Azalpena
Panderoa menbranofonoen familiako soinu-tresna da, zehazki, zuzenean kolpatzen edo igurzten direnen multzokoa. Halaber, idiofonotzat ere har genezake, Euskal Herrian nagusi den panderoak elkarren kontra jotzen duten metalezko txindak izaten dituelako. Hain zuzen, gurean, panderoaren hots bereizgarria mintzaren eta txinden hotsaren uztarketatik dator. Normalean, mintza zuzenean jotzen da, baina txindak ez, azken hauek mintzeko kolpeek eta panderoaren astintze orokorrak eraginda hotsa ematen baitute.
Euskaraz panderoa (panderue, pandereta) da izendapenik zabalduena, nahiz eta dokumentu ezberdinetan zaldabai izenez ere agertu izan den1. Frantzian tambour de basque moduan ezaguna izan da2; izendapen hori jasotzen du Grove erreferentziazko musika-entziklopediak ere, tambourin-ekin batera.
Panderoa jotzen duten musikariak pandero-jotzaile, pandero-jole edo panderista gisa ezagutzen dira.
EGIKERA
Munduan zehar askotariko panderoak aurki ditzakegu3: izan daitezke laukizuzenak zein karratuak, mintza bi aldeetan dutenak, barruan maraka modura hotsa ematen duten piezatxoak dituztenak, eskuz zein makilaz jotzen direnak; badira ere uztai zilindrikoa dutenak, mintza alde bakarrean dutenak, uztaiaren inguruan txinda edo metalezko piezekin ala gabe, eta abar.
Euskal Herrian nagusi den tipologia hau da, zurezko uztai zilindrikoduna, 20 eta 40 zentimetro arteko diametroa eta bost zentimetro inguruko zabalera duena. Alde batean larruzko mintz bat izaten du tinkaturik. Gehienetan uztaiaren inguruan txinda pareak izaten ditu, ilara batean edo bitan jarririk.

Herrialde desberdinetako panderoak, Soinueneako erakusketa iraunkorrean. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)
JOTZEKO MODUAK
Sarreran azaldu dugun bezala, panderoaren mintza igurtzi edo kolpatu ohi da, batetik, eta bestetik, txindek elkarren kontra jotzen dute, panderoa astintzerakoan edota mintzari emandako kolpe eta igurtzien ondorioz.
KOLPEA
Jotzeko modu desberdinak bereiz daitezke, kolpea emateko baliatzen den gorputz atala kontuan hartuta. Alde horretatik, panderoa esku hutsez jo daiteke, edo hanka eta buru izenez ezagutzen den teknikaren bidez.
Esku hutsez
Esku hutsez jotzen den kasuetan, esku batekin panderoari heltzen zaio, eta bestearekin larrua kolpatzen edo igurzten da. Pandero-jotzaileen artean, estiloari dagokionez, aniztasuna da nagusi.
La pandereta en Euskadi (d.g.) lanean, Imanol Urkizuk hiru eredu identifikatzen ditu: 1) Maurizia; 2) Azkoitia eta Azpeitia inguruko pandero-jotzaileak; 3) Zumarragako Trikitixa. Eredu horiek abiapuntutzat hartuta, estilo horietako bakoitzak erritmo ezberdinak nola jotzen dituen zehazten du.
KALEJIRA
Maurizia

Azkoitia eta Azpeitia

Zumarragako trikitixa

Iturria: Urkizu (d.g.). Egileak moldatua.
FANDANGOA
Maurizia

Azkoitia eta Azpeitia

Zumarragako trikitixa

Iturria: Urkizu (d.g.). Egileak moldatua.
ARIN-ARINA
Maurizia

Azkoitia eta Azpeitia

Zumarragako trikitixa

Iturria: Urkizu (d.g.). Egileak moldatua.
1980ko hamarkadatik aurrera, pandero-jotzaile belaunaldi gazteago batek (Imanol Urkizu, Xabier Berasaluze Leturia, Jose Mari Santiago Motriko4, Ixiar Oreja, Maider Zabalegi, Iosu Arrizabalaga Izer…) panderoak eskaintzen dituen aukerak arakatzeari ekin zion, jotzeko estilo berriak landuz, tokiko beharretara ahalik eta hobekien egokitzeko.
Hanka eta buru
Hanka eta buru esaten denean ez zaio soilik gorputzeko bi atal horiei erreferentzia egin nahi. Alderantziz, izendapen horren bidez adierazi nahi da pandero-jotzailea eskuaz gain gorputzeko beste atal batzuez baliatzen dela panderoa jotzeko.
Arozenak (2007) dioen moduan, hanka eta buru konpasaren pultsua galdu gabe panderoa “gorputz atalekin jotzerakoan sortzen den dantza mugimendua” litzateke. Bere lanean, panderoa ezkerreko eskuaz eusten dela suposatuz, hainbat eredu proposatzen ditu mugimendu aukera ezberdinekin. Horretarako, beharrezkoa da gorputz atal bakoitza izendatzea.
Hanka eta buru: gorputz atalak
Gorputz atalak, pandereta ezkerraz eusten dela suposatuaz:
|
Iturria: Arozena (2007, 100. or.). Egileak moldatua5. | 1. Eskuineko eskumuturraren goiko aldea edo hatzen hasiera eta eskua elkartzen diren lekua 2. Eskuineko eskumuturraren beheko aldea edo eskuineko eskuaren hatz puntak 3. Eskuineko ukalondoaren kanpoko hezurra 4. Kopeta 5. Kokotza 6. Ezkerreko belaunaren aurrealdea 7. Eskuineko belaunaren aurrealdea 8. Ezkerreko oinaren punta 9. Eskuineko oinaren punta |
Mugimendu horietako bakoitza zehazterakoan, kontuan izan behar da horietako bakoitza egokiagoa dela konpas batzuentzat, beste batzuentzat baino. Urko Arozenak modu honetara sailkatzen ditu:
Hanka eta buru jotzeko koreografia ezberdinak
| 3 mugimendu |
| • 1-3-2 (nahi adina errepikatu. Ahal izanez gero musika esaldia |
| 4 mugimendu |
| a. 6-1-3-2. |
| 6 mugimendu |
| • 6-7-1-2- (2 denboratako errepika astindua). |
| 8 mugimendu |
| • 6-1-7-1-3-2-4-2. |
Iturria: Arozena, 2007, 100-101. or.
Koreografia horiek, panderoa ezkerreko eskuaz hartuta daude pentsatuta. Dena dela, badaude pandero-jotzaileak panderoa eskuineko eskuan dutela koreografia egiten dutenak. Era berean, koreografia berdina izan arren, estilo partikularrak sortu dira norberak duen gorpuzkeraren, erritmoaren, adierazgarritasunaren eta ahalmen fisikoaren arabera.
Eredu klasiko batzuk hanka eta buru egiteko
| ASTIASARAN Jose Mari Astiasaran | ZABALE Luis Alberdi |
![]() | ![]() |
| Iturria: Txoko Musikala (2011)6 Denbora: 1:05-1:46 | Iturria: Eitb (2019)7 Denbora: 48:50-49:33 |
| ARTXANDA Gillermo Etxebarria8 | ETXEBERRITXO Inaxio Bastida |
![]() | ![]() |
| Iturria: Euskal Herri Musika (1978) Denbora: 32:21 | Iturria: Eitb (2015)9 Denbora: 52:09-52:25 |
Eredu klasiko batzuk hanka eta buru egiteko
Panderoari esku batekin heldu ohi zaio eta bestearekin jo ohi da. Alde horretatik, hiru eredu gutxienez bereizi daitezke panderoari heltzeko moduei dagokionez.
Heldulekuaren posizio ezberdinak
| ATZETIK | ERDITIK | AURRETIK |
![]() | ![]() | ![]() |
| ZUMARRAGAKO TRIKITIXA Seberen Urteaga | LANDAKANDA Ramon Zubizarreta | PRIMI EROSTARBE |
| Iturria: Basker (2016)10 Denbora: 01:15-01:32 | Iturria: Txotx th (2020)11 Denbora: 01:04-01:11 | Iturria: Eitb (2015b)12 Denbora: 05:54-06:01 |
HISTORIA
ANTZINAROKO AZTARNAK
Antzinaroan, asiriarren eta egipziarren artean panderoen irudikapenak aurki daitezke:

Txindarik gabeko pandero zilindrikoen erliebeak. Asiriar armadako musikariak, Ninive-ko (gaurko Irak) Ashurbanipalen jauregian (k.a. 645); egun, Parisko Louvre museoan. (Iturria: Wikimedia Commons)

Txindarik gabeko pandero zilindrikoen erliebeak. Hileta dantza eta prozesioa, pandero- eta txaramela-jotzaile eta dantzariekin. Saqqara-ko (Egipto) hilobi batean aurkitua, Egipto (19. dinastia k.a.1290); egun, Kairoko Egipziar Museoan ikusgai. (Iturria: Wikimedia Commons)
Antzinako Grezian eta Erroman ere panderoaren presentzia nabarmena zen. Biblian bertan hainbat aipamen egiten zaizkio soinu-tresna honi. Tympanum izena hartzen zuen panderoak, besteak beste.

Pompeiako (egungo Italia) mosaiko erromatarraren detailea; Museo Archeologico Nazionale di Napoli. (Iturria: Wikimedia Commons)

Shikmonako (egungo Israel) terrakotazko pandero-jotzailea, k.a. 8. mendea; Israeli National Maritime Museum. (Iturria: Wikimedia Commons)
Horregatik guztiagatik, ez da kasualitatea panderoari euskaraz egiten zaizkion erreferentzia zaharrenetako batzuk Bibliaren euskarazko itzulpenetan agertzea. Honatx, XIX. mendeko idatzietan agertzen diren bi adibide.
Albo-errietatik Erregeari bidera irteten zitzaizkan emakumeak, pandero-soñuan kantatzen zuten: Saulek milla il zituen, eta Dabidek amar milla.
(Lardizabal, 1855/1995, 157. or.)
Itzultzen zanean bada Dabid Filistintarra zaurituta, atera ziraden Israelko erri guzietako emakumeak, bidera irtetzen ziotela Saul erregeari, kantatzen zutela, dantzan ari ziradela, eta adirazten zutela beren poza pandero eta dirdabaiakin.
(Uriarte, 1858-1859/2004, 503. or.)
Euskal lurretan panderoa noiztik jotzen den ez dakigun arren, dakiguna da euskaldunen eguneroko bizitzan presente egon dela azken mendeetan.
ARO MODERNOA
Aita Donostiak idatzi zuen Instrumentos Musicales Populares Vascos (1952) artikuluan jasotzen dira panderoaren inguruan Euskal Herrian zehar agertzen diren testigantza zaharrenetako batzuk. Antzeko ikerketen bidez, urtez urte osatuz doa panderoaren historia soziala Aro Modernotik hasi eta XIX. mendera bitartean13. Jarraian, lan horietan agertzen diren hainbat pasartez gain, berri batzuk jasotzen dira, erakusteko “panderoa aspaldidanik eta asko erabili izan dela gure artean”14.
XV. eta XVI. mendeak
Dokumentu idatzien artean, Garibairen kronika da panderoaren testigantza jasotzen duen testu zaharrenetakoa. Bertan aipatzen da Arrasaten (Gipuzkoa), 1443an, dantzarako eta kantatzeko danbolina, alboka eta panderoa erabili zirela15.
XVI. mendean zehar, hainbat dokumentutan agertzen da panderoaren aipamena. 1526an, adibidez, Johannes Langek aipatzen du Granadara bidean zihoala Nafarroatik pasatu zela eta emakumeak ikusi zituela panderoa jotzen. Testu horren berri Julio Urkixok ematen du RIEV aldizkarian.
El Dr. Johannes Lange, que, en 1526, atravesó Navarra, camino de Granada, escribe, entre otras cosas, lo siguiente: «En esta arriba mencionada montaña se encuentra el País Vasco, el cual tiene un pueblo rudo: una lengua propia, que nada tiene de común con el galo, latín, francés, alemán y español, donde las muchachas están completamente afeitadas y tocan la pandereta para la danza; saltar en el baile y practicar toda agilidad y hasta jugar a la pelota les es permitido a los sacerdotes.
(Urquijo, 1923, 339-340. or.)
1566an, Abel Jouanek Recueil et discours du voyage de Charles IX liburua argitaratu zuen. Liburu horrek, Frantziako errege Karlos IX.ak 1564 eta 1566 artean bere erresuman zehar egindako bidaiaren kronikak jasotzen ditu. Bisitatu zituen lekuen artean Donibane Lohizune (Lapurdi) zegoen, eta dokumentuaren arabera, bertan aukera izan zuen hainbat neska, eskuetan tabourin bat zutela dantzan ikusteko.
[…] à veoir dancer les filles à la mode de Basque, qui sont toutes tondues, celles qui ne sont point mariees, & ont toutes chacun un tabourin, faict en maniere de Crible, auquel y a force fonnettes & dansent une dance qu’ilz appelent les Canadelles, & l’autre le Bendel.
(Jouan, 1566, 50-51. or.)
Joris Hoefnagelek 1567an Iberiar Penintsulan egindako marrazkien artean hainbat euskal eszena agertzen dira. Horietako batean, panderoa jotzen ari den Donibane Lohizuneko emakume gazte bat ikus daiteke16.

