2014 Ekaina 01 - 2014 Ekaina 01 /
Oiartzungo udaletxeko arkuetan 12:30etan hasiko da kontzertua.
Urrian ikasturtea hasi zenean urrun ikusten zen eguna iritsi da eta tartean izan diren klaseetan hainbestetan landutako doinu eta erritmoak ingurukoei erakusteko garaia da. Kontzertuan zehar, inguratutako guztiek txalaparta, txistua, alboka biolina, dultzaina, xirolarru mota ezberdinak, danborra eta herri perkusioa formazio ezberdinetan ikusi eta entzuteko aukera izango dute.