360º objectua

Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
674 
Jatorria:
EUROPA -> ARAGOI 
Egilea / emailea
Jalón, Fernando 
Soinu-tresnak:

GAITA; BOTO

 
Soinu-tresna mota:
Aerofonoak -> Mihiak -> Xirolarruak 
Kokapena:
Erakusketa; aerofonoak 
Eskurapenaren azalpena:
Erosia; Egileari erosia. 
Deskribapena:

Aragoiko xirolarru motakoa da, larruzko zagiduna. Haize-puzkaria ezpelezkoa da eta puntan adarrezko errefortzua du. Ronkoi handia 3 zatitan egina dago, ezpelez. Zura tako bati punteroa eta ronkoi txikia lotuak daude. Punteroak tutu konikoa du eta tonu aldaketarako 8 zulo ditu (7 aurrekaldean eta 1 atzekaldean); behekaldean beste bi zulo ditu. Ronkoiak kanaberazko mihi bateko fitak ditu eta punteroan mihi bikoitzeko pita. Ronkoiek eta haize-puzkariak letoizko eraztunak dituzte. Geroago (1999), tradizioz larruak gainetik eramaten duen kolorez eta lorez margotutako telazko soinekoa jarri zaio.

 
Neurriak:
L.: 67 (Ronkoi handia) / L.: 26 (Punteroa -takotik kanpoaldera-)