Helburuak

Soinuenea Herri Musikari buruzko dokumentazio zentroa da, proiektu zabala.

Helburu hauek ditu:

  • Herri Musika eta herri soinu-tresnak ezagutzeko, ikerketarako eta topagunerako dokumentazio zentro bat sortzea.
  • Euskal Herriko kultura eta bereziki herri musika era didaktiko, ulergarri eta entretenigarrian mota guztietako hartzaileen eskutan jartzea.
  • Ikastetxeetako eta Musika Eskoletako ikasleei musika klase teoriko, praktiko eta aktiboak eskaintzea beraien musika ikasketen osagai.