HM Udazkeneko kontzertua: Iruñako udal txistulariak eta 21 BOTOI bikotea

2006 Urria 28 / Iruñako txistulariek eta Marinette Bonnert eta Pere Romaní-k osatutako 21 BOTOI bikoteak 18:30etan hasiko dute kontzertua Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.

Iruñatik datorren taldea tradizio handiko banda dugu. 1942an sortu zuen bertako udalbatzak, gutxienez XVII. mendetik bertako jaietan ibiltzen ziren txistulariei ordezkaritza ofiziala emanez. Geroztik, hiriko bizitzaren parte dira. Igandeetako alborada, Gaztelu plazako igandeetako dantzaldia eta udalbatzaren ekitaldi ofizialetan parte hartzen dute. Atzerritik datorren bikotea 21 BOTOI izenekoa da eta Belgikako Marinette Bonnert eta Kataluniako Pere Romaní-k osatzen dute. Biek akordeoi diatonikoak jotzen dituzte beraien errepertorioan Europako hainbat herrialdetako musika tradizioko doinuak biltzen dituztelarik.
HM Udazkeneko kontzertua: Iruñako udal txistulariak eta 21 BOTOI bikotea
Iruñako txistularien udal banda eta 21 BOTOI bikotea

Kontzertuko kartela

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.