July 24 2021 / Done Eztebe eliza / 19:00 / 5 euro / Sarrerak Oiartzungo Turismo Bulegoan
Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe elizan izango da arratsaldeko 7etan. Sarrerak 5 euro balio ditu eta Oiartzungo Turismo Bulegoan (Arizmendi Enea etxea) eros daitezke.
Soinueneak orain arte antolatu dituen kontzertuetan euskal herri musikan ohikoak izan diren formazio mota ezberdin asko entzuteko aukera izan bada ere, Euskal Herrian oso zabalduak egon diren gizonezko abesbatzak ez ditugu izan.
Oraingo honetan Arrasateko Txorbela Otxotea izango dugu. Gizonezkoen ahotsez osatutako taldea da. Mota honetako abesbatzen egitarauan aspaldiko urteetan ohikoa izan denez, bi giro ezberdinetako abestiak ekarriko dituzte: erlijiosoak eta profanoak.