrua hirukotean ikustea, hiru soinu-tresnek musika-formazio zabala eratzen baitute: xirolarru-jolea xirolarekin doinua interpretatzen eta pordoia oinarri harmonikoa ematen, arrabita-jolea sokekin melodia eta pordoia ematen, eta danbolinteroa flautarekin melodia osatzen eta bere danborrarekin erritmikoki laguntzen.

Erriberriko Andre Maria Erreginaren portadako hirukotea: xirolarru-jolea, arrabita-jolea eta danbolinteroa. (Arg.: JMBA)

Erriberriko Andre Maria Erreginaren portadako hirukotea: xirolarru-jolea, arrabita-jolea eta danbolinteroa. (Arg.: JMBA)

TUTERA. SANTA MARIA KATEDRALATUTERA

SANTA MARIA KATEDRALA

Tuterako Santa Maria la Mayor Katedralean dago, Azken Judizioaren irudikapena jasotzen duen XVI. mendeko jatorri flandestarreko Boskoren eskolako taula hau. Bertan, txori-gizon xirolarru-jole bitxi hau agertzen da.

Nola iritsi zen obra hau Tuterara? Batzuek Pedro de Villalón Tuterako dean jaunarekin lotzen dute, Julio II.a Aita Santuak 1507an Tuterako dean izendatu zuena. Berak agindu zuen Dekanoen Jauregia birmoldatzeko, eta bertan bizi izan zen 1533 arte (Fuentes Pascual, 1946, 526 or.).

 

Txori-gizon xirolarru-jolea Azken Judizioko taula flandestarrean (xehetasuna). (Iturria: Tuterako Santa Maria la Mayor Katedraleko Museoa)

Txori-gizon xirolarru-jolea Azken Judizioko taula flandestarrean (xehetasuna). (Iturria: Tuterako Santa Maria la Mayor Katedraleko Museoa)

URROZ. JASOKUNDEKO ELIZA PARROKIALAURROZ

JASOKUNDEKO ELIZA PARROKIALA

Urrozko Jasokundeko Eliza parrokialeko erretaula nagusia, Miguel de Espinal (1553-1590) Atarrabiako eskultorearen tailerrean egin zen 1570 inguruan, eta Pedro de Landak polikromatu zuen 1632an. Erretaula nagusiko lehen gorputzean, artzainen Adorazioaren eszena hau dago. Bertan, jaioberria bisitatzera etorritako artzainen artean xirolarru-jole bat dago.

Xirolarru-joleak zahagia puztuta dauka, eta bertatik bi pordoi txiki irteten dira, eskuineko sorbaldan jarrita. Pordoien presentziak gaita de bota bat dela pentsarazten digu.

 

Urrozko Eliza parrokialeko erretaulako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)  Urrozko Eliza parrokialeko erretaulako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Urrozko Eliza parrokialeko erretaulako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Urrozko Eliza parrokialeko erretaulako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

UXUE. ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZAUXUE

ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZA

Uxueko Andre Maria Erreginaren elizako koruan aulkiteri ikusgarri bat dago, 1774an Iruñeko Manuel Martin de Ontañon eta Juan Antonio de Bescansa artistek egina. Aulkiteriak 23 eserleku ditu, eta horietako batean Jaiotzaren irudikapen bat agertzen da. Bertan, Jaiotzaren bisitarien artean, xirolarru-jole hau ikus dezakegu.

Eliza honen ikonografian xirolarru-joleen beste bi irudikapen daude: bata iparraldeko portadan, boha motako soinu-tresna batekin, eta bestea portada nagusian, sailkatu gabekoen multzoan utzi dugun gaita batekin.

 

Uxueko Andre Maria Erreginaren elizako aulkiterian agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)  

Uxueko Andre Maria Erreginaren elizako aulkiterian agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

VIANA. SANTA MARIA PARROKIAVIANA

SANTA MARIA PARROKIA

Vianako Santa Maria parrokiaren ikonografian bi xirolarru-jole agertzen dira. Horietako bat erretaula nagusian dago, 1670-74 urteetan Bernardo de Elcaraeta18 eskultore euskaldunak egina. Bere erliebeen artean jaiotzaren eszena dago. Eszena honetako pertsonaietako bat xirolarru-jole bat da.

Xirolarru honek, zahagiaren formagatik, puzkailuagatik, xirolagatik zein pordoiagatik, inguru horretan erabili izan den Errioxako gaita de bota baten erreplika zehatza dirudi. Horrek ez gaitu harritu behar, herri horrek hegoaldean Logroño hiriarekin (Errioxa) eta mendebaldean Oion herriarekin (Arabako Errioxa) muga egiten baitu. Azken herri horretan XVII. mendeko zahagidun gaitari buruzko dokumentazio idatzia dugu, arestian aipatu bezala.

Pordoia ezkerreko sorbaldan jarria dagoen arren, xirola hartzeko moduagatik, gaitari ezkerra dela ikus dezakegu. Xirolarru-jolea jotzen ageri da, unea girotuz.

 

Vianako Santa Maria parrokiako erretaula nagusiko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)  

Vianako Santa Maria parrokiako erretaula nagusiko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Vianako Santa Maria parrokiako erretaula nagusiko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Vianako Santa Maria parrokiako erretaula nagusiko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Santa Maria parrokiako beste xirolarru-jolea San Joseren erretaulan dago. Erretaula hau Bernardo de Elcaraetak berak egin zuen: “El 30 de noviembre de 1672 se compromete Bernardo de Elcaraeta a hacer para este retablo las imágenes de San Francisco de Javier, San Fermín y San Nicolás, y el relieve del Nacimiento de Jesús” (Labeaga, 1987, 763 or.).

