Tailerrak. Erraldoiak eta buruhandiak sortzen.

January 26 2019 - January 26 2019 / Abaraxka Ludoteka eta Soinuenea Fundazioa. OIARTZUN.

Datozen hilabetetan, azaroa eta martxoa bitartean, Soinuenea Fundazioak eta Abaraxka Ludotekak erraldoi eta buruarinak egiteko eta hauek dantzatzen ikasteko tailer ezberdinak antolatuko ditu. Haur eta nerabeak  gure folklorean txertatua dauden figura hauek ezagutzeko, egiteko eta dantzatzen ikasteko aukera izango dute. Lan honetan Buruarinak enpresan lan egiten duten kideek lagunduko digute. Azken helburua, Oiartzun aldean erraldoi eta buruarin txiki hauekin konpartsa bat sortzea da.

-Lehenego tailerrrean Ludotekan (2018-11-10) bideo, argazki eta musikaz lagunduz erraldoi eta buruarinei buruz informazioa emango da: noiz erabiltzen diren, zer irudikatzen duten, zein musika dantzatzen duten eta abar.

-Bigarren tailerrean Ludotekan (2019-01-04) erraldoien itsura irudikatuko dugu guraso eta haurren artean.

-Hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren tailerrean Soinuenean (2019-01-12, 19, 26 eta 2019-02-02) erraldoiak sortuko ditugu: egurrezko egiturak egin eta muntatu, jantziak josi, aurpegiak margotu eta egin...

-Zazpigarren tailerrean Soinuenean (2019-02-16) erraldoiak dantzatzen ikasiko dugu.

-Zortzigarren tailerra Ludotekan (2019-03-09) bigarrenez erraldoiak dantzatzen ikasiko dugu, segidan Elizalde inguruko kaleetan erraldoiak kalera aterako ditugu txistularien musikaz lagunduz.

Types of cookies

Analysis or measurement cookies

These are the cookies that allow us to track and analyze user behavior on our website in order to make improvements based on the analysis of usage data made by users of the service.

Cookies for sharing on social networks

We use some social media sharing add-ons, to allow you to share certain pages of our website on social networks. These add-ons set cookies so that you can correctly see how many times a page has been shared.