Joris Hoefnagelen 1567an egindako marrazkietatik sortutako San Adriango igarobidea eta tunela grabatuaren xehetasuna. (Iturria: Library of Congress)17
1588. urte aldera, panderoa Aramaion (Araba) aipatzen da, alboka eta danbolinarekin batera. Pasarte hori, Ibarguen-Cachopín Kronika dokumentuan dator jasota18. Urte berean, Thoinot Arbeauk Orchesographie izeneko dantza gidaliburua idatzi zuen. Autore horrek zehazten du euskaldunek eta bearnesek, panderoa ezkerreko eskuarekin heltzen dutela eta eskuineko eskuko hatzekin jotzen dutela. Gainera, instrumentuak inguruan kriskitinak edo txintxarri antzeko elementuak dituela ere aipatzen du19.
XVII. mendea
1660an, Euskal Herrira egindako bidaia deskribatzen du idazle frantziar batek karta batean. Testuan zehar aipatzen da Donostian kalejira bat ikustea egokitu zitzaiola, eta idazleak dio, besteak beste, erraldoiak, dantzariak eta pandero-jotzaileak ikusi zituela20.
1691ean, Madame d'Aulnoyrek Rélation du Voyage d'Espagne liburuan pandero-jotzaileak deskribatzen ditu Pasaiako portuan. Kasu honetan, adierazgarria da panderoa Tambour de Basque gisa izendatu izana.
Enfin nous prîmes terre; & nous étions à peine débarquez, que nous vîmes cette Fille que l'on avoit fauvée bien à propos, car elle commençoit à boire lorsqu'on la tira de l'eau; elle venoit à nôtre rencontre avec plus de cinquante autres, chacune ayant une Rame sur l'épaule: elles marchoient sur deux longues files, & il y en avoit trois à la tête qui joüoient parfaitement bien du Tambour de Basque; celle qui devoit porter la parolle s'avança, & me nommant plusieurs fois Andria, qui veut dire Madame (c’est tout ce que j’ay retenu de sa Harangue) elle me sit entendre que la peau de mon Cuisinier leur resteroit, on que les Habits de leur Compagne seroient payez à proportion de ce qu’ils étoient gâtez. (...) A cette vûë, elles firent des cris encore plus grands & plus longs que ceux qu’elles avoient déja faits, & elles me souhaiterent un heureux voyage & un promt retour, chacune dançant & chantant avec les Tambours de Basque.
(d’Aulnoy, 1691, 29-30. or.)
XVIII eta XIX. mendearen lehen erdia
XVIII. mendean ere ez da falta panderoaren aipamenik. Aita Larramendik, esaterako, 1745an argitaratutako Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín hiztegian, modu honetara izendatzen du soinu-tresna hau:
Panderetear, zaldabaya, jotzea. Lat. Naulium pulsare.
Panderetero, zaldabaicaria. Lat. Tympanystes, e.
Panderillero, zaldabaixhoa. Lat. Tympanystes, e.
Pandero, zaldabaya, tumbaba, tumboa. Lat. Naulium.
(Aita Larramendi, 1745, 139. or.)
1700-1800 bitartean Iruñeko festetan parte hartu zuten musikarien inguruko ikerketa egin zuen Jesus Ramosek (1990). Alde horretatik, hamar dira zerrenda horretan agertzen diren pandero-jotzaileak. Horietatik bederatzi bakarka ageri dira, eta bat, gitarra lagun duela. Lurraldetasunari dagokionez, bederatzi nafarrak dira, eta bat arabarra. Generoaren ikuspegitik, gizonezkoak dira zerrenda horretan agertzen diren pandero-jotzaile guztiak.
Edonola ere, maila lokaleko festetara itzuliz, berriro emakumea ageri da panderoa jotzen. 1790eko pasarte batean, Zangozako herrian (Nafarroa), Josefa Iso izeneko emakume batek panderoa jo zuela zehazten da, eta besteek dantza egin zutela21.
Garai hartan, ohikoak ziren dantza konkretu batzuen aurkako debekuak. Horregatik, udaleko aktetan hainbat pasarte agertzen dira gai horren inguruan. 1796an, Gesalatz udalerrian (Nafarroa), adibidez, panderoz alaitutako dantzaldien aurka agertzen ziren agintariak.
Tres años más tarde, vuelven a reunirse los abades, ahora con presencia de los diputados del valle y los regidores de los pueblos, y confirman suprimir el jolgorio de las mozas con los panderos pero no, como se había pretendido, el juglar de los días de los patronos desde las vísperas hasta el toque de oraciones.
(Aranburu, 2012, 28. or.)
Ildo beretik mintzo da Pedro Antonio Añibarro (1748-1830) bizkaitarra dantzei buruz, Misiolari Euskaldunak eskuizkribuan. Bertan argi adierazten du panderoa gazteak eta ez hain gazteak bekatura bideratzen dituen instrumentua dela, alboka, danbolina eta beste soinu batzuekin batera.
Danzalarien pecatuetan dauqué parte dambolinteruac, alboqueruac, pandaristac, soñulariac, ta cantalariac. Bai ta euren echecoai danzara joaten eragozten ezteutsén gurasoac, ta ugazabac: eta danza nastu loiac eragozten eztituezan errico buruac, albaitanez, euretan dagoanez.
(Bidador, 1993, 29-30. or.)
Gach guichago da, ezcutuan, oqueluan, lecu issilian banaca batzuc pecatuan jaustea, asco ta gueienac danza aguirian baño. Eta bestetic eztira guichituco, ezpada gueituco ezcutuco pecatuac, plazaco danzac laqueturic. Gueure begiz dacusgu, ta iñon baño obeto Confesonarioan, dabolinic; panderoric, soñulariric eztagoan errian, garbiago bici direala gazteac.
(Bidador, 1993, 35. or.)
1843an, Victor Hugo Euskal Herrian izan zen. Pirinioetatik egin zuen bidaian, Pasaian (Gipuzkoa) egon zen. Liburuko azpiatal bat eskaintzen dio herri horri, eta bertan, puskatutako pandero bat ageri da paretan zintzilik22. Charles Davillier frantziarrak ere euskaldunek panderoa jotzen dutela aipatzen du Viaje por España (1874) liburukiko Las provincias vascongadas atalean23.
Beraz, orain arte ikusitakoak erakusten du XIX. mendea baino lehen panderoa ez zela instrumentu arrotza euskaldunen artean. Mende horretatik aurrera, ordea, industrializazioaren ondorioz errotikako gizarte aldaketa gertatuko da Europa mendebaldean, eta bidenabar, Euskal Herrian. Horrek guztiak apurka euskaldunen bizi-ohiturak aldatuko ditu, eta horrek eragin zuzena izango du herri-musikaren bilakaeran.
XIX. MENDEAREN ERDITIK XX. MENDEAREN ERDIRA
XIX. mendetik aurrera, erromantizismoa izeneko mugimendu kulturala garatu zen Europan zehar, eta horrenbestez, Euskal Herrira ere hedatu zen. Horren adibide dira Anton Abbadiak antolatutako Euskal Jaiak. Testuinguru horretan, kulturgintzaren inguruan hainbat pertsona kontzientzia hartzen hasi ziren, Euskal Herrian ohitura eta usadioak galtzen ari zirela ohartuta.
Hala, ohitura horiek balioan jarri eta berreskuratzen ahalegindu ziren ondorengo urteetan. Ildo horretan kokatzen da Arturo Kanpionek 1881ko abenduaren 14an idatzitako Denbora antxiñakoen ondo-esanak testua. Bertan, Euskal Herriari buruzko kondaira bat idaztean, pandero-jotzeari egiten dio erreferentzia, are gehiago, pandero-jotzea desagertzeko arriskuan zegoenaren kezka agertzen du.
Gaba zan. Egun argan berean lege gogor, kaltegarri eta bidegabe batek zoriontasun eta onorea Euskaldunai kendu izan ziezten. Ni, etxebalkoian sostengatua, Kastillako zelai latzari begira nengoen. Negar-malkoak nere aurpegiya bustitzen zuten, eta biotz gaisoak, miñaren ezpat zorrotzaz zulatua, oiuka eta aiezka bere aserre biziya agertzen zuben. Ah! zeiñ ederrak ikusten ziran illargi ta izarrak zeru garbi urdiñean! eta bitartean, zenbat suspiriyo, atsekabe eta illuntasun Euskal-erri maitearentzat! Ai! —nigan esaten nuben tristiro— gaur dena galdu da; danbolin-soñuak, artzai-irrintziak, neskatx-panderoak, erromeri-tuntunak, ola-dunbotsak, betiko ixildu dira Euskal-erriko mendietan. Onen ordez, ama guziyak ikustean beren semeak urteoro lapurtu dizaieztela, esango dute: —Nun dira oraiñ fueroak?
—Eta nik, orregatik, galdetzen det orain: Nola salbatuko gera, Jaun-Jaungoikoa, gu Euskaldunok?”
(Kanpion, 1990, 8. or.)
Arturo Kanpionen testu hau ez da benetako gertakari baten deskripzioa, kondaira baten deskribapena baizik. Hala ere, badu bere esanahia, euskaldunen festa ohiturak irudikatzerakoan panderoa herri-musikako beste soinu-tresnekin batera aurkezteak.
1970KO HAMARKADATIK AURRERA
1965ean Jose Mari Busca Isusi idazleak trikitixa eta alboka umezurtz aurkitzen zirela adierazi zuen La Voz de España aldizkarian, herri musikaren inguruan argitaratutako artikuluan. Txistulariek bezala, trikitixak eta albokak elkarte bat osatu behar zutela aipatzen zuen: “no solo en vistas a posible mejoras económicas, sino también a fin de ir recogiendo y sistematizando nuestra música verdaderamente popular”24.
1967an, albokarien elkarte bat sortu zen Galdakaon Mariano Barrenetxearen eskutik. Dena dela, elkarte honetan ez ziren soilik albokariak bildu, baita pandero-jotzaileak ere.
1967an, bagilaren 18an, Galdakaon Mariano Barrenetxeak eratu egin eban albokarien batzar bat. Bertan Albokarien, Panderojotzaileen eta Koblarien Alkartea sortu zan. Lehendakaria Jose Maria Bilbao izentatu egin eben, eta Aita Jorge Riezu kapellau. Agertu ziran albokari askoren artean, Marianoz gain: Bilbao aitasemeak –eta Jose Leon mutikoa, Leonen semea–, Jose eta Silbestre Elezkano, Benito Iragorri, Pontxo Orue... Panderojotzaileak eta soinulariak be agertu ziran.
(Gojenola, 2004, 41. or.)
1972an, beste horrenbeste gertatu zen Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortu zenean. Hasieratik bertatik, elkartearen parte izan ziren pandero-jotzaileak, soinu-jotzaileekin batera25. Hala ere, batean zein bestean alboka eta soinu txikia ziren protagonista nagusiak.
Ondorengo urteetan, panderoak berebiziko zabalkundea izan zuen. Bereziki, trikitixa eskolen hedapenak eta 1980ko hamarkadan trikitixa txapelketek izan zuten boomak eraginda. Hori horrela izan arren, panderoa beti soinu txikiaren itzalean gelditu izan da. 1991an, honakoa zioen Jokin pandero-jotzaileak Euskal Herriko Trikitixa Txapelketaren harira epaileek jarraitzen duten irizpidearen inguruan:
Nahiz eta kantari onak egon soinujolearen izena aipatzen da beti eta gu hor gelditzen gara, piska bat aparte. Panderoaren lana ez dute asko baloratzen. Soinua nola jotzen den gehiago edukitzen dute kontutan.
(Landa, J., Arrese, G. eta Goikoetxea, J., 1991, 40. or.)
Esaldi horretan bi puntu dira aipagarriak, bata soinu txikiak garrantzia handiagoa duela, eta bestea, pandero-jotzaileak abestu egiten duela. Izan ere, 1960ko hamarkadan erreferente izan ziren hainbat pandero-jotzailek ez zuten abesteko joerarik, nahiz eta trikitixaren muinean kopla egon. Frankismo osteko giroan, hegoaldean koplak abesteko joera hori desagertuz joan zen pandero-jotzaileen artean. Umorea jartzeaz eta dantzarako erritmoa markatzeaz arduratuko ziren batik bat. 1980tik aurrera, aldiz, pandero-jotzaile ia guztiek abestuko dute.
Handik aurrera, trikitixa osatzen zuen bikote instrumentala beste estilo eta instrumentu batzuekin elkartzen hasi zen. 1980ko hamarkada arteko formatu klasikoa, soinu eta pandero-jotzaileek osatutako bikote instrumentalena bazen ere (Zumarragako Trikitixa, Laja eta Landakanda, Epelde eta Iturbide, Astiasaran anaiak, Martin eta Imanol, Tapia eta Leturia, Junkera eta Motriku…), luze gabe diskoen ekoizpenak gora egingo du, eta estiloak dibertsifikatu egingo dira26.
1980ko hamarkadatik aurrera plazaratuko diren pandero-jotzaile gehienek gazteen trikitixa txapelketetan hasi zuten euren ibilbidea. Txapelketa horiek 2020ko hamarkadara arte iraun dute. Azken urteetan, txapelketa gehienak desagertuz joan dira.
Txapelketan hasitako bideari modu ezberdinetan eman izan diote jarraipena pandero-jotzaileek. Batzuek soinu-jotzaileekin bikotea osatu eta erromeriak alaitu izan dituzte (Agurtzane eta Jon Elustondo, Izer eta Alabier, Laja eta Lutxurdio, Itsaso eta Irune Elizagoien…). Beste batzuek triki-pop edota beste estilo ezberdinetako taldeetan hartu dute parte (Maixa ta Ixiar, Alaitz eta Maider, Trikizio, Etzakit, Gozategi, M-n Ezten, Laket, Laiotz, Obaneuke, Tximeleta, Huntza, Amak, Neomak…).

