Soinu tresnak Euskal Herri musikan (1985 - 2010) - Aurkezpena

2017 Urria 20 / Elkar aretoa. Donostia / 11:00 / Doakoa

Juan Mari Beltranek ‘Soinu-Tresnak Euskal Herri musikan 1985-2010’ cd-dvd-a eta liburuxka aurkeztuko du ostiralean Donostiako elkar aretoan.

Lan hau duela 20 urte kaleratu zuen, baina orain berriturik aurkeztuko du.

Euskal Herrian bizirik iritsi zaizkigun soinu-tresnak aurkezten ditu lan honek. Jatorrizko jotzaileek erakutsiko digute hori guztia, lan honek ematen duen neurrian.Helburu zabala eta era berean zehatza zuten 1980ko hamarkada hasieran proiektu hau aurkeztu zutenean. Euskal Herriko berezko musikan, gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egin nahi zen, baita soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak eman ere.

Bideoan ikus dezakezue Juan Mariren beraren gonbidapena.

Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.