Fitxa osoa

Kontzertua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 6 t'erdietan. Sarrerak 5 euro balio ditu eta kontzertuko egunaren aurretik Soinuenean edo egunean bertan aretoko sarreran eros daitezke.

Nafarroatik eta Mallorcatik datozen musika taldeetan harizko soinu-tresnak dira oraingoan nagusi eta leku bakoitzean eman dieten erabilpen ezberdina entzuteko aukera izango da kontzertuan.

Nafarroako hiriburutik datorren Paulino Otamendi Ganbera Orkestran bandurria, laud eta gitarrekin batera flautak, fagota, pianoa eta kontrabaxua entzungo ditugu.

Paulino Otamendi Ganbera Orkestra

Mallorcako Es Revetlers taldean gitarra, gitarroi eta biolinak kantatutako abestiak lagunduko dituzte.

Es Revetlers

Irudi galeria

Audioa