Irune Elizagoien pandero-jotzailea, bere ahizpa Itsaso Elizagoien soinu-jotzailearekin. (Arg.: Gartxoak. Iturria: Wikimedia Commons)

Neomak taldea. (Arg.: Antonio. Iturria: Amets Ormaetxea)
Azken urteetan panderoari dagokion balioa aitortzeko proiektu ezberdinak jarri dira abian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, adibidez, 2003tik aurrera sei liburu argitaratu ditu, pandero-jotzaileei eskainiak direnak27. Era berean, panderoa hizpide harturik bideo bat argitaratu zuen Kolpeka proiektuaren baitan28. Bestalde, 2021ean Arrasateko Trikitixa Eskolak Euskal Herri mailako lehen pandero jaialdia antolatu zuen29.
TALDEKATZEAK
Historiari eskainitako atalean datu ugari aurreratu badugu ere, atal bereizi bat eskainiko diegu jarraian panderoaren taldekatze desberdinei.
BAKARRIK
Nafarroako mendialdeko dantzei erreferentzia eginez, 1934an Hilario Olazaranek zioen garai batean guztiz arruntak zirela pandero hutsez eta ahotsarekin alaitutako dantzaldiak. Adibide gisa, Ultzamako eta Ziordiako kasuak aipatzen ditu. Azken horren kasuan, gaineratzen du zaldabai dantza izeneko dantza bat badela, nahiz eta jada ez den dantzatzen.
En los pequeños y apartados poblados en que era difícil tener algún tañedor de instrumentos melódicos, ya de viento o ya de cuerda, la pandereta suplía esa falta, y su repiqueteo fresco, mezcla de tambor y sistro, junto con la clara voz de la diestrísima tocadora, llenaba alegremente las tardes festivales.
(Olazaran, 1934, 392. or.)
Herri xeheak ez ditu beti festarako tresna eta baliabide asko eskura izan. XX. mendetik aurrera aukera gehiago izan dute, baina lehenago, kasu askotan panderoarekin moldatu behar izaten ziren. Lafuentek, 1972an, ordurako 80 urte zituen Ameskoabarrena udalerriko Gollano kontzejuko emakume bati jasotako testigantzak aurretik esandakoa berresten du.
Los únicos instrumentos músicos que se empleaban a principios de siglo eran las guitarras y el acordeón. Modesta Díaz (80 años) me confesó que en GolIano, cuando ella era joven, no tenían más que la pandereta, con ella tocaban y a su son bailaban.
(Lafuente, 1972, 128. or.)
Horregatik guztiagatik, toki eta eremu bakoitzean, gustuen eta eskura zituzten baliabideen arabera, festa alaitzeko modu anitzak izaten zituzten. Ricardo Becerro de Bengoaren El libro de Alava (1877) liburuan, lurralde horretan dauden joera ezberdinak aipatzen dira:
En los días llamados de precepto, después de cumplir los deberes de vecinos en sus democráticas asambleas ó concejos, después de cumplir con Dios en el templo, el corto vecindario de las villas y pueblos se divide en dos porciones; los vecinos casados juegan á los bolos en todo los pueblos del llano de Alava y valles circunvecinos, y los jóvenes bailan al son de la pandera; hay entre las aldeanas excelentes cantadoras. En la Rioja se baila al son de la gaita y del tambor; y en Villareal, Aramayona y demás villas del N. usan el agradable y armonioso tamboril vascongado.
(Becerro, 1877, 34-35. or.)30
Panderoa ez zen soilik erromerietan erabiltzen; beste ospakizun eta erritu askotan ere presente dago. Adibidez, Agurainen San Juanetan pandero-jotzaileek ongietorria egiten zieten agintariei herri sarreran koplak abestuz31. Azken horiek, normalean emakumeak izaten ziren. XX. mendearen erditik aurrera ohitura hori galduz joan zen.

Aguraineko pandero-jotzaileak. (Arg.: daturik gabe. Iturria: La fiesta de San Juan en Agurain, 1980, 51. or.)
TXISTUA
Esku bateko ahokodun flauten ezaugarri bereizgarria da esku bakarraz jotzen direla, beste eskuarekin bigarren soinu-tresna bat jo daitekeela. Euskal Herrian, gehienetan ttunttuna edo danbolina erabili izan da32. Edonola ere, pandero-jotzaileek ere lagundu izan diote txistulariari.
1889an, Arrasatetik Urkiolako erromeriara egindako egunpasa baten kronika idatzi zuen Juan Carlos Guerrak. Testu horretan aipatzen da Urkiolarako joan-etorria txistuak eta panderoak alaitu zutela.
En alegre caravana emprendimos la marcha con rumbo á Urquiola, al compás de un aire basco que ejecutaban marcialmente dos diestros chistularis, Ibán y José Antonio, acompañados de Julian, mi solícito y puntual asistente, en cuyas manos vibraba con rítmica armonía una resonante pandereta comprada ad hoc en las férias de Vergara” (…) se agregan nuevos é inesperados camaradas á la comitiva; refiérense los lances de la equitacion asnal; y el Bernardo y sus colegas, entregados á las delicias del pienso, descansan de sus fatigas; hasta que vuelven á sonar los chistus y la pandereta y, rodeados de numeroso séquito, reanudamos la marcha.
(Guerra, 1889, 553-555. or.)
Pandero-jotzaileek ezkontzak ere alaitzen zituzten. Alboko argazkiak erakusten duen moduan, Bizkaiko usadio zaharreko ezkontza batean pandero-jotzailea txistulariarekin agertzen da bikotea osatuta arreoaren aurretik. Argazki honen data zehatzik ez da ezagutzen.

Txistularia eta pandero-jotzailea, Bizkaiko usadio zaharreko ezkontza bat alaitzen. (Arg.: Manterola. Iturria: Urrutia, 1927, 87. or.)
BIOLINA
Biolina da panderoak ondoan izan duen beste soinu-tresna bat. Elkartze horren testigantza ematen du Bizkaiko Arteagan XIX. mendearen bukaera aldean ateratako dokumentu grafiko honek.

Musikari parea panderoa eta biolina jotzen, Bizkaiko Arteagan, XIX. mende bukaera aldera. (Iturria: Larrinaga, 1988, 6. or.)
1902an Euskal-Erria aldizkarian, Ignacio Belausteguik artikulu bat idatzi zuen Gabon Gauaren inguruan, ¡Qué noche tan buena! izenburuarekin. Bertan eskale gisa irudikatzen ditu bi gazte: bata panderoarekin eta bestea biolinarekin.
Al pié de un soberbio hotel, al fausto y la ostentación levantado, donde la vanidad se alberga y el orgullo tiene pasajero asiento, hallándose dos rapazuelos, niño y niña. Mal cubiertas sus tiernas carnes con miserables trapos, la niña sostenía en sus manecitas una pandereta que bailaba con el solo tiritar de sus ateridas manos; el niño un violín de marca acreditada por la necesidad.
(Belaustegui, 1902, 546. or.)
DULTZAINA
Dultzainak eta panderoak ere, elkarrekin bikotea osatuz, erromeriak alaitu izan dituzte. Aipatutakoaren testigantza grafiko bat, Soinu-tresnak euskal herri-musikan: entziklopedia II tomoan dator jasota, dultzainak atalean33. Argazkia Oñatiko Udal Artxibokoa da, eta bertan bi musikari agertzen dira: batek panderoa du eskuetan eta besteak dultzaina. Inguruan, aldiz, dantzariak dantzan ari dira.
Al dulzainero acompaña una mujer que canta (ordinariamente había unos interludios de dulzaina alternando con el canto). Suelen tocar dos dulzainas y un tambor: les acompaña también una pandereta. Los que tocan lo saben por tradición. Entre estas cantoras populares hay algunas improvisadoras muy hábiles; por ejemplo, lo demostraron en ocasión de un ahorcado en Azpeitia, cuyo relato fue hecho en verso.34
(Donostia, 1983, 281. or.)
Dultzainari panderoaz laguntzen aritzen zen pandero-jotzaile ezagunetako bat Elosu auzoko Juana Bastarrika izan behar zuen: “También Juana Bastarrica fue famosa en estas lides, y de Elosua venía contratada a Zumárraga por ferias de Santa Lucía, actuando en unión de los gaiteros forasteros”35.
1932ko beste berri batek, Hernanin kokatzen ditu dultzaina eta panderoa Euskaltzaleak elkarteak antolatutako ekimen batean: “Desde media mañana no cesó el desfile de dantzaris y chistularis por las calles de la villa. Al son de las gaitas y las panderetas la villa parecía retrotraída a otros tiempos de singular candor y colorido”36.
Soinu-tresna horiek sarri beste batzuekin ere elkartu izan dira. 1929an, adibidez, Elgoibarren ospatu zen erromeria batean, dultzaina eta panderoa akordeoiarekin batera agertzen dira: “En la plaza de las Escuelas había los «triquitis» de acordeones, panderos y dultzainas, y en el frontón, la Banda municipal ejecutó bailables, que fueron bien aprovechados”37.
ZANBONBA
Zanbonba eta panderoa batera ageri dira Gabon gaueko ospakizunetan. Testigantza honen berri Javier Pagolak dakar, XX. mendeko San Adrian herriko bizitza-ohituren inguruko apunte etnografikoak aurkezten diren dokumentuan.
Reunida la cofradía en los trasnochos tras la cena de Nochebuena, se iba a rondar y pedir turrones por las casas con una orquesta de zambombas, panderetas, almireces y «hierrillos». Todo era tema de villancico, lo mismo el nacimiento de Cristo, que la generosidad del que daba el aguinaldo, o la belleza de la moza de la casa.
(Pagola, 1991, 81. or.)
GITARRA
Behin baino gehiagotan aritu izan dira panderoa eta gitarra elkarrekin euskal herri-musikan38. Sarri, ordea, ez dira jotzaileen izenak jaso; ez irudi bidezko dokumentuetan, ezta testuetan ere.
Alabaina, zorionez, beti ez da horrela izan. Panderoaz eta gitarraz osatutako bikote instrumental horietako bat Joakin Luzuriaga Oria (1824-1884) Segurako Itsuak eta bere emazte Manuela Etxarrik osatutakoa da.
Gizona itsua izanik, Joakinek eta Manuelak helduaroan bizimodua aurrera ateratzeko bertsoak abestu eta saltzeari ekin zioten. Horren berri ematen du Bertso Berriak Itxu baten Gañian Jarriak bertso sortak. Bertso hauek 1860ko hamarkada ingurukoak dira.
Nere emaztea da
jaiotzez naparra,
buruz abilla eta
oñazko azkarra:
arrek panderua jo,
nik berriz gitarra,
eztegu zartzaruan
bizimodu txarra.Ni naiz Joakin eta
zu berriz Manu,
zurekin ezkondua
eztot bada damu;
nik gitarria jota
zuk papelak saldu,
oraindi perra asko
bear degu artu.(Zabala, 1993, 322-323. or.)