Gaian aditu diren batzuen arabera, azpimarratzekoa da gaitariaren janzkeraren itxura herrikoia (Alonso & Napal , 1991, 165 or.).

Xirolarrua elementu guztiekin irudikatuta dago: kono-enbor formako xirola amaieran kanpai formarekin, puzkailua, pordoia (zatituta dago) eta zahagia berde eta urre koloreko zapi batez forraturik.

Vianako Santa Maria parrokiako San Joseren erretaularen jaiotzako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Vianako Santa Maria parrokiako San Joseren erretaularen jaiotzako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Vianako Santa Maria parrokiako San Joseren erretaularen jaiotzako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

ZIRAUKI. ALEXANDRIAKO SANTA KATALINA ELIZAZIRAUKI

ALEXANDRIAKO SANTA KATALINA ELIZA

XIII-XIV. mendeetako Ziraukiko Alexandriako Santa Katalina elizako portadaren arkibolten goialdearen erdian bi musikari agertzen dira, bata xirolarruarekin goialdean eta bestea azpian psalterion motako harizko soinu-tresna batekin.

Eskultura oso egoera txarrean dagoen arren, xirolarruak zahagi handi bat duela eta pordoiaren zati bat jolearen ezkerreko sorbaldan jarria duela ikus daiteke. Ikusten dugunaren arabera, mihi bikoitzeko xirola duen gaita de bota motako xirolarru bat dela pentsa daiteke.

 

Bi soinularien kokapena Ziraukiko Alexandriako Santa Katalina elizako portadan. (Arg.: JMBA)

Bi soinularien kokapena Ziraukiko Alexandriako Santa Katalina elizako portadan. (Arg.: JMBA)

Ziraukiko Alexandriako Santa Katalina elizako portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Ziraukiko Alexandriako Santa Katalina elizako portadako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

XIROLARRUA - BOHA (mihi bakuneko xirola)

 

Araba

GASTEIZ. SANTA MARIA KATEDRALAGASTEIZ

SANTA MARIA KATEDRALA

Arestian ikusi dugun bezala, Gasteizko Santa Maria Katedraleko XIV-XV. mendeko arkupe gotiko ikusgarrian musika-ikonografiaren erakusgarri ezin hobea dugu, eta musikarien artean hainbat xirolarru-jole agertzen dira. Aurreko atalean mihi bikoitzeko xirola duen xirolarru bat aurkeztu dugu. Orain, katedraleko ikonografian agertzen diren mihi bakunekoak izan daitezkeen beste lau xirolarru aurkeztuko ditugu.

Xirolarru-jole horietako hiru katedraleko erdiko atarian agertzen dira:

Santa Maria Katedraleko erdiko atariko hiru xirolarru-joleen kokapenak. (Arg.: JMBA)

Santa Maria Katedraleko erdiko atariko hiru xirolarru-joleen kokapenak. (Arg.: JMBA)

Lehenengo pisuan agertzen den Jaiotzaren eszenan, artzain xirolarru-jole hau jaioberriaren aurrean jotzen ari da, atzean artalde osoa duela. Bistan da boha motako xirolarrua dela: pieza berean paraleloan daude hodi melodikoa eta pordoiak, eta eskuineko hodiak luzapen bat dutela dirudi, pordoiaren pieza luzagarria lotzeko balio duena.

Gasteizko Katedralaren erdiko atarian, lehen pisuko artzain xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Gasteizko Katedralaren erdiko atarian, lehen pisuko artzain xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Hirugarren pisuan, Ama Birjinaren Jasokundearen eta Santo Tomasen eszenan, aingeru xirolarru-jole bat agertzen da.

Xirolarruak itxuragatik mihi bakunekoa dirudi. Pieza zabala ikus daiteke bi hodientzat (xirola eta pordoia), eta ez du aparteko pordoirik, bohak bezala.

Gasteizko Katedralaren erdiko atarian, hirugarren pisuko aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Gasteizko Katedralaren erdiko atarian, hirugarren pisuko aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Erdiko portadaren laugarren pisuan, Ama Birjinaren koroatzea irudikatuta dago, eta bertan lau aingeru musikari agertzen dira; ezkerraldekoak xirolarru-jolea eta laute-jolea dira, eta eskuinaldekoak psalterio-jolea eta danbolinteroa. Xirolarrua, zalantzarik gabe, aurreko biak bezalakoa da, boha motakoa, pieza berean baititu xirola melodikoa eta pordoia, eta ez zaio aparteko pordoi tuturik ikusten.

Gasteizko Katedralaren erdiko atarian, laugarren pisuko aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Gasteizko Katedralaren erdiko atarian, laugarren pisuko aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Berdinak ez izan arren, Gasteizko Katedralaren erdiko portadan agertzen diren hiru xirolarru horietan antzeko elementu bat dago. Xirola eta pordoiaren pieza zahagiarekin lotzen duen zatiak zakur-buru edo antzeko baten itxura du, eta xirola-pordoiko pieza ahoan sartzen zaio; Guardiako Santa Maria elizako elizpeko aingeru xirolarru-jolearenaren oso antzekoa da. Apaingarri horiek nahiko arruntak dira horrelako xirolarruetan.

