HM Udaberriko kontzertua: Nafarroako Ezpelur dultzaineroak / Asturiasko Vicente Prado "El Pravianu" gaiteroa eta Celestino Rozada kantaria

2018 Maiatza 05 / Auzokalte elkartea / 18:30 / Kontzertua: 5 euro / Kontzertua + afaria: 20 euro

Barañaindik datorren Ezpelur dultzaineroen taldeak Nafarroako festetako doinuak gogoraraziko dizkigute.

Asturiastik Vicente Prado "El Pravianu" gaiteroa etorriko da bertako doinuekin eta berekin Celestino Rozada tonada asturiarra kantatzen duen abeslaria ariko da.

Kontzertua Soinuenearen ondoan dagoen Auzokalte elkartean izango da eta ondoren afaria izango dugu. Kontzertuko sarrerak 5 euro balio ditu eta kontzertua entzuteaz gain afarira geratu nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Afaltzera geratzeko asmoa duenari antolaketa errazteko aurretik Soinueneara deitu edo idatzita erreserba egitea eskatzen diogu.

Vicente Prado "El Pravianu" eta Celestino RozadaEzpelur taldea
HM Udaberriko kontzertua: Nafarroako Ezpelur dultzaineroak / Asturiasko Vicente Prado "El Pravianu" gaiteroa eta Celestino Rozada kantaria
Ezpelur dultzaineroak / Vicente Prado "El Pravianu" eta Celestino Rozada

Ezpelur dultzaineroak

Celestino Rozada eta Vicente Prado "El Pravianu"

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.