TXALAPARTA

Ezezaguna orain gutxi arte askorentzat, txalaparta egun musika-tresna eta musika zabaldu askoa da euskal kulturan. Lau hamarkadatan bakarrik, tradizio ia ahaztua izatetik musika-ikurra izatera pasa da, eta gazte eta helduak, tradizio eta abangoardia zaleak, baserritarrak eta kaletarrak bereganatu ditu.Saustako, Erbetegi-Etxeberriko eta Bilandegiko txalapartariek erakutsitako bidetik, txalaparta berritu eta sendotu egin da, eta zaharra eta modernoa da, tradizionala eta berritzailea aldi berean. Bizia. Ederki eskertu behar diegu txalapartari haiei erakutsitako izpiritua, tresnari zioten maitasuna eta txalapartari berriekin izan zuten jarrera.Lan hau Juan Mari Beltranek egindako ikerketa eta dokumentazio jardun luze baten ondorioa da. Helburua du oinarriak jartzea hartara sustraia garbiro Gipuzkoan duen musika hori ahalik eta hobekien ezagutzeko. Arreta berezia ematen die txalapartak azken berrogei urteetan egin duen ibilbideari eta izan duen eraldaketari, dela musikalki, dela sozialki, bai antzinako jotzeko eratan, bai joera berrietan.Irudi, partitura, argazki eta grabatu ugariz osatua dagoen argitalpena, gainera, txalapartari ezagunek berariaz prestatutako CD batekin eta txalapartaren historia biltzen duen DVD batekin, non protagonista gorenetako batzuek beren lekukotza uzten baitute, osatzen da.