Gasteizko katedralaren ezkerreko portadaren kanpoko arkiboltan, beste aingeru soinulari batzuen artean, zahagidun gaita jotzaile hau dago, xirolarru bitxi batekin. Xirolarruaren xirola-pordoiaren piezaren beheko erremateak buru bat irudikatzeko moduko forma du.

Gasteizko Katedralaren ezkerreko portadaren kanpoko arkiboltan agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Gasteizko Katedralaren ezkerreko portadaren kanpoko arkiboltan agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Gasteizko Katedralaren ezkerreko portadaren kanpoko arkiboltan agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

GUARDIA (ARABAKO ERRIOXA). ERREGEEN ANDRE MARIAREN ELIZAGUARDIA (ARABAKO ERRIOXA)

ERREGEEN ANDRE MARIAREN ELIZA

Eliza honek XIV. mendeko arkupe ikusgarria du, eta XVII. mendeko polikromia; biak kontserbazio egoera onean. Arkiboltetan musikari, errege eta aingeru asko agertzen dira, eta horietan instrumentu guztiak xehetasun handiz ikus daitezke.

Tartean, zahagidun xirolarrua duen aingeru hau dago. Garbi dago xirolarru hau Landetako boha motakoa dela. Zurezko piezak bi hodi dituela ikus daiteke, bata melodia osatzeko zuloekin eta bestea zulorik gabe, pordoiaren nota emateko. Bi hodien kokapena egungoarekin bat dator: ezkerraldean hodi melodikoa eta eskuinaldean pordoiarena. Halaber, hodiek luzapen txiki batzuk dituztela ikus daiteke, behar izanez gero, hodiak luzatzeko jartzen direnak. Hodien pieza zahagiarekin lotzen duen zurezko piezak, soinu-hodiak ahoan hartzen dituen buru baten irudia irudikatzen du. Dekorazio mota hau boha irudikapen askotan errepikatzen da.

Guardiako Andra Maria elizako portikoan ageri den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Guardiako Andra Maria elizako portikoan ageri den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Guardiako Andra Maria elizako portikoan ageri den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Lapurdi

BAIONA. SANTA MARIA KATEDRALABAIONA

SANTA MARIA KATEDRALA

Baionako Katedraleko sakristiako XIII. mendeko portadan ezkerreko tinpanoan hamalau aingeru musikari ageri dira. Eskutan dituzten soinu-tresnak ezagunak dira gurean: kordofono igurtziak eta pultsatuak, perkusiozko soinu-tresnak eta hainbat aerofono, tartean Landetan erabiltzen den boha motako zahagidun xirolarrua ere.

Kanpoko arkiboltan zortzi musikari daude, ezkerretik eskuinera: perkusio jotzailea platertxoekin, xirolarru-jolea, zarrabete-jolea, esku bakarreko flauta eta kriskitin-jolea, pandero karratu-jolea, organo eramangarria jotzen duena, laute-jolea eta zitara/psalterium-jolea.

Barruko arkiboltan sei musikari daude, ezkerretik eskuinera: arrabita-jolea, mandolina-jolea, danbolinteroa, harpa-jotzailea, igurtzitako rabel-bandurria jolea eta hiru hodiko aerofono jole bat. Soinu-tresna horietako gehienak garai hartako euskal musikan erabiltzen ziren, eta danbolinteroek, esaterako, gaur egun arte iraun dute.

Talde honetan agertzen den xirolarrua boha motakoa dela dirudi, pordoirako aparteko hodirik gabe, xirola eta pordoia pieza berean dituela. Ez da harritzekoa xirolarru mota hau Baionan agertzea, arestian aipatu bezala handik kilometro gutxira, Landetan, bohaussac izeneko antzeko soinu-tresna jotzen baita.

Baionako katedraleko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Baionako katedraleko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Baionako katedraleko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Nafarroa

AZAGRA. SALBATORE ELIZAAZAGRA

SALBATORE ELIZA

1700. urtean Francisco San Juan y Velasco eta bere seme Josek, biak Tuterako eskultoreak, Salbatore Parrokiako erretaula nagusia egin zuten. Bertan dago Artzainen adorazioa, non xirolarru-jole bat ikus daitekeen. Ziurtatu ezin dugun arren, boha motakoa dela dirudi. Xirola hartzeko moduagatik, jolea ezkerra dela pentsa dezakegu.

Azagrako Salbatore parrokiako erretaulako Artzainen adorazioko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Azagrako Salbatore parrokiako erretaulako Artzainen adorazioko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Azagrako Salbatore parrokiako erretaulako Artzainen adorazioko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

ERRIBERRI-OLITE. ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZAERRIBERRI-OLITE

ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZA

Portada nagusiko ateburuan piztia bitxi hau dago, erdi gizaki erdi animalia, xirolarru bat jotzen. Badirudi xirolarruak ez duela pordoi-hodirik aparte; xirolaren pieza baino ez zaio ikusten, eta baliteke pordoi-hodia ere pieza horretan egotea. Horregatik uste dugu boha motakoa izan litekeela.

Andre Maria elizako portada nagusiko ateburuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Andre Maria elizako portada nagusiko ateburuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Andre Maria elizako portada nagusiko ateburuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Andre Maria elizako portada nagusiko ateburuko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

ERRIBERRI-OLITE. SAN PEDRO ELIZAERRIBERRI-OLITE

SAN PEDRO ELIZA

Erriberriko San Pedro elizako XIV. mendeko muraleko margoen artean dagoen Artzainen iragarpena eszenan boha motako xirolarru-jole hau ikus daiteke.

