2015 Abendua 26 /
Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian ariko dira 18:30etan. Kontzertuko sarrera 5 eurotan egongo da salgai.
Xoxote Banda gipuzkoarrak Euskal Herriko alde ezberdinetako dantzak joko ditu oholtzaren gainean. Anabel Santiago asturiarrak berriz bere ahotsarekin Asturiasko kantaera herrikoia den Tonada Asturiana kantatuko du.
Kontzertuaren ondoren afaria izango da Aialde kalean dagoen Ibargain elkartean. Kontzertua ikusteaz gain afarira etorri nahi duenak, bietara sartzeko aukera ematen duen txartela erreserba dezake Soinueneara deituaz. Txartel horrek 20 euro balio ditu.