Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
985 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA 
Egilea / emailea
Oiartzungo elizaren kanpandorrean aurkitutakoa eta egoera txarrean zegoela, HM Txokoko tailerrean kopiatu dugu. Metalezko zatia Ergoiengo Zalakain errementariak egin zuen eta zurezkoa eta muntaia Eduardo Lizarragak. 
Soinu-tresnak:

KARRAKA; KANPANDORREKO KARRAKA HANDIA

 
Soinu-tresna mota:
Idiofonoak -> Kolpeaturik -> Karraka sistema 
Kokapena:
Erakusketa; idiofonoak 
Eskurapenaren azalpena:
Egina; Oiartzungo kanpaijole izandako Seinek elizaren kanpandorrean aurkitu zuen eta egoera txarrean zegoela, bota behar zela eta badaezpada jaso zuen. Karraka hautsia zegoen eta geroago HM Txokoko tailerrean kopiatu dugu. Metalezko zatia Ergoiengo Zalakain errementariak egin zuen eta zurezkoa eta muntaia Eduardo Lizarragak. 
Deskribapena:

Zurezko 3 mihidun karraka da. Azpian plataforma gisako tabla dauka. Hortzak dituen ardatzari eragiteko burnizko manibela dauka.

 
Materialak:
ZURA
METALA
 
Neurriak:
L.: 101 (azpiko tabla); 75 (karraka)