Xirolarru-jolea San Pedro elizako muraleko Artzainen iragarpena-ren eszenan. (Iturria: EGIPV. Música)

Xirolarru-jolea San Pedro elizako muraleko Artzainen iragarpena-ren eszenan. (Iturria: EGIPV. Música)

IRUÑEA. SANTA MARIA KATEDRALAIRUÑEA

SANTA MARIA KATEDRALA

Iruñeko Katedralak musika-ikonografia ugari eta askotarikoa duela ikusi dugu bota motako xirolarruen atalean, eta musikarien artean bost xirolarru-jole daudela, bi bota motako xirolarrua jotzen eta beste hiru boha motakoekin. Hona hemen hiru horiek.

Katedraleko Anparoko Ateko ezkerreko janbako oinarrian, organo eramangarri-jole batek, xirolarru-joleak eta arrabita-jole batek osatutako hirukote bat dago. Ziurtatu ezin dugun arren, xirolarruaren itxuragatik eta jotzeko moduagatik, badirudi boha bat dela.

Iruñeko Katedraleko Anparoaren Ateko janbako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Iruñeko Katedraleko Anparoaren Ateko janbako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Iruñeko Katedraleko Anparoaren Ateko janbako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Iruñeko Katedraleko Anparoaren Ateko janbako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Katedralaren klaustroan, Epifaniaren arkibolta dagoen izkinan, aingeru musikari batzuk agertzen dira. Ezkerretik eskuinera soinu-tresna hauek agertzen dira: arrabita, zitara/psalteriuma, organo eramangarria, lautea edo mandora, xirolarrua, flauta bikoitza, zarrabetea, harpa eta cedra.

Kasu honetan, aurrekoan bezala, argi dago xirolarrua boha motakoa dela, mihi bakunekoa. Egileak txukun egin zuen bere lana, xirolarruaren xehetasunak erakutsiz: hodi bikoitzeko zurezko pieza nagusia (hodi melodikoa eta pordoia), behealdean hodiak luzatzeko pieza, buru formako pieza zahagiarekin lotzeko eta zahagiaren soineko lihazkiak.

Iruñeko Katedralean Epifania koroatzen duen arkiboltako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA – J.I. Larraioz)

Iruñeko Katedralean Epifania koroatzen duen arkiboltako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA – J.I. Larraioz)

Iruñeko Katedralean Epifania koroatzen duen arkiboltako xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA – J.I. Larraioz)

Katedraleko klaustroaren iparraldeko hormarteko barruko kapiteletako batean beste xirolarru-jole bat dago. Aurreko biek bezala, ez dirudi gaita honek pordoi independenterik duenik. Xirolaren gorputzaren sekzioak laukizuzena dirudi, boharen antzekoa, eta badirudi bertan hodi melodikoa eta pordoi-hodia daudela. Eskuen posizioagatik, joleak ezkerra dirudi.

Musikari hau dantzari bihurrikari batekin dago. Dantzari hau katedral bereko Barbazana Kaperako mainelean agertzen da, arrabitari batek lagunduta.

Klaustroaren iparraldeko hormarteko barruko kapitel bateko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Klaustroaren iparraldeko hormarteko barruko kapitel bateko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

 

UXUE. ANDRE MARIAREN ELIZAUXUE

ANDRE MARIAREN ELIZA

XI-XIV mende arteko Andre Maria eliza-gotorlekuan hiru zahagidun gaita-jole aurkitu ditugu, bi kanpo aldean eta bat eliza barnean.

Iparraldeko portadan, arkibolten azpian eta mahats-bilketarekin lotutako herribizitzako eszenen barruan, xirolarru bitxi bat daraman musikari bat agertzen da.

Xirolarru-jole honek jotzen duen zahagidun gaitak ezaugarri nahiko bereziak ditu. Argi eta garbi ikus daiteke xirolaren pieza bikoitza dela, hala adierazten baitu bi hodien existentzia markatzen duen lerroak. Bi hodiak zilindrikoak dira, eta horrek pentsarazten digu, horrelakoetan gertatzen den bezala, klarinete motako mihi bakunekoak direla. Beheko muturrean, bi hodiak sartzen diren adarra ikus daiteke, alboken kasuan bezala (adarra apurtuta dago). Adar hau hotsaren bolumena handitzen duen kanpaia da.

Gure altueratik ateratako argazkietan ez da ikusten argazki-makina altxatzen dugunean agertzen den elementu bat. Horrela, zahagiaren goialdean pordoi (zatitu) baten hodiaren behealdea izan daitekeen zerbait ikus daiteke, jolearen ezkerreko sorbaldan bermatua. Kasu horretan, xirolarru honek bi pordoi izango lituzke, bata xirolaren piezan eta bestea sorbaldan.

Uxueko Andre Mariaren iparraldeko portikoko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Uxueko Andre Mariaren iparraldeko portikoko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Uxueko Andre Mariaren iparraldeko portikoko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Uxueko Andre Mariaren iparraldeko portikoko xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

 

ZARRAKAZTELU. OLIBAKO MONASTERIOAZARRAKAZTELU

OLIBAKO MONASTERIOA

Zarrakazteluko XII. mendeko Olibako Santa Maria Monasterioan, sarrera nagusiko atari gaineko erlaitzaren hagaburutxoetan dauden musikarien artean hor daude arrabita-jolea, tupinutsi/zanbonba-jolea, albokaria, danbolinteroa eta hauekin batera xirolarru-jole hau. Badirudi gaita Landetako boha motakoa dela.

