Herri Musikaren Txokoa 1996ko urtarrilean Oiartzungo Udala eta Juan Mari Beltran Argiñenaren artean egindako hitzarmenaren ondorioa da. Zentroak 2002ko martxoaren 1ean ireki zituen ateak publiko ororentzat.
Herri Musikaren Txokoa herri musikaren inguruko topaleku eta dokumentazio zentroa da. Bere jarduerak, arlo ezberdinetan, herri musika eta soinutresnak ezagutzera, ikertzera, zabaltzera eta sustatzera zuzenduak daude.
Liburuko hizkuntza: euskara eta gaztelania (itzulpena).
Beste hizkuntza: laburpenak frantsesez, ingelesez eta alemanez.