Panderoa eta gitarra Kanbon. (Arg.: daturik gabe. Iturria: Soinuenea)
FLAUTA
1920an egindako argazki batek jasotzen du flauta eta panderoaz osatutako bikote instrumentalaren testigantza. Kasu honetan, argazkian agertzen direnak honakoak dira: Frantzisko Garate Patxi Agerre flautarekin, eta Juana Beristain Errementerikoa panderoarekin.

Itziar, 1920. Frantzisko Garate Patxi Agerre flautarekin eta bere emazte Juana Beristain Errementerikoa panderoarekin. (Arg.: daturik gabe. Iturria: Aguirre, 1992, 49. or.)
ALBOKA
Albokak harreman estua du panderoarekin Euskal Herrian. Jon Bagüések39 bi instrumentu hauen arteko harremanari buruzko zenbait datu aurkezterakoan, besteak beste, Barrenetxearen hitzak jasotzen ditu. Alde horretatik, Barrenetxeak dio hasieran koplaria batuko zitzaiola albokari, eta gerora hasiko zela kantaria panderoa jotzen.
1885ean, P.M. M. izenez sinatzen duen idazle batek Eguberri eguna euskal etxeetan nola izaten zen azaltzen du Euskal-Erria aldizkarian. Testuan aipatzen du postrean gabon kantak euskaraz abesten zirela alboke, flauta eta pandera-ren laguntzaz40.
1889an Mamerto Segui margolari bizkaitarrak Bizkaiko euskal ezkontza baten pasartea margotu zuen. Irudi horretan albokaria eta pandero-jotzailea ikusten dira41.
Yakintza aldizkarian agertzen den artikulu baten arabera, 1933an oraindik albokaz eta panderoaz festak alaitzen zituzten Gorbeia inguruan. Hala ere, badirudi bikote hori herriko plazetan ikustea ordurako ez zela horren ohikoa.
En el mes de septiembre las muchachas de las caserías y pueblos aledaños acostumbran a subir al Gorbea durante los días festivos para recoger las flores olorosas de la manzanilla; entonces, los pastores, haciendo un breve paréntesis en su vida de guardar, guiar y apacentar el ganado, suelen bailar en unión de sus amigos al son de la alboka pastoril, dulce y armoniosa, acompañada de la regocijante pandereta, que maneja alguna neskatilla. Hasta hace pocos años aparecían estos modestos y sencillos músicos en las plazas de los pueblos durante los días de fiesta y en las romerías tradicionales.
(Anguiozar, 1933, 445. or.)
1952-1953an, Alan Lomax Euskal Herrian izan zen euskal herri-musika grabatzeko asmoz. Hala, Arantza (panderoa) eta Andoni Goikoetxeak (alboka) osatutako bikotea izan zen grabatu zuenetako bat42.
1963an, Inazio Eizmendi Basarri-k Mi atalaya montañera zutabean zioen Azpeitiko zezen plazan ospatu zen euskal jaialdian albokari bat izan zela. Horren harira, zera dio: 1930eko hamarkadan Gipuzkoan oraindik albokariak bazeuden arren, azken hamarkadetan albokarien tradizioa galtzen joan dela belaunaldi gazteen artean.
Caso de que a algunos jóvenes les diera por apoderarse de los secretos de la “alboka”, (…) no habría otro medio que recurrir al valle de Arratia (Vizcaya), que es allí donde nos quedan las últimas muestras de esta música pastoril.
(Basarri, 1963, 7. or.)
Basarriren zutabe horretan ez da zehazten pandero-jotzailerik izan zenik plazan, ezta nor zen alboka-jotzailea ere. Handik urtebete beranduago, Eibarren antolatu zen euskal jaialdietako batean, alboka eta panderoa elkarrekin agertu ziren: “Silvestre Elezcano, albokari, y Romualda Zuloaga, pandereta. Advertimos que los albokaris actuarán en París el día 20”43.
AKORDEOIA
1890eko hamarkadan, akordeoi diatonikoa soinu-tresna nahiko berria zen Euskal Herriko erromerietan. Hala ere, ez zen denbora asko igaro panderoarekin batera bikotea osatu zuen arte. Itxura denez, XX. mendearen hasierako akordeoi-jotzaileek bereganatua zuten euskal musika herrikoiaren errepertorioa: “El acordeón y la pandereta, en armónica combinación ejecutan una popular pieza y mozos y mozas empiezan á bailar con fruicción, con verdadero deleite, haciendo filigranas con los pies, el antiquísimo fandango”44.

Zegama, 1918. Bi soinu-jotzaile eta pandero-jotzailea, lagun artean. (Arg.: daturik gabe. Iturria: Manuela Asurmendi bildumatik J.M. Beltranek hartutakoa)
1925ean, Aizkorriko Urbiako fonda inauguratu zenean, argazki bat atera zuten. Ospakizun horretan, akordeoi diatonikoa jada panderoari laguntzen ageri da45.
Landa eremuan ez ezik, kalean ere ageri da akordeoiaren eta panderoaren arteko elkarketa. 1942an, adibidez, Ordizian futbol partida baten atsedenaldia alaitu zuen bi instrumentu horiek osatutako bikote batek.
Por la tarde, el campo de Arana registró, seguramente la mayor entrada de cuantas ha tenido lugar. Se trataba de un partido de fútbol a beneficio de la Santa Casa de Beneficiencia. (…) La salida de los equipos fué muy espectacular, precedidos de Fernando Goenaga, con su inseparable acordeón y Sebastián Lasa, con su pandereta.
(Información de la Provincia, 1942, 6. or.)
Testuan aipatzen den Fernando Goenaga 1932ko Donostiako akordeoi txapelketan saritua izan zen46. Hain zuzen, antzeko sariketa bat irabazteagatik omendu zuten Azkoitian, 1935ean, Kandido Beristain Norberta soinu-jotzailea. Azken horrek hainbat pandero-jotzaile izan ditu bere ibilbidean, Joxe Oria edo irudian agertzen den Leandro Unzueta.
1935eko omenaldiko argazkian ikusten denez, soinu txikiaz gain, soinu handia ere presente zegoen herri musikan garai hartan.

Kandido Beristan Norberta soinu-jotzaileari omenaldia. Azkoitia, 1935. (Arg.: daturik gabe. Iturria: Azkoitiako Udala. Arroitajauregi argazki fondoa)
1940ko hamarkadatik aurrera, joera aldaketa nabaria da soinu txikitik soinu handira pasatzeko. Aldaketa hori, adibidez, Gelatxotarren sagan islatzen da argi. Pedro Sudupe Gelatxo semeak, Manuel aitak bezala soinu txikia jotzen jakin arren, handiaren aldeko apustua egin zuen.
Juliana Esnaola Muxillo izan zen bere senar Manuel Sudupe eta beste pandero-jotzaile batekin batera 1911n ezagutzen dugun lehen trikitixa taldea –Elgoibarko Trikitixa– sortu zuena47. 60 urte inguru geroago, 1970eko hamarkadan, oraindik ere Pedro semearekin agertzen da ezteiak alaitzen, kasu honetan, soinu handiari lagunduz. Argazki hori lagin bikaina da panderoak eta akordeoiak, bikote instrumental gisa izan duten bilakaera ulertzeko.