Fatxada nagusian, portadaren gainean dagoen erlaitzaren haga-burutxoetan hainbat pertsonaia irudikatuta daude, horien artean musikari batzuk. Danbolin-jole edo txistulari (txirula eta danborra), arrabita-jole, txirula bikoitz jole eta albokariaren artean, boha motako xirolarrua jotzen duen musikari hau ikus daiteke. Harrigarria da zein ondo ikusten den punteroa zahagiarekin lotzen duen piezaren xehetasuna.

Xirolarru-jolea Olibako Monasterioan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Olibako Monasterioan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru-jolea Olibako Monasterioan. (Arg.: JMBA)

SAILKATU GABEAK

Irudi batzuetan zaila da xirolarru mota zehaztea. Jarraian, lan honetan sailkatu ezin izan ditugun aleak aurkeztuko ditugu.

Araba

TREBIÑUKO ARGANTZUN-LAPUEBLA/ LAPUEBLA DE ARGANZÓNTREBIÑUKO ARGANTZUN-LAPUEBLA/LAPUEBLA DE ARGANZÓN

Edward Hawke Locker ingelesak 1824an Londresen argitaratutako Views in Spain izeneko liburuan, 1823ko datarekin Arabako La Puebla herrian egindako grabatua agertzen da.

Juan Antonio Urbeltz folklorista eta koreografoak idatzitako Notas sobre el “xirolarru” en el País Vasco artikuluan eszena honi buruz egiten duen interpretazioa onartuz gero, Espainiako Hiztegi Geografiko-Historikoan Marinak Araba hegoaldean zahagidun gaita erabiltzeari buruz deskribatutakoaren irudi batekin egingo genuke topo (Urbeltz, 1983, 199-200. or.).

Urbeltzen arabera, grabatuan xirolarru-joleak eserita ikusten dira, dantzaldia girotzen, xirolarruaren zahagia besapean puztuta dutela. Koadroaren ikuspegi osoan ikus daitekeenez, musika eta dantza herrikoiaren eszena bitxi hau ibaiaren ertzean dago.

Edward Hawke Lockerren grabatuan, eszena hau “Alava – Lapueblan” kokatzen da, eta beste daturik ezean, Urbeltzek herri hori La Puebla de Labarca zela ulertu zuen: gaur badakigu okertu egin zela19. Baina, Lockerren testuak irakurtzerakoan, eszenari buruz eskaintzen dituen deskribapenak ikusita garbi dago Trebiñuko Argantzun-Lapuebla de Arganzón dela kokalekua, eta irudian ikusten den ibaia Zadorra dela.

Lapuebla de Arlanzón (sic) - Alava.

A una legua de Vitoria el camino se topa con el Zadorra, que fluye a su lado hasta Puebla de Arlanzón (sic), […] por la posesión del cercano pueblo de Subijana de Alva (sic)…

(Locker, 1824, or. gabe)20

Lockerren grabatua Lapueblako musika eta dantza eszenarekin. (Iturria: E.H. Locker, 1824, or. gabe)

Lockerren grabatua Lapueblako musika eta dantza eszenarekin. (Iturria: E.H. Locker, 1824, or. gabe)

Lockerren grabatua Lapueblako musika eta dantza eszenarekin. (Iturria: E.H. Locker, 1824, or. gabe)

BERRIKANO-ZIGOITIA. JAIOTZAREN PARROKIABERRIKANO-ZIGOITIA

JAIOTZAREN PARROKIA

XVI. mendeko Berrikanoko parrokiako erretaula nagusi zaharrean, Gasteizko Ayalatarren tailerrari egozten zaion Deikundearen eszena hau zegoen, besteak beste (Portilla y Enciso, 1995, 393 or.).

Eszenaren erdian artzain bat agertzen da, bizkarrean xirolarru baten zahagia eta xirola dirudiena zintzilik daramala (Ríos Álvaro, 2019, or.).

 

Artzain xirolarru-joleak daraman xirolaren eta zahagiaren xehetasuna. (Arg.: JMBA)

Artzain xirolarru-joleak daraman xirolaren eta zahagiaren xehetasuna. (Arg.: JMBA)

Artzain xirolarru-joleak daraman xirolaren eta zahagiaren xehetasuna. (Arg.: JMBA)

Bizkaia

BALMASEDA. SAN SEVERINO ELIZABALMASEDA

SAN SEVERINO ELIZA

Balmasedako San Severino eliza XV. mendekoa da. Gotiko estiloko portada nagusiko arkibolta baten eskuinaldean, aingeru xirolarru-jole baten irudia dago. Arkibolta beraren goialdean, beste aingeru musikari bat dago, dultzaina edo txirimia izan daitekeena jotzen.

Irudiak ez du behar adina informazio ematen zer xirolarru mota den jakin ahal izateko. Ez da ikusten pordoiaren hodia, eta ez da argi ikusten zein xirola mota duen.

