HERRI MUSIKAREN 2. ETA 3. JARDUNALDIAK

AGORTUA

2003: 2. HERRI MUSIKA ETA HERRI DANTZAK

2004: 3. HERRI MUSIKA ETA HERRI DANTZA HEZKUNTZA SAREAN

Herri musika eta herri dantza, gure herri kulturaren bi arlo hauek, askotan bat eginik agertzen dira eta antzeko egoera edo problematikari aurre egin behar izaten diote. Batetik, dantzariek askotan musikajole egokiak behar izaten dituzte plazan eta ezin aurkiturik ibiltzen dira; musikajoleak aldiz, askotan bakar bakarrik aritzen dira dantzarako jotzen plaza horietan, eta aurrean dantzaririk ez. Bestetik, dantza taldeek dituzten arazoen artean, askotan euren errepertorioa osatu eta eman ahal izateko behar diren musikarien falta izaten da nagusienetakoa.