HM Udaberriko kontzertua: Euskal Herritik Mugarik Ez taldea eta Georgiako Urmuli boskotea

2011 Apirila 16 /


Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean antolatu dugun kontzertua KORRIKAren kultur egitarauren barruan sartzen da eta, hasera batean erabakita zegoena aldatuz, Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da 18:30etan.


MUGARIK EZ taldea Euskal Herriko alde ezberdinetatik datozen Jesus Mari Begoña, Mikel Leizagoien, Lander Bilbao, Julen Maestro, Endika de Migel eta Jose Inazio Eliasek osatzen dute.

Georgiako URMULI boskoteko kideak, beraien lurraldeko herri musikan erabiltzen diren soinu-tresnetan adituak izateaz gain, abeslariak ere badira. Hala, beraiek eskaintzen duten egitarauan soinu-tresnekin jotako piezekin batera ahots hutsez emandakoak tartekatzen dira.

HM Udaberriko kontzertua: Euskal Herritik Mugarik Ez taldea eta Georgiako Urmuli boskotea
Euskal Herriko Mugarik Ez taldea eta Georgiako Urmuli boskotea

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.