Balmasedako San Severino elizako portadako aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Balmasedako San Severino elizako portadako aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Balmasedako San Severino elizako portadako aingeru xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

BERMEO. SAN FRANTZISKO ELIZABERMEO

SAN FRANTZISKO ELIZA

Bermeoko San Frantzisko elizako XVI. mendeko klaustroan irudi hau dago. Oso egoera txarrean dagoen arren, Koldo Ríos musikologoaren iritziz (Ríos, 2019, 85. or.), aingeru xirolarru-jole bat izan daiteke. Horrela bada, xirolarruaren zahagia eta xirolaren zati bat bakarrik geratzen dira identifikagarri, eta, beraz, ezin da zehaztu zein motatako xirolarrua izan daitekeen.

Balizko aingeru xirolarru-jolea Bermeoko San Frantzisko elizako klaustroan. (Arg.: JMBA)

Balizko aingeru xirolarru-jolea Bermeoko San Frantzisko elizako klaustroan. (Arg.: JMBA)

Balizko aingeru xirolarru-jolea Bermeoko San Frantzisko elizako klaustroan. (Arg.: JMBA)

Nafarroa

SESMA. JASOKUNDEAREN PARROKIASESMA

JASOKUNDEAREN PARROKIA

Jasokundearen parrokiako organoa apaintzen duten irudien artean haur biluzi (putto) baten irudia dago, xirola bikoitzeko xirolarru bat jotzen.

Organoari 1771. urtean rokoko estiloko kaxa jarri eta 1793. urtean polikromatu zuen Diego Díaz del Valle Cascanteko pintore, dekoratzaile eta arkitektoa zenak.

Ez dugu ezagutzen xirola bikoitzeko xirolarru baten beste kasurik gure ikonografian. Bi xirolako mota horretakoak dira Italiako zampognak (mihi bikoitzekoak) eta surdulinak (mihi bakunakoak). Lan hau egin zuen eskultoreak ezagutuko al zituen mota honetako xirolarruak, edo forma hori ematea bere irudimenaren fruitua izan zen? Auskalo.

Sesmako Jasokundearen parrokiako organoan agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Sesmako Jasokundearen parrokiako organoan agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Sesmako Jasokundearen parrokiako organoan agertzen den xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

UXUE. ANDRE MARIAREN ELIZAUXUE

ANDRE MARIAREN ELIZA

XI-XIV mende arteko Andre Maria eliza-gotorlekuan hiru xirolarru-jole aurkitu ditugu, bi kanpoaldean eta bat eliza barnean.

Portiko nagusiko arkibolten azpiko kapiteletan, eskuin aldeko irudien artean bi musikari ditugu. Bat xirolarru-jolea da eta ondoan dagoena oboe edo tronpeta natural motako soinu-tresna jotzen duen figura bat da. Xirolarru-dultzaina bikote izango ote da hau ere?

Xirolarruari ez zaio pordoi independentea ikusten eta, bestalde, ezin da ikusi zein xirola mota duen, jolearen eskuen azpian ezkutatuta baitago. Horregatik, sailkatu behar izanez gero, bota dela pentsa genezake, xirolak konikoa dirudielako. Baina ziurtasunen faltan, sailkatu gabe utziko dugu.

Uxueko Andre Mariako portada nagusiko balizko dultzaineroa eta xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Uxueko Andre Mariako portada nagusiko balizko dultzaineroa eta xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

Uxueko Andre Mariako portada nagusiko balizko dultzaineroa eta xirolarru-jolea. (Arg.: JMBA)

 

 

OHARRAK

1 Sakontzeko ikus Mihi bikoitzekoak atala.

2 Donostia, 1983a, 6. or.

3 Larramendi, 1745, 383. or.

4 Pierre Lhandek Maurice Harrietek eskuz idatzitako hiztegitik definizio hau hartu zuen: “Maurice Harriet naquit à Halsou [Lapurdi], le 14 septembre 1814” (Lhande, 1926, XVII or.).

5 Pierre Lhandek Le dictionnaire manuscrit de Hiribarren-etik definizio hau hartu zuen. “Martin de Hiribarren naquit à Ascain (Labourd), dans la maison Etcheberria, le 8 mai 1810”. (Lhande, 1926, XIX or.).

6 Sakontzeko ikus Dokumentazio idatzia atala.

7 Ikus Dokumentazio idatzia atala.

8 Norabide horretan, aipagarria da El Entresaque errioxar kultur taldearen lana.

9 Blecua & Mir, 1998.

10 Aztergai dago oraindik Landetako gaita honek ezaugarrietan, egituran eta osaketan Europa erdialdeko gaita batzuekin duen antzekotasuna (ikus Baines, 1995).

11 Biak klarinete bikoitzak dira; tutu berdinak dituzte zulo eta funtzioei dagokienez, eta hots iraunkorra ematen dute. Ezberdintasun nagusia zahagian datza: bohak aire erreserba zahagi barruan du eta tutu puzkariaren bidez betetzen du; albokariak, aldiz, arnasari buelta ematen dio arnasketa zirkularraren teknikaren bidez. Alboka zahagirik gabeko boha bat dela esan liteke, edota boha alboka zahagidun bat dela.

12 Frantziako zenbait tokitan xirolarru gisako soinu-tresnei cabreta edo cabrette izena ematen diete. Konkretuki Okzitaniako Midi-Pyrénées aldean cabreta izeneko kornamusa gaur ere jotzen da.

