Izaera publikoa duen Hernaniko kontserbatorioan herri musikak, eta soinu tresnek bereziki, behar bezalako arreta jaso du urte guzti hauetan. Artikulo honetan musika eskola hori pixka bat gehiago ezagutzeko aukera dugu.
Buletin honetan topa daitezkeen beste artikuloetan Lartaun txistulari taldeak eta Elizalde dantza eskolak Oiartzunen eman zuten kontzertua, Oiartzungo eta Hernaniko herri musika eskolek Errioxara egin zuten irteera eta Tirikitrauki musika dendan Joseba Tapia ematen ari den ikastaroak aipatzen dira.
Horretaz gain, maiatzaren 8an Udaberriko kontzertuan izango diren Xalbador eta Ihidoi abeslariei eta John Stewart gaita joleari buruzko informazioa ageri da.
HMberriak 33. zenbakia: Hernani Musika Eskolak 25 urte, Lartaungo txistularien eta Elizaldeko dantzarien emanaldia, Musika klaseak Tirikitraukin, Herri musika eskolak eta Udaberriko kontzertua
HMberriak 33. zenbakia