Tailerrak. Erraldoiak eta buruhandiak sortzen.

2019 Urtarrila 26 - 2019 Urtarrila 26 / Abaraxka Ludoteka eta Soinuenea Fundazioa. OIARTZUN.

Datozen hilabetetan, azaroa eta martxoa bitartean, Soinuenea Fundazioak eta Abaraxka Ludotekak erraldoi eta buruarinak egiteko eta hauek dantzatzen ikasteko tailer ezberdinak antolatuko ditu. Haur eta nerabeak  gure folklorean txertatua dauden figura hauek ezagutzeko, egiteko eta dantzatzen ikasteko aukera izango dute. Lan honetan Buruarinak enpresan lan egiten duten kideek lagunduko digute. Azken helburua, Oiartzun aldean erraldoi eta buruarin txiki hauekin konpartsa bat sortzea da.

-Lehenego tailerrrean Ludotekan (2018-11-10) bideo, argazki eta musikaz lagunduz erraldoi eta buruarinei buruz informazioa emango da: noiz erabiltzen diren, zer irudikatzen duten, zein musika dantzatzen duten eta abar.

-Bigarren tailerrean Ludotekan (2019-01-04) erraldoien itsura irudikatuko dugu guraso eta haurren artean.

-Hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren tailerrean Soinuenean (2019-01-12,19 eta 2019-02-02 ) erraldoiak sortuko ditugu: egurrezko egiturak egin eta muntatu, jantziak josi, aurpegiak margotu eta egin...

-Zazpigarren tailerrean Soinuenean (2019-02-16) erraldoiak dantzatzen ikasiko dugu.

-Zortzigarren tailerra Ludotekan (2019-03-09) bigarrenez erraldoiak dantzatzen ikasiko dugu, segidan Elizalde inguruko kaleetan erraldoiak kalera aterako ditugu txistularien musikaz lagunduz.

 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.