HM Udazkeneko kontzertua: Commedia Nova (Alemania)

2023 Urria 28 - 2023 Urria 28 / Landetxe kultur aretoa / 19:00 / 8 euro

Udazkeneko euskal taldearen emankizuna bezala, hau ere Landetxe kultur aretoan izango da, urrairen 28an arratsaldeko 7etan. Kontzertuko sarrera 8 eurokoa izango da.

Alemaniatik datorren Commedia Nova bikotea Gaby Bultmann berlindarrak eta Daniele Ruzzier beneziarrak osatzen dute; lehena antzinako musika eta soinu-tresnetan jantzia den musikaria, bigarrena berriz dantzari eta aktorea.

Oiartzunen eskainiko duten kontzertuak Istampitta: Musika eta dantza Erdi Arotik Barrokora du izenburu eta gaia. Musika eta dantza bilduko dituen emanaldi honetan, ahotsaz gain, era ezberdinetako flauta (tartean arrabita flauta) eta perkusioko soinu-tresnak joko dira. Ikusiko diren Erdi Aroko dantzak garaiko testuetan ageri diren deskribapenetan eta margolanetan ikusten direnetan, baita garaiko debekuetan, oinarrituta birsortu dira. Kontuan izan behar da dantzari buruz ezagutzen diren lehenengo tratatuak Quatroccento italiarrekoak direla, baina orokorrean oholtzan ematen ziren dantzak idatzitako koreografia idatzirik gabe mantendu ziren garai barrokora arte.

Commedia Nova aldaketa ugariko garai horren inguruko lana egiten aritzen da. Antzokiko dantzak historian zehar izan duen aberastasuna garaiko soinu-tresna, musika eta beraiek birsortutako koreografiekin erakusten ditu.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.