Irudi galeria

Audioa

LABAIENGO MUTIL-DANTZA. Pepito Iantzi. HG 48. 1972.

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
1067 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA 
Egilea / emailea
Larrinaga 
Soinu-tresnak:

AKORDEOIA; SOINUA; SOINU-HANDIA

 
Soinu-tresna mota:
Aerofonoak -> Mihiak -> Libreak 
Kokapena:
Iturriotz biltegia 
Eskurapenaren azalpena:
Emana; Hernaniko Musika Eskolako Eli Iragorriren bitartez Emilio Erkiziaren familiak emana. 
Oharrak:
Donostiako Egia kalean egina. Eli Iragorrik emandako informazioa: "Akordeoi hau zeinena zen eta zeinek jotzen zuen: Emilio Erkizia San Sebastian. Ustaritzen jaioa, 1919ko urtarrilaren 3an. Oiartzungo Ugaldetxoko 'Palazio' baserrian bizi zen. Geroago Oreretan, Versalles etxean (orain jatetxea). Nafarroako herrietan ibiltzen zen erromerietan akordeoia jotzen, eta 'Panier-Fleuri' jatetxean ezkontzak eta jaiak alaitzen." 
Deskribapena:

Botoidun akordeoi kromatikoa da. 6 lerrotan jarririk, 58 botoi txuri (+1 falta zaiola) eta 39 berde ditu eskubiko aldean, eta 120 baxu ezkerrean. 7 tekla ditu erregistro aldaketarako eskubian eta 2 ezkerrean. Grisa du kolore nagusia.

 
Materialak:
ZURA
METALA
 
Neurriak:
L.: 43; A.: 47 

HARANA, Mielanjel, Joseba TAPIA, Aingeru BERGIZES. (1998). Gelatxo. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.

LARRAÑAGA, Isidro. (1979). Euskal Herriko Dantzak. IZ. IZ-123.

YANZI, Pepe. (1972). Lesaka. Edigsa-Herri Gogoa. HG-48.

ZELAIA, Enrike. (1982). Araba. Elkar. ELK-53.

(1986). Nafarroa. Elkar. ELK-HG-147.

(1987). Bizkaia. Elkar. ELK-HG-206.

(1987). Gipuzkoa. Elkar. ELK-HG-177.