Pedro Sudupe soinuarekin eta Juliana Esnaola panderoarekin. 1970eko hamarkada. (Arg.: daturik gabe. Iturria: Aristi, 2001, 10. or.)
TRIKITIXA
1934an Yakintza aldizkarian idatzitako artikulu batean, Aita Olazaranek adierazi zuen, panderoaz lagundutako dantzak deskribatzean, ez zituela kontuan hartu trikitixa izenaz ezagutzen diren dantzak. Arrazoi nagusi gisa aipatu zuen, koplak euskaraz izan arren, musika atzerrikoa dela.
Al hablar de danzas con pandereta, hemos omitido deliberadamente los bulliciosos trikitixa, combinación de acordeón, pandereta y canto, a cuyo son bailan suelto las parejas; pues las que hemos visto y oído, a pesar de sus coplas en euskara, nos han dado la sensación de ser cosa completamente ajena a la música baska. Particularmente las frases de ritmo ternario, por sus progresiones y cadencias, recuerdan demasiado a la música corriente y vulgar de las tierras que rodean por su parte oriental a Basconia.
(Olazaran, 1934, 393-394. or.)
XX. mendean zehar, ordea, Aita Olazaranek 1934an aitortzen ez zion onarpena irabazi zuen trikitixak euskal herri-musikaren baitan. Iriondok48 dioen moduan, trikitixaren zutabeak honako hauek izan dira: musika-tresna (soinu txikia eta panderoa), kopla eta dantza. Hala ere, beste elementu batzuek ere osatu dute trikitixaren iruditeria.
Ildo horretatik, bi ideia azpimarratu nahi dira jarraian: batetik, jatorrian trikitixaren oinarrian dagoen musika-tresna panderoa zen; eta bestetik, XX. mendean zehar, trikitixaren baitan panderoa instrumentu osagarri bihurtzen den heinean, gainerako musika-tresnen artean (alboka, dultzaina, biolina, gitarra eta abar), soinu txikiak hartzen du zentralitatea. Horrelako prozesuak ez dira linealak edo kausa bakarrekoak izaten. Edonola ere, bi azpiataletan sinplifikatuko da kontakizuna, irakurketa apur bat errazteko.
Txapelketak: panderoaren lekua
1923an, trikitixa sariketa bat antolatu zuen Gregorio Muxikak. Halako ekimen bat abian jartzea justifikatzeko orduan, aipatzen du oitura hau galduta zegoela Donostia aldean; zanik ere ez zekiten askok. Horregatik antolatu zuela dio Euskal Esnalea aldizkariak idazki-sariketa. Testuan bertan, trikitixa zer den azaltzeko, irakurleari gako batzuk aurkezten zaizkio.
Dantza egiteko oitura aundia da Euskaleŕian. Eŕi geienetan, txikiak izan aŕen, txistulariak izaten dira, ta txistuari ta danboŕari ateratako soiñuaz bapo dantza egiten dute neska-mutilak.
Askotan, oŕdea, beste soñu bat erabiltzen dute dantzariak: panderoa. Oitura au Gipuzkoa osokoa izango zan lehenago noski, baña orain, Bizkai-aldeko muga-ondoan dauden eŕi batzuetan bakaŕik dirau, nire ustez. Bizkai’n bai, Gipuzkoa’n baño geigo iraun du.
Neskatx batek panderoa jo eta kanta, ta beste guztiak dantza: ori izaten da guztia. Kantatzen dituzten gauzatxoak, oŕdea, labuŕak izan aŕen, askotan bitxiak eta politak izaten dira. Eŕi bakoitzean ezagutzen diranak bildu ta zabaltzea, lan atsegiña ta ondorengo onak ekaŕiko lituzkena izango litzateke. (…)
Euskal Esnalea’k eratu duan euskarazko idazti-sariketan, tŕikiti oietan abesten (kantatzen) diran kanta politenak biltzen dituanari emateko sari bat dauka jaŕita.
(JEME, 1923, 1. or.)
1957an Zaldibarren antolatu zen trikitixa txapelketa. Parte hartzeko, ezinbestekoa zen fandangoa eta arin-arina jotzea. Basarriren zutabe batek honela zioen: “Urki, de Eibar campeón de triki-tixa”49. Balendin Lasuen Zaldibarko historialariak Deia egunkariari egindako elkarrizketan, txapelketa horren nondik norakoak azalduz, zehazten du 10 bikotek parte hartu zutela, eta bikote horiek akordeoi-jotzailez (soinu handia) eta pandero-jotzaileez osatuta zeudela50. Hala ere, Hoja oficial del lunes de la Provincia de Guipúzcoa egunkarian sarituen artean soinu-jotzaileen izenak soilik agertzen dira.
En Zaldivar (Vizcaya) se celebró el concurso de triki-trixa, que estuvo muy animado. Para concursar era menester interpretar un fandango y un ariñ-ariñ. Había verdadera expectación por asistir a este concurso, uno de los más populares del país.
La clasificación del concurso fué la siguiente:
1.-Urki, de Eibar, 750 pesetas y trofeo del Ayuntamiento de Zaldivar.
2.-José Mari, de Zaldivar, 600 pesetas y trofeo de la Sociedad Coral.
3.-Elgoibarrés, 500 pesetas y trofeo Aguirre.
4.-Ciego de Zaldivar, 400 pesetas.
5.-Juan Trabakua, 350 pesetas.
Los muchos asistentes, quedaron muy satisfechos de este concurso.
(Iturriaga, 1957, 4. or.)
1966an Abadiñon abuztuaren 5etik 7ra ospatu ziren festak. Egun horietako batean, trikitixa txapelketa antolatu zen. Basarrik pasarte hori bi hizkuntzatan idatzi zuen. Gaztelaniaz dagoen aipua jaso da, bertan nahiko argi ikusten baita trikitia soinu txikiari lotuta ulertzen duela idazleak, eta soinu-jotzailea dela ardatza. Horregatik dio Sakabik bikotea hautatzeko zailtasunik ez duela izango. Besteen kasuan, lerroartean ulertzen da ahalegin bat egin beharko dutela pandero-jotzailea bilatzen.
Para las cinco y media de la tarde -esto me ha llamado mucho la atención- se anuncia un concurso de acordeón, acompañado de pandereta, que es lo mismo que decir un concurso de “trikitixa”. (…) habrá un trofeo especial «Guerrini» para el mejor acordeonista de dos hileras.
Donde más se han practicado los acordeones de dos hileras con acompañamiento de pandereta ha sido en Vizcaya. Comenzaron los vizcaínos. Un poco más tarde, sin embargo, Guipúzcoa contaba con maravillosos intérpretes, «Guelacho», de Elgóibar, y Uría, de Zumarraga, (…)
En la actualidad, en Guipúzcoa los hay estupendísimos.
Por dar unos pocos nombres, ahí tenemos a «Sakabi», de Lastur, Zabaleta y Maltzeta de Azcoitia. Estos son los consagrados, si ustedes quieren, pero me consta que tienen alumnos muy experimentados. Para el concurso de Abadiano, claro está, tienen que contar con ayudantes que les acompañen con la pandereta. «Sakabi» no tiene problema, puesto que, de presentarse irá con el inseparable «Egañazpi».
(Basarri, 1966, 7. or.)
Edonola ere, 1970ean antolatu zen I. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa izan zen guztietan garrantzitsuena. Guztira, ia 2.000 pertsona hurbildu ziren, eta bi hamarkada luzez antolatu zen, harik eta 1991n antolatzeari utzi zitzaion arte. Sariketa honetan parte hartzeko irizpideak honako hauek ziren:
Bat, Trikiti-leiaketa onetan, soñu txikia eta kantari-pandero jotzaile baten laguntzaz ibili oi diren guztiek parte ar dezakete. Euskalerri guztikoek alegia.
Bi. Aire guztiak, dantza askatu edo korroan dantza al izatekoak bear dute izan: fandango, arin-arin, biribilketa eta abar, alegia.
Iru. Soñu-joleari pandero eta kantuz laguntzen dionak, euskaraz abestu bearko du
(…)
Kantuz lagundutako saioei, juraduak begirapen berexia izango die.
(Zeruko Argia, 1970, 1)
Orain arte aipatu diren lau txapelketa horiek erakusten dute denborarekin panderoak protagonismo desberdina izan duela trikitixaren baitan: lehen kasuan, panderoa herri musika honen (trikitixaren) oinarrizko musika-tresna da; Zaldibarko txapelketan, soinu handia da protagonista, eta pandero-jotzaileak ez dira sarituen zerrendan agertzen; hirugarrenik, Abadiñoko kasuan, sari berezi bat dago soinu txikiari soilik eskainia, baina lerro artean iradokitzen da zenbait soinu-jotzailek ez dutela pandero-jotzaile finkorik. Azkenik, Donostiako Euskal Festetako sariketan, argi eta garbi zehazten da soinu txikiak eta panderoak osatu behar dutela bikotea, eta trikiti lehiaketa horrek Euskal Herri osorako hedadura hartzen du.
Aldaketa horiek guztiak ez dira kasualitatearen emaitza, errealitatean gertatzen ari zen aldaketa-prozesuaren ispilu baizik.
Trantsizioa: ardatza panderotik soinu txikira
Gaian adituak direnek aipatzen dute trikitia izena bera, panderoaren onomatopeiatik eratorria dela (trikiti-trikiti…)51.
XV. mendetik hasita, argi ikusi da panderoa bestelako soinu-tresna ezberdinekin elkartu izan dela. Alabaina, XX. mendearen hasieratik gainerako soinu-tresna horiei (albokari, dultzainari, txistuari eta abar) aurrea hartu zien kanpotik etorri berria zen akordeoi diatonikoak. Horregatik, euskal ohitura zaharrak biltzen ari ziren idazleen begietara, bikote instrumental honek bazituen oso gustukoak ez ziren zenbait elementu.
No sé si porque voy para viejo o conozco el tamboril en mi tierra desde pequeño, y me recuerda otros tiempos más felices, pero es el caso que me alegra mucho el oír el chun-chun. Esto es puro neto vasco, así como es desagradable y exótico el triqui, triqui, que así le denominan en algunos pueblos de Guipúzcoa y Vizcaya, amenizado o amenazado, o compuesto por pandereta, canto en castellano y… acompañado por el horrible acordeón o filarmónica alema. ¡Uf! Que peste, y además con su miajita de agarrar chulapesco.
(Casho, 1914, 278. or.)

