Azalpena

Ziria

EGITURA

Ziria aerofono libreen taldeko hots-tresna da. Makila luze, fin eta malgu xamarra izaten da.

JOERA

Mutur batetik eskuarekin helduz, buru gainetik abiadura bizian bueltaka jartzen da zurrunbilo hotsa eraginez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua eta bolumena aldatzen dira.

Haurra ziriari eragiten. Hernani, 1999. (Arg.: JMBA)

Haurra ziriari eragiten. Hernani, 1999. (Arg.: JMBA)

HISTORIA

Aita Donostiak soinu-tresnei buruzko idazlanean aipatzen duenez, firrindatu hitzak ziri, makila, zartailu edo bestelako objektuarekin hotsa edo txistua sortzeari egiten dio erreferentzia13.

Juan Mari Beltranek haurtzaroan ezagutu zuen tresna hau14.

Moztutako bi hurritz zirirekin Periko Garaikoetxeak, Iribasko Martikoneko itsuak, hotsa eragiteko 1999ko maiatzean egindako bi zirietako bat. JMBA Bilduma, 777 zk. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

Moztutako bi hurritz zirirekin Periko Garaikoetxeak, Iribasko Martikoneko itsuak, hotsa eragiteko 1999ko maiatzean egindako bi zirietako bat. JMBA Bilduma, 777 zk. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

Udaberri aldean, urtero, Iribasko Martikonea etxeko Periko Garaikoetxea itsuak hurritz adar fin eta luze bat hartzen zuen, pazientzia handiz azazkalekin zuritu eta behin azala guztia kenduta, eskuekin mutur batetik helduta buru gainean abiadura bizian bueltan jartzen zuen, zurrunbilo hotsa eraginez.

Abiadura aldatuz ziria kantuan jartzen zuen. Bukatzeko askatu egiten zuen urrutira bidaliz, eta segidan beste batekin hasten zen. Horrela ordu asko pasatzen zituen.

Iribasko Periko Garaikoetxea hurritz ziria zuritzen, hots-ziri bat egiteko. Iribas, 1999ko maiatzean. (Arg.: JMBA)

Iribasko Periko Garaikoetxea hurritz ziria zuritzen, hots-ziri bat egiteko. Iribas, 1999ko maiatzean. (Arg.: JMBA)

 

OHARRAK

13 Donostia, 1952/1983, 297. or.
14 Beltran, 2002, 136. or.

ITURRIAK

Bibliografia

BARANDIARAN, J. M. (1931). Contribución al estudio etnográfico del país vasco continental. Anuario de Eusko Folklore. Tomo XI. Eusko Ikaskuntza.

BARANDIARAN, J. M. (1974). Obras Completas. Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (2002). Juguetes sonoros. En Folklore musical Infantil, III. Akal.

CARO BAROJA, J. (1977). Los Pueblos de Norte. Donostia: Editorial Txertoa.

DONOSTIA, A. (1983). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia, II. liburukia (257-309). La Gran Enciclopedia Vasca. Jatorrizkoa, 1952.

ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

EUSKAL ARKEOLOGIA, ETNOGRAFIA ETA KONDAIRA MUSEOA. (1998). Haur–jolasak eta jostailuak. Euskal Museoa.

GOÑI AUZMENDI, K. (1985). Etnografía de Zerain. Usos del grupo doméstico. In Erkoreka, A., Arregi, G. (Coord.). Contribución al atlas etnográfico de Euskalerria: investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa (643-767). Eusko Ikaskuntza.

 

Irudi galeria

Audioa

Fitxa osoa