Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
793 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA 
Egilea / emailea
Altsasuko Institutoan ikasten zuen Etxarri Aranatzeko ikasle baten aitak egina. 
Soinu-tresnak:

KILIKALASKA; TTIRRIKITIA; KALAKARI

 
Soinu-tresna mota:
Idiofonoak -> Kolpeaturik -> Ez zuzen 
Kokapena:
Erakusketa mugikorra; Biltegia Landetxe 
Eskurapenaren azalpena:
Emana; Altsasuko Institutoan musika irakasle den Aitor Larrañagak (Hernaniko Musika Eskolan alboka ikaslea) emana. 
Oharrak:
Dorrau herrian tresna honi 'kalakari' izena ematen diote. 
Deskribapena:

Soinu-tresna hauek astrakalo (gardantxa) landare makilekin egiten dira. Hiru hortzetako sarde gisako bat egiten da. Erdiko hortzaren puntan, trabeska, beste makila bat jartzen da, erdian iltze batekin josia. Kirtena esku tartean bi zentzuetara jiratuz, trabeska sartutako makilak alboetako hortzen kontra jotzerakoan hotsa ematen du.

 
Materialak:
ASTRAKALOA
 
Neurriak:
L.: 26 

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.