2014 Uztaila 12 /
Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe enparantzan izango da arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua irekia izango da. Ez da sarrerarik ordaindu beharko; etorri, musikarekin gozatu eta gogoa izanez gero dantza egitearekin nahikoa izango da.
Kontzertuaren ondoren musikariekin afaria izango da Udaletxearen azpian, Kontsejupean. Bertan afaldu nahi duenak txartela behar du (18 euro). Txartel horiek uztailaren 5etik salgai izango dira Soinuenean bertan eta Oiartzungo Amazkar taberna eta Garmendia txokolategian.