Diskoaren azala
">

Fitxa osoa

ORAIN AZPITITULUAK AUKERA DAITEZKE: EUSKARA, GAZTELERA, FRANTSESA, INGELESA, KATALANA, GALEGOA.

Helburu zabala eta era berean zehatza genuen 1980ko hamarkada hasieran proiektu hau aurkeztu genuenean:Euskal Herriko berezko musikan gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egin nahi genuen, bai eta soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak eman ere.Soinu-tresna horien bitartez, orokorrean eta bere partikulartasunetan, gure herriko eskualde eta txoko ezberdinetan bizirik jarraitzen zuen euskal herri musika aurkeztu nahi genuen.Hotsak, joerak, estiloak, musika motak, soinu-tresna taldeak, funtzioak, inguruak, paisaiak… hau dena hots eta irudien bitartez erakutsi nahi genuen.

1984 eta 1985 artean herriz herri euskal lurralde ezberdinetan ibili ginen musikari apartak ezagutzen, ezezagunak ziren berezko musika bizi haiek, zaharrak eta era berean berriak, freskoak, erakargarriak, aberasgarriak… guzti hura grabatzen, filmatzen, eskuratzen.

Hots eta irudi lan dokumental hau egiteko soinu-tresna bakoitza ongi ezagutzen zuten joleengana hurbildu ginen.

Zorionez, urte haietan oraindik bizirik eta jotzen ari ziren XX. mende hasieran ikasi eta jotzen hasi ziren musikari batzuk, eta noski, hauek aurreko belaunaldien iturrietatik edan zutenak ziren.

Orain dela 25 urte egindako jatorrizko bertsioa hura, orain azpitituluekin lagundurik, DVD formatuan berrargitaratu dugu. Modu honetan, jatorrizko bertsioa erabilgarriagoa, ulergarriagoa eta baliogarriagoa izango da. Hemendik aurrera ere hasierako helburua betetzen jarraituko du.