HM Udaberriko kontzertua: Juan Mari Beltran & Fernando Jalon & Peio Irigoien (Euskal Herria) / Zé Francisco - À volta das Guitarras (Portugal)

2022 Maiatza 29 - 2022 Maiatza 29 / Bizkaia plaza (Pasai Donibane) / 12:30 eta 18:00 / Doan

Udaberriko kontzertua Pasaiako Itsas festibalaren programazioan sartu da aurten eta beraz Oiartzundik kanpora ospatuko da. Maiatzaren 29an izango da Pasai Donibaneko Bizkaia plazan. Bi taldeek ez dute elkarren jarraian joko: euskal hirukoteak eguerdiko 12 t'erdietan joko du eta Portugalgo musikarien txanda arratsaldeko 6'etan izango da.

Euskal Herriko musika emango duen hirukotea Juan Mari Beltran Argiñenak, Fernando Jalón Jadraquek eta Peio Irigoien Bodak osatutakoa da. Eguerdiko 12:30etan Xirolarrua Kostaldean musika bidaia eskeiniko dute. Horretarako euskal kostaldeko elizetan ikus daitekeen ikonografian ageri diren soinu-tresnak bezalakoak erabiliko dituzte, joko dituzten piezak Lapurdiko kostatik abiatuta mendebalderuntz joanez ageri diren herrietan bildutakoak izango direlarik.

Arratsaldeko 18:00etan berriz, Portugalgo musika emanaldia izango dugu Zé Francisco – À volta das Guitarras saioan. Hau ere Pasai Donibaneko Bizkaia plazan izango da.

Sarrera doakoa izango da.

Juan Mari Beltran & Fernando Jalon & Peio Irigoien (Euskal Herria) / Zé Francisco - À volta das Guitarras (Portugal)

Fernando Jalon, Juan Mari Beltran eta Peio Irigoien

Zé Francisco

José Alegre

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.