Fiche complète

Udaberriko kontzertua Pasaiako Itsas festibalaren programazioan sartu da aurten eta beraz Oiartzundik kanpora ospatuko da. Maiatzaren 29an izango da Pasai Donibaneko Bizkaia plazan. Bi taldeek ez dute elkarren jarraian joko: euskal hirukoteak eguerdiko 12 t'erdietan joko du eta Portugalgo musikarien txanda arratsaldeko 6'etan izango da.

Euskal Herriko musika emango duen hirukotea Juan Mari Beltran Argiñenak, Fernando Jalón Jadraquek eta Peio Irigoien Bodak osatutakoa da. Eguerdiko 12:30etan Xirolarrua Kostaldean musika bidaia eskeiniko dute. Horretarako euskal kostaldeko elizetan ikus daitekeen ikonografian ageri diren soinu-tresnak bezalakoak erabiliko dituzte, joko dituzten piezak Lapurdiko kostatik abiatuta mendebalderuntz joanez ageri diren herrietan bildutakoak izango direlarik.

Arratsaldeko 18:00etan berriz, Portugalgo musika emanaldia izango dugu Zé Francisco – À volta das Guitarras saioan. Hau ere Pasai Donibaneko Bizkaia plazan izango da.

Sarrera doakoa izango da.

Galerie d'images

Audio