13 Seeler, O. (2007). The Lost Basque Bagpipe? Universe of Bagpipes. http://www.hotpipes.com (2009/09/07an kontsultatua)

14 Dokumentuaren transkripzio zehatza: “mas da por descargo ssettenta y ssiete Rs que le dieron al gaytero por ssu trabajo de tocar la bota pª El festexo` de la conçezion” [Rs : Reales; pª : para]

15 Donostia, 1983b, 300. or.

16 Jatorrizkoa: “Outre le pandero où tambour de Basque, les Vascongados ont encore la gaita, comme les Asturiens et les Galiciens, ainsi que le tamboril et la flûte”.

17 Fernández-Ladreda, 2004, 19. or.

18 Asteasu, Gipuzkoa - Santo Domingo de la Calzada, Errioxa, 1681.

19 Okerreko informazio horri jarraitzeagatik, modu okerrean agertzen da datu hau ere beste argitalpen hauetan: XIROLARRUA Zahagidun gaita Euskal Herrian (Beltran, 2012) eta Representaciones del Xirolarrua-Gaita de odre en la iconografía vasca (Beltran, 2021).
20 Itzulpena: Lapuebla de Arlanzón (sic) - Araba. Gasteiztik legoa batera, bideak topo egiten du bere ondoan pasatzen den Zadorrarekin, Puebla de Arlanzóneraino (sic), […] Subijana de Alva (sic) herriaren jabetzatik

 

ITURRIAK

Bibliografia

ALONSO Y GARÍA DEL PULGAR, T.; NAPAL OTEIZA, A. (1991). Iconografía musical de Navarra. Merindad de Estella – I. Cuadernos de Sección. Folklore de Eusko Ikaskuntza, 4, 125-166. https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/jentil/04/04125166.pdf.

ANGLES, H. (1970). Historia de la Música Medieval en Navarra. Obra póstuma. Diputación Foral de Navarra. Institución Príncipe de Viana.

AZKUE, R. M. (1905). Diccionario Vasco-Español-Francés. Tom. I (A-L) Bilbao.

(1906). Tom. II - (M-Z) Bilbao. Faksimila: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 1969.

BAINES, A. (1995). Bagpipes. Pitt Rivers Museum.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (2012). XIROLARRUA. Zahagidun gaita Euskal Herrian. In: Beltran J. M. & Jalón F. Xirolarrua KD-Liburuan. Soinuenea.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (2021). Representaciones del Xirolarrua-Gaita de odre en la ikonografía vasca. Anuario da Gaita 2020, 35.

BLECUA VITALES, M.; MIR TIERZ, P. (1998). La Gaita de Boto Aragonesa. Edizions de l’Astral (Publicaciones del Rolde de Estudios Aragoneses).

CASENAVE-HARIGILE, J. (1993). HIZTEGIA II EÜSKARA-FRANÇAIS Xiberotar eüskalkitik abiatzez. Hitzak argitaletxea (lehenengo argitalpena 1989).

DAVILLIER, CH. (1874). L’Espagne. Librairie Hachette et Cia. http://www.bibliotecavirtualdeandalucia.es/catalogo/es/catalogo_imagenes/grupo.do?path=1008880

DONOSTIA, P. (1983a). Música y Músicos en el País Vasco. Obras Completas del P. Donostia, Tomo II: 5-112. Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao (Jatorrizkoa, 1951). https://www.eusko-ikaskuntza.eus/upload/docs/Aita_Donostia_02.pdf.

DONOSTIA, P. (1983b). Instrumentos musicales populares vascos. Obras Completas del P. Donostia, Tomo II: 257-309. Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao (Jatorrizkoa, 1952) https://www.eusko-ikaskuntza.eus/upload/docs/Aita_Donostia_02.pdf.

FERNÁNDEZ-LADREDA C. (2004). Iconografía musical de la Catedral de Pamplona. Capilla de Música, Catedral M. de Pamplona.

FUENTES PASCUAL, F. (1946). Don Pedro de Villalón, Deán de Tudela. Principe de Viana, Año 7, 24, 493-530. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/2251944.pdf

IRIBARREN, J. M. (1944). Estampas del Folklore Navarro. Príncipe de Viana. Año nº 5, Nº 17, 393-420. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/2244265.pdf

JIMÉNEZ, J. (1972). Danzas en Alava. Revista Dantzariak, 3, 3-12.

JIMENO JURIO, J. M. (1987). Tamborines y Gaiteros en Estella (Siglos XVI y XVII). Dantzariak, 40, 45-48.

LABEAGA MENDIOLA, J. C. (1990). Danzantes y Gaiteros en Sangüesa. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 55, 139-156. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/144791.pdf

LABEAGA MENDIOLA, J.C. (1987). La obra del escultor Bernardo de Elcaraeta en Santa María de Viana. Príncipe de Viana, año 48, 182, 757-780. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/15789.pdf

LARRAMENDI, M. DE (1745). Diccionario Trilingue del Castellano, Bascuence, y Latín. Tomo I. Bartholomè Riesgo y Montero, San Sebastián. https://liburutegibiltegi.bizkaia.eus/bitstream/handle/20.500.11938/74557/b11076215_i11174857.pdf?sequence=1&isAllowed=y

LHANDE, P. (1926). Dictionnaire Basque-Français. Gabriel Beauchesne. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/16542.pdf

LOCKER, E. H. (1824). Views in Spain. John Murray.

MABRU, L. (1986). La Cornamuse des Landes de Gascogne. Cahiers du Bazadais, 4ème trimestre, n° 74, Centre Lapios / Les Amis du Bazadais.

