Neurriz eta materialez Lasarteko Sausta baserriko Zuaznabartar txalapartari ospetsuek erabiltzen zituzten makilen eredua jarraitu da makil hauek egiteko. Akazia egurrez egindako 48 zentimetroko luzerako lau makilez osatutako txalaparta makil jokoa da.
Joko bateko makil guztiek antzeko pisua izaten dute, bakoitzak 320-400 gramoren bueltako pisua.
Eredu honetan oinarrituta 40 zentimetroko luzerako makil txikiagoak ere egiten dira. Hauetako bakoitzak 260-300 gramoren bueltako pisua du.