Erromeria eszena bat. (Arg.: daturik gabe. Iturria: Andra Mari Dantza Taldearen bilduma)
Soinu txikia apurka joan zen erdigunea bereganatzen. 1920an, esaterako, Zumarragako Trikitixa taldea sortu zen. Talde hau, Joxe Oria pandero-jotzailearen inguruan antolatu zen52. Azken horren ama, Antonia Irizar, pandero-jotzailea izan zen. Hain zuzen ere, akordeoia Euskal Herrira iritsi aurretik, erromeriak alaitzen zituzten emakume pandero-jotzaileen sailekoa.
1930an Bergaran antolatu zen Euskal Ikasketen Bosgarren Kongresuko argazkia da beste datu aipagarria. Egun horretan atera zen argazkian, pandero-jotzaileak oraindik albokariekin osatzen du taldea, ez soinu-jotzailearekin53.
1935ean, badirudi soinuak eta panderoak osatutako bikotea euskaldun moduan onartzen hasia zela. Euskal Astearen baitan, Zubietan egin zen erromerian trikitilariak aritu ziren, eta La Voz de Guipúzcoa egunkariak argazki bat argitaratu zuen honako testuarekin: “La triki-trixa”, el baile importado por Vizcaya, en plena actividad en la plaza de Zubieta. Acordeón y pandereta; algo de mar y algo de la castilla costera. Pero es ya vasco por adopción”54.
1930eko hamarkada inguruan, Jose Arrue (Fiesta popular) eta Narkis Balentziagaren (Erromeria Ibiñarrietan) koadroek erakusten duten moduan, soinuak jada protagonismo handiagoa du zenbait margolanetan, panderoak baino55.
Jose Arrueren Fiesta popular (1926) margolanaren detailea. (Iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa)
Erromeria Ibañarrietan (1931). Kutxa Bilduma. (Arg.: Fernando Arzallus. Iturria: Narkis Balentziaga eta modernitatea Arroan, 2017)
1948an, Triki-trixa de Eibar izenarekin diskoa argitaratu zuten Migel Sagastume, Mago de Urki izeneko soinu-jotzaileak (soinu handia), eta bere izeba, Toribia Narbaiza, pandero-jotzaileak56.
1963an, diskoa argitaratu zuten Sakabi eta Egañazpik, eta izena Azpeitiko Trikitixa jarri zioten. Kasu honetan, soinu-jotzailea (soinu txikia) izan zen diskoari izena emango ziona, Azpeitian bizi baitzen. Pandero-jotzailea, aldiz, Aizarnakoa zen.
Panderoari dagokionez, soinuaren itzalean gelditzeko joera bat nabari da beraz urteen joanean. Alde horretatik, Nemesio Etxanizek olerki bat idatzi zuen Pandero zaharra izenekoa. Bertan, panderoaz gain, beste bi instrumentu agertzen dira: alboka eta soinua. Alabaina, azken bigarren koplan honako kezka adierazten du:
Pandero zarra jo ta jo
Ez det entzuten gehiago
Ez det entzuten gehiago
Ganbarako baztar baten
Aztuta negarrez dago
Begira, begira.(Etxaniz, 1967)
1960ko hamarkadatik aurrera, trikitixa ere zipriztinduko du euskal susperraldiak, besteak beste, eliz irratietatik lau haizetara zabalduz (Segura Irratia, Arrate Irratia, Loiola Irratia). Handik aurrera, euskal munduari loturiko jaialdietan, nabaria izan zen trikitixaren presentzia, eta bide batez, panderoarena.
Ordurako, ordea, panderoa instrumentu osagarri gisa ikusten zen. Horren berri ematen du 1970ean, instrumentos autóctonos erakusketaren inguruan idatzitako artikuluak.
PANDERUE: O pandereta. Ha evolucionado desde una de las formas primitivas en la cual tenía un mango estriado que era frotado con un pequeño palo, haciendo vibrar a los zintzarriak. No se pegaba en el parte. Este instrumento de percusión es acompañamiento comodín. Suele verse sonando junto a la alboka, acordeón, muxukitarra, etcetera.
SOINU TXIKIA: Uno de los dos instrumentos que componen la trikitixa, muy parecido al acordeón, aunque guarda diversas diferencias fundamentales. En primer lugar, tienen dos sonidos diferentes en la inflación y expulsión del aire del fuelle, carece de teclas, viéndose estas sustituidas por botones, y la primordial caracterización viene dada por la viveza de ritmo que con el soinu txikia se logra, por su manera de ejecución y pequeño tamaño. Va acompañado de pandereta y con canto de koplak.
(Hoy, sabado, festival folklórico de instrumentos autóctonos, 1970, 8. or.)
Ikusten den moduan, trikitixaren unibertsoan aldaketa handia gertatu zen 50 urtean. Alde batetik, instrumentu autoktonoaren aitortza lortu zuen soinu txikiak (akordeoi diatonikoaren aldaera konkretu batek). Bestalde, ordea, trikitiaren parte izaten jarraitzen bazuen ere, panderoa pasatu zen musika adierazpen horren baitan instrumentu osagarri izatera.
EKOIZPENA
XX. mendeko lehen erdiko testigantzek aipatzen dute panderoa dendan edo ferian erosten zela57. Hala ere, horrek ez du esan nahi etxean egindako panderoak existitzen ez zirenik.
Behin dendan erosita, dirudienez etxean konpontzen zituzten ahal zen neurrian. Adibidez, Leon Bilbaok (Artea, 1916-1990) aipatzen du bere aitak panderoari inoiz larrua aldatu izan ziola. Pandero horien jatorriari dagokionez, hemengo dendetan erosten ziren arren, horietako zenbait Galizian ekoizten zirela dio.
Panderoak Bilbon erosten ziran, Galiziatik ekarrita. “Gure aitak inoz ifini e(g)in eutsen narrue”. “Gure arrebak [Segunda] be yoten eban”. Bizkaian emakume asko ibili izan zan panderoa joten, sasoi baten Leonen berbatan. Berak Leonek be, panderoa ondo joten ei eban.
(Gojenola, 2004, 67. or.)
Panderorik gabe agertu zen Imanol Arregi Iturbide, 1970an ospatu zen I. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketara. Egañazpiren panderoarekin hartu zuen parte, izan ere, Iturbiden ordurako ez zegoen panderorik. Egun hartan, pandero-jotzaile hoberenaren saria irabazi zuen. Horren ondoren erosi zuen bere aurreneko panderoa Donostiako Erviti dendan. Ordura arte, besteen panderoekin ibiltzen zen.
Trinidade plazako lehen txapelketa hark ekarri zuen Azkoitiko Iriondoren abisua: Enrike Zelaiarekin Bartzelonan diskoa grabatzeko aukera. Nik panderorik ez neukan. Non saltzen zuten ere jakin ez. Osabari esan nion, bat bilatzeko nonbaitean.
(Gurrutxaga, 2017, 48. or.)
Hogeita hamasei urterekin erosi nuen lehen panderoa [≈1971], aizu, esana dizut, ordura arte ez nuen erosi nahi izan. Erviti dendatik hartu nuen.
(Gurrutxaga, 2017, 111. or.)
Leturiak (2024) gogoan duenez, 1975ean hasi zen panderoa jotzen. Garai hartan erosi zuen lehen panderoa Bilboko El Corte Ingles dendan. Orduan, ordea, panderoa lortzea ez zen gauza erraza. Imanol Arregi Iturbide esaterako, Valentziatik ekartzen hasia zen, “txapa txikiekin eta bikoiztuta”. Horrela, berak ere horrelako bat erostea pentsatu zuen.
Alde horretatik, Martinek 1980ko hamarkadan Villabonan denda ireki zuenekoa mugarri garrantzitsua izan zen panderoaren salerosketari dagokionez. Izan ere, Galiziatik hasi zen panderoak ekartzen eskolako umeek zituzten beharrak asetzeko58. Imanol Urkizu izan zen hango panderoak hemengo behar eta gustuetara egokitzeaz arduratu zena. Horretarako, Galiziako Carvallo herrira joan, eta hilabete pasatu zuen Jose Antonio Ramosekin panderoa egokitzen.
En 1985, comencé a investigar los sonidos de la pandereta ya que nos costaba bastante encontrar una que tuviera el sonido del parche, el tacto, la medida y el sonido de las sonajas. (…)
Al final, encontré la solución a este problema mezclando las sonajas grandes y pequeñas. (…) Dibujé un plano y se lo mandé a un constructor de Carballo (Galicia) a José Antonio Ramos Amarelle. Éste, entendió perfectamente la idea y enseguida me preparó una pandereta de estas características. (…)
Actualmente, hemos solucionado el problema de las sonajas. Hemos encontrado un sistema de quitar las sonajas que queramos sacando el eje que sujeta a ellas. Este sistema lo hemos experimentado con un constructor de Tolosa (Guipúzcoa) que se llama José Manuel Aguirre.
(Urkizu, d.g., 4. or.)
Era berean, Xabier Berasaluze Leturia ere Galizian ibili zen, Ramos berarekin, panderoaren muga eta aukerak arakatzen. Urte luzez mantendu zuten harremana orduz geroztik bi pandero-jotzaile hauek aipatutako pandero-egilearekin. Edonola ere, Euskal Herriko pandero-jotzaileek erabili izan dituzten pandero guztiak ez dira Galizian edo Valentzian ekoiztuak. Aitzitik, XIX. mendearen erditik aurrera, zenbait pandero-lantegi egon dira Euskal Herrian. Hiruren historia jasotzen da jarraian.
FELIPE BURUAGA (XIX.MENDEA)
Ricardo Becerro de Bengoak 1877an El Libro de Alava izeneko liburua argitaratu zuen. Liburuak bi atal ditu: lehenengoan, Arabari buruzko datuak agertzen dira, eta bigarrenean, Gasteiz hiriburuari eskainitako informazioa. Bigarren zati horretan, hainbat datu aipatzen dira hiriburuaren inguruan, besteak beste, industriari buruzkoak59.
Así como la provincia es esencialmente agrícola, Vitoria es industrial. (…) En el comercio interior al pormenor, para el vecindario y los pueblos inmediatos, hay abiertas mas de mil quinientas tiendas de diversas clases (…)
LISTA GENERAL de todos los expositores en la primera Exposición Vitoriana de Bellas Artes é Industria, celebrada en Abril de 1867, (…)
(Becerro, 1877, 197-198. or.)
1867ko zentsuan oinarrituta, dokumentuak adierazten du Gasteizen panderoak egiten zituen pertsona bat bazela: Felipe Buruaga.
SEXTA SECCIÓN
Cordoneria, pasamaneria, cordeleria, redes, lienzos, ropas, cestas, aparejos, sombreros, cedazos, cribas.
Albeniz, D. Cayo, sombreros diversos. Alegría, Señora Doña Felicia de Cortazar de, colcha y pañuelo. Altuna D. Maximiano, mantas, tohallas. (…) Blanco, Señora D.ª Casilda Marin de, una capota. Buruaga, D. Felipe, panderas, tamboriles, cajas de dulce.
(Becerro, 1877, 204. or.)
ERNESTO ROLIN ETA MARCOS SALAZAR (1867)
1899an, Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zen La Industria Guipuzcoana artikuluan herrialde horretako industriak alfabetikoki zerrendatzen dira, ekoizten duten produktuaren arabera. Zerrenda horretan, besteak beste, panderoari lotutako industria ageri da60.
Urte berean argitaratutako beste berri batek aipatzen du pandero-industria bat dagoela Zumarragan.
Zumarraga.- Esta villa ha visto formar nuevas industrias, siendo las más importantes, la de la fábrica de objetos de mimbre, como cestas, y de peines, panderetas, etc. También desarrolla energía eléctrica aprovechando fuerzas naturales, y que emplea de las dos formas de luz y fuerza motriz.
(Bustinduy, 1899, 109. or.)
Industria horren hastapenak, dirudienez, 1867 inguruan kokatzen dira. Javier Ramosek (2004) azpimarratzen du Zumarraga eta Urretxu herrietan pandero-fabrika bat egon zela. Kontuan izan behar da trenbidea eraikitzera atzerritik hainbat langile etorri zirela garai hartan. Trenbideko lanak amaitutakoan, gehienak bere herrialdera itzuli baziren ere, batzuk bertan gelditu ziren. Hain zuzen ere, hori izan zen Ernesto Rolin eta bere emazte Margarita Desboniren kasua. Ramosek jasotako dokumentuak honakoa zehazten du:
En la Villa de Zumarraga el día 18 de septiembre de 1867 D. Ernesto Rolin y Michel de nacionalidad francesa, casado y fabricante de tambores de 31 años de edad y domiciliado en Urretxu y Marcos Salazar y Salazur, casado y empleado en la vía férrea del norte y estación de 40 años, asociaron sus capitales e industria para dedicarse de continuo a la fabricación de tambores y panderetas. Que desde el 19 de julio y por tiempo de cinco años constituyen una sociedad para la "Fabricación de Tambores y Panderetas".
El contrato seguía diciendo:
Ernesto Rolin participará en una quinta parte de las ganancias que resulten en renunciación del trabajo personal que ponga en la fabricación. Las otras cuatro quintas partes partirán a mitades e iguales partes entre Rolín y Salazar. Dan por constituida la "Sociedad Rolin y Compañía".
(Ramos, 2004, 116. or.)
Larrinagaren (2006) arabera, hasiera batean fabrika Ernesto Rolin Michelek eta Marcos Salazarrek jarri zuten abian. 1871n, ordea, enpresak jabez aldatu zuen, eta handik aurrera Justo Artiz y Cía izatera igaro zen.
En 1867 nacía la sociedad colectiva «Rolin y cía.», cuyos socios eran el fabricante de tambores francés E. Ernesto Rolin Michel y el empleado de la Compañía del Norte en Zumárraga Marcos Salazar Salazar. (…). La sociedad quedó disuelta el 16 de septiembre de 1871, si bien a los pocos días, el 21 de ese mismo mes, se constituía una nueva sociedad comanditaria entre el capitalista Justo Artiz y el propio Ernesto Rolin con la misma denominación, «Rolin y cía.». El capital se establecía en 6.250 pesetas aportadas exclusivamente por Artiz, encargándose Rolin de la dirección y administración de la empresa, aunque el inventario practicado en la antigua sociedad arrojaba un déficit de 391,75 pesetas que el propio Rolin se comprometía a aportar a la nueva sociedad. Sin embargo, ésta duró sólo dos meses, ya que el 29 de diciembre de 1871 se constituía la sociedad «Justo Artiz y cía.», heredera de las liquidaciones de la fábrica de peines «Epelde, Zamácola y cía.» y de la de tambores «Rolin y cía.». De ahí que la nueva sociedad se dedicara a la producción de peines, objetos de mimbre, tambores, panderetas y similares, teniendo como socios a Justo Artiz, José María Epelde, Ernesto Rolin y Martín Zamácola. El capital se fijó en 100.000 pesetas, de las cuales Artiz aportó 90.000 y Epelde y Zamácola 5.000 cada uno.
(Larrinaga, 2006, 709-710. or.)
Enpresa horrek 1889an Bartzelonako Erakusketa Unibertsalean industriaren atalean brontzezko domina jaso zuen.
Enviando nuestros plácemes á los industriales bascongados que con su actividad é intelligencia honran tanto á su país, y felicitandonos por los progresos realizados, tenemos la satisfacción de publicar la siguiente lista de recompensas.
(…)
Medallas de bronce
Sres. Arrue Simón, de Oñate, por herramientas. -Sr. Artiz y Compañia, de Zumarraga, por tambores, panderetas y peines.
(La Industria Guipuzcoana: en la Exposición Universal de Barcelona, 1889, 377-378. or)
AGIRRE MUSIKA TRESNAK (1985)
Agirre Musika Tresnak izan da XX. mendearen azkenalditik aurrera pandero-ekoizle nagusia Euskal Herrian61.
Joxe Manuel Agirre Arostegi Tolosan jaio zen, 1956an. Gaztetatik izan zuen musikarako zaletasuna eta hainbat instrumentu jotzen zituen, tartean dultzaina. Perkusiozko musika-tresnak egiten, berriz, 1982an hasi zen, eta 1987an erosi zuen gerora Tolosan izan duen etxea eta tailerra.
Aurretik, 1986an, tornulari baten txabola bat alokatu zuen, gaur egungo tailerraren atzean zegoena. Orduan hasi zen buru-belarri perkusiozko musika-tresnak egiten. Urtebete geroago, gaur egungo tailerra erosi zuen, eta bertan kokatu zuen lantokia.
Inguruko tailerretakoen aholku eta laguntzarekin hainbat molde prestatu eta musika tresna desberdinak egiteari ekin zion bertan. 1995. urtean ibaiaren eskuin aldeko errepide berria egitean, bertan ziren lantegiak Amarotz auzoko Usabal poligonora joan ziren. Ordurako lekua txikia geratu eta molde gehienak eta mekanizazioari zegokion zati handia bertara lekualdatu zuen. Tailerrean beharrezko makineria arin batzuk utzi zituen. Gaur egun, batez ere konponketa eta muntaketa lanak egiten ditu.
Gaur egun, danbolinez zein panderoez gain, hainbat neurritako atabalak, bonbeteak eta bonboak, dultzainak, danborrak eta dantzari taldeetarako materiala egiten ditu.
Pandero mota ezberdinak ekoizten ditu:
- Txikiak: 23 cm, 9 eta 14 xafla-paredunak.
- Handiak: 27 cm, 11 eta 18 xafla-paredunak.
- Pandero bereziak: 12” (30,5 cm), 10 eta 18 xafla-paredunak.
- Pandero bereziak: 14” (35,5 cm), 10 eta 22 xafla-paredunak.
- Bodhran 20” (50,8cm).
Pandero arruntenak 23cm-koak dira. Hasiera batean, pinuzkoak eta urkizkoak egiten zituen arren, gaur egun pagozkoak egiten ditu. Kolore naturalean edo tindatuak, azken berrikuntza gisa marmorizatuak ere egiten ditu larru tindatuarekin; zuloarekin zein errebajearekin.
Antxume larrua erabiltzen du soilik. Koloreztatutako larruei dagokionez, kolore eta ñabardura egokienak bilatu asmoz, propio berak tindatzen ditu, gustuko ezaugarri guztiak betetzen dituzten larru tindatuak merkatuan lortzea ezinezkoa zaiolako.
Eskaeraren arabera, hainbat motatako modelo bereziak egiten ditu, xaflak aldatzeko kendu edo jarri sistemarekin, zein txintxarriekin.