R. A. DE LA HISTORIA (1802). Diccionario Geográfico-Histórico de España. https://bvpb.mcu.es/es/catalogo_imagenes/grupo.do?path=167860

OIONGO UDAL AGIRITEGIA. (1662 – 1679). 8. Kontu Liburua. Signatura: 1065-2. Katalogo zenbakia: 1065-2. https://ayuntamientodeoyon.com/eu/sin-docman/196-1065-02-libro-8-anos-1662-1679.html

PORTILLA, M. J. Y ENCISO, E. (1995). Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. Tomo VII. Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Alava.

RAMOS, J. (1988). Músicos e Instrumentación Folklórica en las Fiestas de Pamplona. Institución Principe de Viana. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 52, 293-299. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/144762.pdf

RAMOS, J. (1990). Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII. Institución Principe de Viana, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 55, 91-138. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/144792.pdf

RIOS NAVARRO, K. (2019). Iconografía musical en el País Vasco hasta 1600: catalogación y estudio (Tesis Doctoral). Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Repositorio Institucional UPV/EHU. https://addi.ehu.eus/handle/10810/49836

URBELTZ, J.A. (1983). Notas sobre el “Xirolarru” en el País Vasco. Cuadernos de Sección. Folklore 1. Eusko Ikaskuntza. https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/notas-sobre-el-xirolarru-en-el-pais-vasco/art-10662/

Diskografia

ALBOKA. (1994). Alboka. Lagin: LA 3006. L.G.: SS 1013/94. [Alan Griffin: kornamusa]

ALBOKA. (1998). Bi beso lur. Aztarna: AZ 004. [Alan Griffin: xirolarrua]

ALBOKA. (2017). Lurra ur haize. Aztarna: AZ 019. L.G.: SS-1086/2017. [Alan Griffin: boha]

BELTRAN, J.M. (2006). Orhiko xoria. Elkar: KD 729. L.G.: D-427/06. [Juan Mari Beltran: xirolarrua]

BELTRAN, J.M. (2014). Hots larretan. NO CD: CD NO 37. S.L.: SS 1402-2014. [Juan Mari Beltran: xirolarrua]

BELTRAN, J.M. (2019). Kostaldeko soinuak. NO CD: CD NO 42. [Juan Mari Beltran: xirolarrua]

BELTRAN, J.M.; JALON, F. (2012). Xirolarrua. MB-2012-534-KD.L.G.: SS 534 2012. [Juan Mari Beltran: xirolarru-bota; Fernando Jalon: xirolarru-bota, boha]

ETZAKIT. (1998). Etzakit. Elkarlanean: KD 485. LGD.: 249/98. [Juan Mari Beltran: xirolarrua]

FOLKETAN. (2017). Hamaika entzuteko. L.G.: Bi-1417-2017 [Javier Ortiz de Zarate: (Irlandako kornamusa) uilleann pipes]

KELTIAR ALDEA. (2007). Goidelik. Sonido XXI: 05-XXI-90. L.G.: NA-191/05. [Alberto González: gaita gallega, gaita riojana]

KELTIAR. (2014). Lurra. El Gringo Discos. CD: DC30. D.L.: NA/411-2014. [Alberto González: gaita]

LAUBURU TALDEA. (1983). Beltzaran beltza. IZ: IZ 192 D. D.L.: SS 582/83. [John Taylor: uilleann pipes]

LAUBURU TALDEA. (1989). Ur eta lur. Elkar: K 215. L.G.: 787/89. [John Taylor: uilleann pipes]

LERTXUNDI, B. (1977). Zuberoa eta Askatasunaren semeei. Elkar: KD-AZ-9/10, KD-683. Artezi; AZ 9; AZ 10; 1977; D.L.: M. 26300/26301-1977. [Jose Maria Irastorza: kornamusa]

ORTZADAR. (1979). Ortzadar. Artezi: AZ-11. D.L.: M 41126-1979. [Tomás Alonso: xirularru]

OSKORRI. (1991). Hi ere dantzari. Elkar: KD-269. L.G.: D-641/91. [Aitor Gorostiza: xirularrua]

OSKORRI. (1993). Katuen Testamentua; Labayru Ikastegiaren kantu bilduma. Elkar: KD-369. L.G.: D-822/93. [Josu Salbide: gaita eta uilleann pipes]

OSKORRI. (1995). Landalan. Elkar: KD-414. L.G.: D-498-95. [Josu Salbide: gaita]

TXANBELA. (1987). Doinurik doinu Bi. IZ: IZ 265 D. L.G.: D 258/87. [Juan Mari Beltran: xirolarrua]

TXANBELA. (1989). Hirugarren koxkan. IZ: IZ 318 D [Juan Mari Beltran: xirolarrua]

TXANBELA. (1997). Arin-arinketan. IZ: IZ 488 D. L.G.: SS 1.124/97. [Juan Mari Beltran: xirolarru-bota]

XARNEGE. (2004). Música de Contrabanda-Gaueko lan musika. Pyrene: PYR-001-KD [Joan Baudoin: boha]

XARNEGE. (2010). Ixo. Sho. Pyrene: PYR-003-KD. [Joan Baudoin: boha]

XARNEGE. (2014). Talka Tum. Pyrene: KD004. [Lucia Longue: boha; Joan Baudoin: boha]

Irudi galeria

Audioa

Txulo. Juan Mari Beltran-txanbela taldea. 1997. txanbela-arinarinketan. IZ 488.

Xirolarrua-boha joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Fitxa osoa