Berriak / KontzertuakHM Udaberriko kontzertua: Arkaitz Miner eta Cant Valencià d' Estil
2008 Apirila 12
Apirilaren 12ko arratsaldeko 18:30-tan Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izango da kontzertua.
Errenteriako Arkaitz Minerrek bere biolinarekin euskal herri dantzako doinuak ekarriko dizkigu. Valentziatik etorritako seikoteak Cant d' Estil zer den erakutsiko digu bere abeslari, versador eta instrumentistekin.
Arkaitz Miner errenteriarra biolin-jole trebe eta sentsibilitate handikoa dugu. Hori hala dela ikusteko aukera lehenago ere izan dugu Herri Musikaren I Jardunaldietan eta Herri Musikaren Udako kontzertu batean. Aurrekoetan talde-lanean izan badugu, oraingoan bakarlari lanetan ikusiko dugu, euskal herri dantzan erabiltzen doinuak jotzen.
Ondoren Valentziatik datozen Josep A. Aparicio "Apa" eta Trini Carballo abeslariek, Josemi Sánchez versadorak, Pau Puig, Pep Juste eta Rafa Solves instrumentistek osatutako seikotea izango dugu. Hauek beraien eskualdeko Cant d' Estil zer den erakutsiko digute: erabiltzen dituzten doinu ezberdinak, hemengo bertsolarien antzera lan egiten duten versadorak, etab.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.