Fitxa osoa
Bigarren urtez jarraian, tailer hau antolatu dugu haurrei abestu zaizkien abestiak gogoratzeko asmoz. Udazkenean bigarren tailer bat egingo dugu.
Alaitz Guridi eta Edurne Saizarrek emango duten tailerraren oinarrian sehaska kantak izango dira eta horien ondoan haur txikiei kantatu izan zaizkien beste kanta batzuk.
Etxeko haur, heldu, guraso eta aiton-amonak ekitaldi honetan parte hartuaz gozatzera gonbidatuta daude; ahal den neurrian, gizakiak sortu zenetik berea izan duen ohitura zahar horren transmisioak etenik izan ez dezan.
Sarrera musutruk izango da.