Jose Manuel Agirre bere Tolosako lantegian. (Arg.: Haritz Garmendia)
EREDUAK
| SEGURAKO PANDEROA 1 | SEGURAKO PANDEROA 2 |
|
Arg.: Ibon Errazu |
Arg.: Ibon Errazu |
| • Gorputza Ø: 26cm | • Gorputza Ø: 37cm |
| SEGURAKO PANDEROA 3 | SEGURAKO PANDEROA 4 |
|
Arg.: Ibon Errazu |
Arg.: Ibon Errazu |
| • Gorputza Ø: 31cm | • Gorputza Ø: 30,5cm |
| SEGURAKO PANDEROA 5 | BAIONAKO PANDEROA |
|
Arg.: Ibon Errazu |
Arg.: Baionako Euskal Museoa |
| • Gorputza Ø: 31cm | • Gorputza Ø: 22 cm |
| JUAN BAUTISTAREN AMONAREN PANDEROA JMBA bilduma, 17. zk. | GUILLERMO ETXEBARRIA |
|
Arg.: O. Zapirian - Soinuenea |
Arg.: JMBA |
| • Gorputza Ø: 30,5 cm | • Gorputza Ø: 29 cm. (irregularra da, 28,5-29,5) |
| MAURIZIA ALDEITURRIAGA | MIGEL ARREGI ITURBIDE |
|
Arg.: Aitziber Otegi |
Arg.: Haritz Garmendia |
| • Gorputza Ø: 30 cm | • Gorputza Ø: 27 cm |
| ESTEBAN GARMENDIA LAJA |
|
Arg.: Joxe Garmendia |
| • Gorputza Ø: 25 cm |
OHARRAK
1 Adibidez, Larramendi (1745, 139. or.) eta Olazaran (1934). Orotariko Euskal Hiztegian adibide gehiago ikusgai: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu.
2 Horrela dator jasota XVII. mendeko kronika batean (d’Aulnoy, 1691, 30. or.).
3 Honen adibide dira orrialde hauetan ikusgai dauden Soinueneako erakusketako beira-arasak.
4 Motriku edo Mutriku ere irakurtzen da han-hemenka.
5 Irudia honako webgunetik lortu da eta ondoren zenbakiak gehitu zaizkio: https://www.shutterstock.com/es/image-vector/fashion-template-standing-men-women-9-1663243813.
6 201106120201 Astiasaran anaiak eta Leire 7472 (Panderoa jotzeko modu berezia). Youtube. https://www.youtube.com/watch?v=Yu3Z3cI63To.
7 2019ko San Josetako trikiti jaialdia. EITB. https://www.eitb.eus/eu/nahieran/san-josetako-trikiti-jaialdia/san-josetako-trikiti-jaialdia/osoa/2560/158399/.
8 Gillermin ezizenez ere ezaguna.
9 Trikitixa, soinu txikia. EITB. https://www.eitb.eus/eu/nahieran/trikitixa-soinu-txikia/trikitixa-soinu-txikia/osoa/1434/32360/.
10 Zumarragako trikitixari dagokion pasartea Youtuben ikus daiteke, Zelai Arizti Kultur Etxearen kanalean (2017). Trikitilariak eta dantzariak Zumarragan 1963an. Youtube. https://www.youtube.com/watch?v=Zq6WCg0zmtY&t=90s.
11 TVE1 telebista kate espainiarreko pasartea, Youtuben ikusgai Laja eta Landakanda argiñano izenpean. https://www.youtube.com/watch?v=x0cCQHcTzsc.
12 Trikitixa, soinu txikia. EITB. https://www.eitb.eus/eu/nahieran/trikitixa-soinu-txikia/trikitixa-soinu-txikia/osoa/1434/32361/.
13 Azpiatal hau osatzeko, besteak beste, honako argitalpen hauek erabili ditut: Askoren artean (2022), Bergara (d.g), Beltran (2017), Fraile Gil (1983), hala nola, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen Trikipedia webgunean dauden datuak. Horrez gain, panderoaren inguruko erreferentzia historikoak biltzeko, Jentilbaratz eta Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra aldizkariak kontsultatu dira.
14 Beltran, 2017, 23. or.
15 Aita Donostia, 1952, 281. or.
16 Grabatu hau Joris Hoefnagel marrazkilariak 1567an Iberiar Penintsulara egindako bidai batean egindako marrazkitik sortu zuen Frans Hogenbergek Civitates orbis terrarum atlaserako. Sei liburukik osatzen zuten lan hau Georg Braun eta Frans Hogenbergek egin zuten. Hoefnagelen La Sierra de Sant Adrian en Biscaia grabatua Urbium praecipuarum mundi theatrum quintum izenburua zuen liburukian, bosgarrenean, argitaratu zen 1597an; Euskal Herriari (Bizkaia) buruzko atala ilustratzen.
17 Braun, G., Hogenberg, F., Brachel, P. V., Hierat, A., Hogenberg, A., Novellanus, S. [...] Rantzau, H. (1612) Civitates Orbis Terrarvm. [Coloniae Agrippinae: apud Petrum à Brachel, sumptibus auctorum, to 1618] [Map] Retrieved from the Library of Congress, https://www.loc.gov/item/2008627031/.
18 Askoren artean, 2022, 22-23. or.
19 Fraile Gil, 1983, 125. or.
20 Baleztena, 1977, 18. or.
21 Labeaga, 1990, 143. or.
22 Hugo, 1890, 216. or.
23 Askoren artean, 2022, 122. or.
24 Busca, 1965, 24. or.
25 Azkune eta Garmendia, 2024.
26 Askoren artean, 2022, 184. or.
27 Honako hauek dira aipatutako liburuak: Mendizabal (2005), Iriondo (2006), Elustondo (2011), Gurrutxaga (2017), Erostarbe (2023) eta Carrasco (2024).
28 Azkune eta Garmendia, 2024, 109. or.
29 Larrea, 2021.
30 Kepa Pinedok pasatako erreferentzia.
31 La fiesta de San Juan en Agurain, 1980, 48. or.
32 Beltran eta Eguren, 2021, 41. or.
33 Askoren artean, 2022, 73. or.
34 Testuan aipatzen diren bertso horiek, Aiako Jose Tejeriari buruzkoak badira, testigantza hori 1900koa litzateke, Azkoitiko Juan Mari Zubizarreta Etxeberritxok jarritako bertsoak oso ezagunak egin baitziren garai hartan.
35 Linazasoro, 1961, 16. or.
36 Hernani, 1932, 12. or.
37 Echaluce, 1929, 8. or.
38 Otermin, 1979, 468. or.
39 Bagüés, 1983, 225-226. or.
40 M., 1885, 564-565. or.
41 Askoren artean, 2022, 24. or.
42 Lomax, 2004.
43 Festival Vasco en Eibar, 1964, 10. or.
44 Salón, 1907, 433. or.
45 Jose Zufiaurrek dauka argazki hori. Jon Elustondok helarazi digu informazioa.
46 Azkune eta Garmendia, 2024, 21. or.
47 Linazasoro, 1961, 16. or.
48 Iriondo, 2008, 48-49. or.
49 Basarri, 1957, 7. or.
50 Gorriti, 2010.
51 Beltran, 2024.
52 Mendizabal, 2005.
53 Askoren artean, 2022, 28. or.
54 La semana vasca, 1935, 11. or.
55 Erromeria Ibañarrietan (1931) koadroan, esaterako, panderoa ez da agertzen. Aldiz, Jose Arrueren Fiesta popular (1926) koadroan, panderoa agertzen da baina pandero-jotzailea ez. Soinu-jotzailea da panderoa daramana erromeriara.
56 Sagastume, 1998.
57 Goñi, 1988, 654. or.
58 Galiziako pandero-jotzaileekin harremanak egin izanaren meritua, hein handi batean, Napoleon Saizar pandero-jotzaileen gurasoena da. Izan ere, eurak izan ziren Galiziara oporretara joan eta Carvallo herrian pandero-jotzailearekin harremana egin zutenak (Leturia, 2024).
59 Testuan jaso den informazioa Artes é industria de Vitoria azpiatalean dator jasota.
60 Castañeda, J. 1899, 295. or.
61 Atal hau osatzeko honako informazio iturriak erabili dira: Agirre (2024), Agirre Musika Tresnak (d.g.) eta Lasa (2020, 261-273. or.).
62 Telleria, 2024.
63 Soinuenea, d.g.
64 Baionako Euskal Museoa, d.g.
65 Otegi, 2024.
66 Garmendia, 2024.
67 Gurrutxaga, 2017, 36. or.
68 Erostarbe, 2023, 41. or.
69 Erostarbe, 2021.
70 Landakanda, 2024.
71 Sarobe , 2024.
72 Urkizu, 2024.
73 Eguren eta Goikoetxea, 2012, 107. or.
74 Alberdi, 2024.
75 Urkizu, 2024.
76 Landa, J., Arrese, G. eta Goikoetxea, J., 1991, 38. or.
77 Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, esaterako, Larru Marruak atala sortu du bere Youtube-ko kanalean: https://www.youtube.com/@EHTrikitixaElkartea/playlists.
ITURRIAK
Bibliografia
AGUIRRE, R. (1992). Trikitixa. Gipuzkoa Donostia Kutxa.
ANGUIOZAR, M. (1933, azaroak 1). Pastores de Gorbea. Yakintza: revista de cultura vasca, (6), 444-446. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179905/data/-1141300800000.
ARANBURU, M. (2012). El txistu y tamboril en Navarra. Cuadernos de etnología y etnografia de Navarra, (87), 5-69. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/Aranburu%20CEEN%2087.pdf.
ARISTI, P. (2001). Gelatxo, soinuaren bidaia luzea. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
AROZENA, U. (2007). Panderoa jotzen ikasteko eskuliburua. Jentilbaratz, (10), 5-106. URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/jentil/10/10005106.pdf.
ARZAK, A. (1899). Fiestas Euskaras de Zumarraga. Euskal-Erria, (41), 225-233.
ASKOREN ARTEAN. (2022). Soinu-tresnak euskal herri-musikan: entziklopedia, II. Aerofonoak II. Soinuenea.
AZKUNE, L.; Garmendia, H. (2024). Euskal Herriko Trikitixa Elkartea: 50 urte eta gehiago. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
BAGUES, J. (1983). Las orquestas populares en Euskal Herria. Jentilbaratz, (1), 219-239. URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/jentil/01/01217239.pdf.
BAIONAKO EUSKAL MUSEOA. (d.g.). Tambour sur cadre "tambourin" "panderoa" "tambour de basque" "ttunttuna". MIMO: Musical instrument museums online. URL: https://mimo-international.com/MIMO/doc/IFD/OAI_CIMU_ALOES_0854420.
BALEZTENA, I. (1977). Comparsas de Gigantes; Navarra Temas de Cultura Popular 3. Diputacion Foral de Navarra.
BASARRI. (1957, irailak 17). Mi atalaya montañera. La Voz de España: diario tradicionalista, 7. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179902/data/-387810000000.
BASARRI. (1963, uztailak 30). Mi atalaya montañera. La Voz de España: diario tradicionalista, 7. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179902/data/-202741200000.
BASARRI. (1966, abuztuak 5). Mi atalaya montañera. La Voz de España: diario tradicionalista, 7. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179902/data/-107528400000.
BECERRO DE BENGOA, R. (1877). El Libro de Alava. Centro Literario Vascongado. URL: https://bibliotecadigital.jcyl.es/es/consulta/registro.do?id=13560.
BELAUSTEGUI, I. (1902). ¡Qué noche tan buena!. Euskal-Erria, (47), 545-548. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-2130235200000.
BELTRAN, J. M. (2017). Soinu-tresnak euskal herri musikan 1985-2010. Elkar.
BELTRAN, J.M.; EGUREN, I. (2021). Soinu-tresnak euskal herri-musikan: entziklopedia. Aerofonoak I. Soinuenea.
BERGARA, A. (d.g). Método de Pandero. Argitaratu gabe. URL: https://www.soinuenea.eus/es/metodo-de-pandero/er-16276/.
BIDADOR, J. (1993). Pedro Antonio Añibarro: aitaren Misionari euscalduna liburuan dantzei buruz dakartzan: 66. eta 67 dotrineak bere adibideekin. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, (61), 13-40. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/02_CEEN61-0013-0040.pdf.
BUSCA, J.M. (1965, urtarrilak 5). Musica Popular. La Voz de España: diario tradicionalista, 24. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179902/data/-157381200000.
BUSTINDUY, N. (1899). Progreso industrial de Guipúzcoa y ventajas de la paz. Euskal-Erria, 40, 107-109. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-2240480716000.
CARRASCO, G. (2024). Romualda Zuloaga: Panderoaren Bidaia Hilezkorra. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
CASHO. (1914, uztailak 1). Los Txistularis. Euskal-Erria: revista bascongada, (61), 276-280. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-1751544000000.
CASTAÑEDA. J. (1899). La industria Guipuzcoana. Euskal-Erria: revista bascongada, 41, 294-296. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-2224842316000.
D’ AULNOY (1691). Rélation du Voyage d'Espagne. URL: https://bibliotecavirtualmadrid.comunidad.madrid/bvmadrid_publicacion/es/catalogo_imagenes/grupo.do?path=1168835.
DONOSTIA, A. (1983). Instrumentos musicales populares vascos. Obras Completas del P. Donostia (II. liburukia). Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Jatorrizkoa, 1952. URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/upload/docs/Aita_Donostia_02.pdf.
