HM Udako kontzertua: Aiko taldea eta Bretainiako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikotea

2015 Uztaila 04 /


Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe enparantzan izango da arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua irekia izango da, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Etorri, musikarekin gozatu eta gogoa izanez gero dantza egitearekin nahikoa izango da.


Aiko taldeak Euskal Herriko plazetan jotzen den musika emango du.

Bretainiatik etorritako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikoteak beraien lurraldean zabaldua egon den formazioa azalduko du: bonbarda eta biniouak osatutakoa hain zuzen.

Kontzertuaren ondoren musikariekin afaria izango da Oiartzungo Kontsejupean, Udaletxeko frontoian. Bertan afaldu nahi duenak txartela eskuratu behar du (18 euro) Oiartzungo Amazkar tabernan.

HM Udako kontzertua: Aiko taldea eta Bretainiako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikotea
Aiko taldea eta Yann Pelliet & Konogan an Habask bikotea

Konogan an Habask eta Yann Pelliet Oiartzungo plazan bonbarda eta xirolarruarekin

Aiko taldea inguratu ziren dantzazaleekin giro ederrean Oiartzungo plazan

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.