HM Udazkeneko kontzertua: Oiartzungo Arozenatarrak eta Guinea Bissauko Mamadu Cissoko
2008 Urria 25 / Oraingoan ere Auzokalte elkartea bertara hurbildu zen jendetzarentzat txiki geratu zen.
Bi giro eta musika ulertzeko era guztiz ezberdin eskaini zizkiguten gonbidatutako musikariek.
Kontzertuari hasiera Mamadu Cissoko korajoleak eman zion bere herrialdeko doinuekin. Koraren soinu melodikoaren ondoan Mamaduren ahotsa eta djembe erritmikoa entzuteko aukera izan genuen bertaratutakoek.
Kontzertuko bigarren atala Arozenatarrena izan zen. Saioaren hasieran euskal doinu eta erritmoak gerturatu zizkiguten, beraien antzerkirako dohainekin jantzi zituzten abestiak. Bukaera aldera Euskal Herriko 80-90. hamarkadetako gazteei eragin zien atzerriko musiken sorta bat erakutsi ziguten.
HM Udazkeneko kontzertua: Oiartzungo Arozenatarrak eta Guinea Bissauko Mamadu Cissoko
Oiartzungo Arozenatarrak eta Guinea-Bissauko Mamadu Cissoko
Mamadu Cissoko kontzertuko une batean
Arozena anaiak kontzertuko pasarte batean
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.