ECHALUCE, T. (1929, maiatzak 28). “La Voz” en Eibar. La Voz de Guipúzcoa. 8. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/69555/data/-1281099600000.
EGUREN, I.; GOIKOETXEA, J. (2010). Hernani: musika eskola publikoa (1985-2010). Hernaniko Udala eta Hernani Musika Eskola publikoa. URL: https://ondarea.hernani.eus/hernani/liburuak/Eguren%20I,%20Musika%20Eskola%20Publikoa.pdf.
ELUSTONDO, M. A. (2011). Landakanda, panderoaren erregea. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
EROSTARBE, G. (2021, martxoak 16). Pandero hotsa ere badelako. Berria. URL: https://www.berria.eus/kultura/pandero-hotsa-ere-badelako_1112336_102.html.
EROSTARBE, G. (2023). Egañazpi, ezink esan polita ez dela… Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
ETXANIZ, N. (1967). Lur berri billa. Klasikoen Gordailua. URL: https://www.armiarma.eus/klasikoak/idazlanak/E/EtxanizLurBerriBila100.htm.
EUBA UGARTE, A. (2016). BASKER; 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak. EHU. [Liburua+DVD]
FESTIVAL VASCO EN EIBAR. (1964, martxoak 29). La Voz de España: diario tradicionalista. 10. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179902/data/-181746000000.
FIESTA POPULAR, JOSE ARRUE. (d.g). Museoteca. URL: https://museoteca.com/r/es/work/6095/jose_arrue/fiesta_popular/!/.
FRAILE GIL, J. M. (1983). Notas sobre la pandereta. Revista de Folklore, (28), 123-130. URL: https://www.cervantesvirtual.com/obra/revista-de-folklore-252/.
GOJENOLA, M. (2004). Albokaren alde batzuk. Jentilbaratz, (8), 3-100. URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/jentil/08/08003100.pdf.
GOJENOLA, M. (2025). Mariano Barrenetxearen alboka mundua. Eskuizkribuak ikertuz. Soinuenea.
GOÑI, K. (1988). Etnografía de Zerain: Usos del grupo doméstico. In A. Erkoreka (ed.) Contribución al atlas etnográfico de Euskalerria investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa (643-767. or.).
GORRITI, I. (2010, urtarrilak 5). Pioneros de la trikitixa en Zaldibar. Deia. URL: https://www.deia.eus/bizkaia/2010/01/05/pioneros-trikitixa-zaldibar-5687161.html.
GUERRA, J.C. (1889). La Romeria de San Antonio: de Mondragón á Urquiola. Euskal-Erria. (20), 553-561. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-2556013516000.
GURRUTXAGA, A. (2017). Iturbide, Igitai jolea. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
HERNANI. (1932, abuztuak 9). La Voz de Guipúzcoa. 12. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/69555/data/-1180094400000.
HOY, SABADO, FESTIVAL FOLKLÓRICO DE INSTRUMENTOS AUTÓCTONOS. (1970, irailak 19). El Diario Vasco. 8.
HUGO, V. (1890). En Voyage: Alpes et Pyrénées. URL: https://books.google.es/books?id=oORFAQAAMAAJ&printsec=frontcover&redir_esc=y#v=onepage&q=tamb&f=false.
INFORMACIÓN DE LA PROVINCIA. (1942, abenduak 15). La Voz de España: diario tradicionalista. 6.
IRIONDO, J.M. (2006). Urrestillako trikitixa, Auntxa eta Iturbidetarrak. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
IRIONDO, J.M. (2008). Trikiti-kopla zahar eta berriak. In M. Markez eta A. Aizpuru (Ed.), Inpernuko poza: trikitixaren jardunaldiak (47-78. or.). Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
ITURRIAGA (1957, irailak 16). Urki venció en el concurso de trikitixa, en Zaldibar. Hoja oficial del lunes de la Provincia de Guipúzcoa. 4. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/69669/data/-387896400000.
JEME. (1923, martxoak 4). Tŕikitiak. Argia, (98), 1. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/69557/data/-1477828800000.
JOUAN, A. (1566). Recueil et discours du voyage du roy Charles IX. URL: https://www.combiers.fr/docs/voyage_de_charles_IX_abel_jouan.pdf.
KALZAKORTA, J. (2007). Dantza-kopla zaharrak. Labayru ikastegia-BBK.
KANPION, A. (1990). Euskarazko lanak (Jatorrizkoa, 1879-1891). Klasikoen Gordailua. URL: https://klasikoak.armiarma.eus/pdf/Kanpion.pdf.
LA FIESTA DE SAN JUAN EN AGURAIN. (1980). Dantzariak. (13), 46-58.
LA INDUSTRIA GUIPUZCOANA: EN LA EXPOSICIÓN UNIVERSAL DE BARCELONA. (1889). Euskal-Erria: revista bascongada, 21, 377-379. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-2540375116000.
LA SEMANA VASCA. (1935, urriak 1). La Voz de Guipúzcoa. 11. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/69555/data/-1080907200000.
LABEAGA, J. C. (1990). Danzantes y gaiteros en Sangüesa. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra. (55), 139-156. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/09_CEEN55_0139-0156.pdf.
LAFUENTE, L. (1972) Estudio etnográfico de Améscoa. Tercera parte. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra. (11), 123-165. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/02_CEEN011_0123-0166.pdf.
LANCRE, P. (1612). Tableau de l'inconstance des mauvais anges et demons. URL: https://books.google.es/books?id=ID0NqgWHurUC&printsec=frontcover&hl=es&source=gbs_ge_summary_r&cad=0#v=onepage&q=tabourin&f=false.
LANDA, J., ARRESE, G. ETA GOIKOETXEA, J., (1991, maiatzak 5). Gero eta gazteagoak eskoletan. Argia, 37-38. URL: https://trikipedia.eus/s/prentsa/item/20198.
LARDIZABAL, F. I. (1995). Testamentu zarreko kondaira edo historia. Klasikoen Gordailua. Jatorrizkoa, 1855 URL: https://klasikoak.armiarma.eus/pdf/LardizabalZarreko.pdf.
LARRAMENDI, A. (1745). Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín. Tomo II. URL: https://archive. org/details/A077240135/page/n145/mode/2up.
LARREA, A. (2021, ekainak 18). Zaharra izanagatik inoiz baino biziago dagoen panderoari gorazarre. Goiena. URL: https://goiena.eus/arrasate/1624005353761-zaharra-izanagatik-inoiz-baino-biziago-dagoen-panderoari-gorazarre.
LARRINAGA, J. E. (1988). Una aproximación al control social y a la desviación en la sociedad tradicional. Dantzariak (43), 6-18. Euskal Dantzarien Biltzarra.
LARRINAGA, C. (2006). Inversiones extranjeras en Guipúzcoa en el siglo XIX (1842-1875). Historia Contemporánea, 33, 687-718. URL: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/38059/4191-14731-1-PB.pdf?sequence=1.
LASA, G. (2020). Euskal kulturaren hibridazio prozesuak: trikitixaren kasuaren azterketa [doktoretza tesi argitaragabea]. EHU.
LINAZASORO (1961, abuztuak 26). El triki-trixa. La Voz de España: diario tradicionalista. 16. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179902/data/-263480400000.
M., P. M. (1885, uztailak 1). El día de navidad en el hogar vascongado. Euskal-Erria, (13), 564-565. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-2666605516000.
MENDIZABAL, A. (2005). Zumarragako trikitixa, trikiti doinu kaletarra. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
NARKIS BALENTZIAGA ETA MODERNITATEA ARROAN. (2017, urtarrilak 30). Danbolin. URL: https://danbolin.eus/narkis-balentziaga-eta-modernitatea-arroan
OLAZARAN, A. (1934, irailak 1). Nuevos detalles sobre viejas danzas vascas. Yakintza: revista de cultura vasca, (11), 392-395. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179905/data/-1115035200000.
OTERMIN, M.S. (1979). Folclore roncalés. Cuadernos de etnología y etnografia de Navarra, (33), 435-470. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/02_CEEN33_0435-0470.pdf.
PAGOLA, J. (1991). Apuntes de etnografía del pueblo de San Adrián. Cuadernos de etnología y etnografia de Navarra, (55), 75-90. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/07_CEEN55_0075-0090.pdf.
RAMOS, J. (1990). Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el siglo XVIII. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, (55), 91-138. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/08_CEEN55_0091-0138.pdf.
RAMOS, J. (2004). La Trikitixa de Zumarraga y su entorno (1920-2004): y nuevas aportaciones sobre la incursión del acordeón en la península desde Francia en 1841. Zumarragako Udala.
SALÓN, V. (1907, uztailak 1). Cuadro de Berriatua: una romería del día. Euskal-Erria: revista bascongada, (52), 432-433. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/178878/data/-1972468800000.
SOINUENEA (d.g). Pandero-jotzaileen inguruko zenbait datu. Argitaratugabea.
TRIKIGIRO. (2024). Urola Erdiko trikitilarien zentsua. Argitaratugabea.
URIARTE, J. A. (2004). Biblia I. Klasikoen Gordailua. Jatorrizkoa, 1858-1859 URL: https://klasikoak.armiarma.eus/pdf/UriarteBibliaI.pdf.
URKIZU, I. (d.g.). La pandereta en Euskadi. [Argitaratu gabe]. URL: https://www.soinuenea.eus/eu/la-pandereta-en-euskadi/er-16287/.
URQUIA, J. A. (2022, ekainak 10). Primi Erostarbe Etxeberria. Goiena. URL: https://goiena.eus/komunitatea/JoseAngelUrquia/1654848637928-trini-erostarbe-etxeberria.
URQUIJO, J. (1923). Cosas de antaño: Las Sinodales de Calahorra (1602 y 1700), RIEV, 14, (2), 335-352. URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/riev/cosas-de-antano-las-sinodales-de-calahorra-1602-y-1700/rart-12153/.
URRUTIA, E. (1927). De las fiestas vascas de Ceánuri. Vida vasca, nº4. Editorial González.
VILLASANTE, L. (1966). Panderu-joleen kantak. Aránzazu. XLV (445), abendua. URL: https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/es/bib/1455359.do.
VILLASANTE, L. (1967a). Panderu-joleen kantak. Aránzazu. XLVI (446), urtarrila. URL: https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/es/bib/1455359.do.
VILLASANTE, L. (1967b). Panderu-joleen kantak. Aránzazu, XLVI (449), apirila. URL: https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/es/bib/1455359.do.
VILLASANTE, L. (1967c). Panderu-joleen kantak. Aránzazu, XLVI (453-4), abuztua. URL: https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/es/bib/1455359.do.
VILLASANTE, L. (1967d). Panderu-joleen kantak. Aránzazu, XLVI (455), urria. URL: https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/es/bib/1455359.do.
VILLASANTE, L. (1968). Panderu-joleen kantak. Aránzazu, XLVI (460), martxoa. URL: https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/es/bib/1455359.do.
ZABALA, A. (1993). Xenpelar eta bere ingurua. Auspoa. URL: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/4572.pdf .
ZERUKO ARGIA. (1970, abuztuak 30). Euskal Jaiak Donostian. Zeruko Argia. 1. URL: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/argitalpen/179997/data/20862000000.
Diskografia
ALDEITURRIAGA, Maurizia. (1979). LEON, MAURIZIA, FAXIO. Alboka eta trikitixa. Xoxoa. X-11.115.
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
Bideoak
BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.
LARRUKERT, Fernando. (1978). Euskal herri-musika. Euskadiko Filmategia.
Irudi galeria
Audioa
Pandero joaldia fandango erritmoan. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 77
- Klasifikazioa:
- Menbranofonoak -> Kolpeaturik -> Panderoak
- Oharrak:
- PANDEROA






















