-
Buletinak
2009 Ekaina 15
Herri Musika Bildumaren barruan 5. liburua argitaratu da. Bertan 2003 eta 2004an musika eta dantza herrikoien inguruan antolatu ziren HM Jardunaldietan egindako lana bildu da.
-

Musika eskola
2009 Ekaina 07
Festa Oiartzungo kontsejupean eguerdiko 12 t'erditan hasiko da ikasleen kontzertuarekin. Arratsaldeko 18'tan berriz Erromeria izango da Lartaun Txistulari Taldearen eskutik.
-

Bestelakoak
2009 Maiatza 21 - 2009 Maiatza 23
Pelex artistak antolatutako HOTSEZ HOTS, txalaparta gaitzat hartzen duen arte erakusketa, maiatzaren 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an ikusteko aukera egongo da. ALDAKETA!!!!!!! Egitarauan erakusketa Pelexek maiatzaren 21ean gidatuko zuela bazegoen jarrita ere, greba deialdia dela-eta aurreratu egin da ekitaldi hau. Maiatzaren 12an izango da ordua eta lekua mantenduz.
-

Bestelakoak
Hernaniko V. Txistulari Jaialdia
2009 Apirila 24 - 2009 Apirila 26
Apirilaren 24aren eta 26aren artean izango da aurten jaialdia.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Herbehereetako kornamusa eta Bizkaiko trikitilariak
2009 Apirila 04
Herbehereetako kornamusa jotzen Frans Hattink eta Dick Van Der Harst izango ditugu. Bizkaitik etorriko diren trikitilariak Roberto Etxebarria eta eta Kepa Arrizabalaga izango dira.
-
Buletinak
2009 Martxoa 14
Oraingo honetan lehen orria gure artean berriro indartzen ari dela dirudien urte berriari ongietorria koplak kantatuz emateko ohiturari eskaini diogu.
-

Erakusketa ibiltaria
2009 Martxoa 06 - 2009 Martxoa 17
Bilbao Musika eskolak antolatu du erakusketa.
-

Bestelakoak
Dúo Fdz. & Quintá: akordeoi diatonikoa eta zanfona
2009 Otsaila 09
Hernani Musika Eskola Publikoak antolatutako kontzertua Hernaniko Biteri kulturetxeko areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00tan.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Zarauzko Mantxi eta Etxabe bikotea eta Argentinako Maral taldea
2008 Abendua 06
Aurtengo negua goiz etorriko da, Herri Musikaren Txokoan bai behintzat. Kontzertua ohiko abenduaren bukaeratik hasierara aurreratu da. Gainera, emanaldirako ohiko lekua ere aldatu egingo da: Oiartzungo Udaletxeko areto nagusian izango da kontzertua.
-

Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 7. JARDUNALDIAK: Kanpaiak eta ezkilak
2008 Azaroa 29 - 2008 Azaroa 30
Azaroaren azkeneko asteburuan, azaroak 29 eta 30, ospatuko diren 7. Herri Musikaren Jardunaldiek kanpaiei buruz gehixeago jakiteko aukera emango digute. Haiei dagozkien alde ezberdinak azalduko dituzte Euskal Herriko eta Valentziako hainbat adituk, horien artean lekuaren arabera aldatzen diren jotzeko zenbait era entzuteko aukera izango da.