Fitxa osoa

Udaberriko kontzertua Oiartzungo Udaletxeko areto nagusian izango da eta oraingo honetan bi abesbatza ariko dira kantatzen.

Abesbatzetako bat emakume batek zuzendutako gizonez osatutakoa da eta Galestik datorren Parti Cut Lloi da. Beste abesbatza berriz Euskal Herriko Iparraldetik dator eta emakumez osatutako Buhaminak abesbatza da.

Kontzertuaren ondoren afaria izango da Ibargain Elkartean eta bertara etorri nahi duenak 20 eurotan izango du sarrera. Gogoratu sarrera horrek kontzertura eta afarirako balio duela.

Irudi galeria

Audioa