Irudi galeria

Fitxa osoa

Bilduma mota:
Soinu-tresnak 
Zenbakia:
1545 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA 
Egilea / emailea
Ez dakigu. 
Soinu-tresnak:

TRONPA; MOSUGITARRA

 
Kokapena:
Erakusketa; Idiofonoak 
Eskurapenaren azalpena:
Lontxo Ugartek emana. 
Oharrak:
Tronpa zahar hau Idiazabalen bizi den Lontxo Ugartek aurkitu zuen 2012an Atxurbi mendian (Idiazabal), artzain borda batean. Lontxo jatorriz Aramaioko Uribarriko Zubieta-azpikoa baserrikoa (Zubittazpikoa) da. Tronpa Harrizko paretaren harrien arteko zulo batean gordeta zegoen. Bere egiturari buruz zera esan genezake, Amaiurko gazteluko indusketan aurkitutako tronpa baten motakoa dela eta Oiartzungo Beloagako gazteluan aurkitutako beste bien antzekoa. Beraz, XVI. mendekoa edo beranduagokoa izan daitekeela esan daiteke. 
Deskribapena:

Giltza forma duen metalezko uztaia du. Giltzaren erdian altzairuzko mihia falta zaio, hatzarekin astintzerakoan bi aldeetara libre dardaratuko lukeena, giltzaren erdian.

 
Materialak:
METALA
 
Neurriak:
L.: 5,9