Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
736 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA 
Egilea / emailea
Patxi Larralde; Arizkungo txistularia. 
Soinu-tresnak:

ARIZKUNGO HARPA

 
Kokapena:
Biltegia Landetxe 
Eskurapenaren azalpena:
Emana; Arizkungo Patxi Larraldek emana. 
Deskribapena:

Makila luze baten bi muturretan metalezko haria tenkatzen da, eta beheko aldean, hariaren eta makilaren artean, latontzi bat jartzen da. Latontzi honek zulo bat dauka aurreko aldean, erresonantzia kaxa gisa. Makilaren goiko muturrean, berriz, latorrizko zati batzuk jartzen dira, panderoaren txinden antzera. Jotzeko bertikalki hartzen da, esku batekin, eta lurraren kontra jotzen da, erritmoa markatuz eta goiko txindak joaraziz. Beste eskuarekin zurezko karraskagailu luze bat harturik, metalezko haria igurtziz jotzen da, biolin baten modura.

 
Materialak:
ZURA
METALA
 
Neurriak:
L.: 182 

DANTZARIAK. (1987). Aintzinako argazkiak. Dantzariak, 41. Euskal Dantzarien Biltzarra.