VI. Herri Musikaren Jardunaldiak azaroaren 17 eta 18 artean gertatuko dira. Lehenengo eguneko ekitaldiak Oiartzunen ospatuko dira eta gehien bat alde teorikoa landuko dute Juan Mari Beltran, Manu Gojenola eta Sardiniatik etorriko den Paulo Zedda-k besteak beste. Azken honek albokaren antzera jotzen den "launeddas"-az hitz egingo du zehazkiago esanda. Larunbatean afaldu aurretik alboka eta launeddas doinuak entzuteko aukera izango da. Igandean Hernanin izango dira partaideak eta han, goizean tailerrak izango dira Andrea Pisu launeddas-jolea eta Fede de Dios maisu izango direlarik. Ondoren, kalez-kale ibiliko dira albokariak bazkalordurarte. Jardunaldiak arratsaldeko erromeriarekin bukatuko dira.
Eta azaroan HM jardunaldiak izango badira, urrian HM-ko udazkeneko kontzertua izango da. Hau urriaren 6-an arratsaldeko 18:30-etan izango da eta bertan Iruñako Gaiteroak taldea eta Eivissako Antoni Marí eta Josep Maria Cardona danboliteroak izango dira oholtzaren gainean.
HMberriak 23. zenbakia: VI. herri musika jardunaldiak, Albokarien Hernaniko 14. topaketa eta Udazkeneko kontzertua
HMberriak 23. zenbakia