HM Udako kontzertua: Txorbela otxotea (Euskal Herria)

2021 Uztaila 24 / Done Eztebe eliza / 19:00 / 5 euro / Sarrerak Oiartzungo Turismo Bulegoan

2021eko uztailaren 23an eguneratua
Osasun egoera tarteko, kontzertua bertan behera utzi beharrean gaude.
Sarrera hartua zenutenei dirua itzuliko zaizue sarrera erosi zenuten lekuan bertan.

Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe elizan izango da arratsaldeko 7etan. Sarrerak 5 euro balio ditu eta Oiartzungo Turismo Bulegoan (Arizmendi Enea etxea) eros daitezke.

Soinueneak orain arte antolatu dituen kontzertuetan euskal herri musikan ohikoak izan diren formazio mota ezberdin asko entzuteko aukera izan bada ere, Euskal Herrian oso zabalduak egon diren gizonezko abesbatzak ez ditugu izan.

Oraingo honetan Arrasateko Txorbela Otxotea izango dugu. Gizonezkoen ahotsez osatutako taldea da. Mota honetako abesbatzen egitarauan aspaldiko urteetan ohikoa izan denez, bi giro ezberdinetako abestiak ekarriko dituzte: erlijiosoak eta profanoak.

Txorbela otxotea

Txorbela otxotea

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.