Saioari Albizturko Landa aita-semeek eman zioten hasiera. Eta ez nolanahiko hasiera! Entzuleak txundituta geratu ziren hirukoteak aho-soinuarekin azaldutako... birtuosismoarekin. Trikitixaren errepertorioa landu zuten soinu-tresna ezberdinak nahastuta. Batzuetan hirurak aho-soinu banarekin aritu ziren, beste batzuetan aho-soinua, panderoa eta bajoa aritu ziren elkarrekin,...
Biarnotik etorri zen emanaldiaren bigarren tartea. Hangoak dira Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth. Beraien eskualdeko doinuekiko erabateko maitasuna azaldu zuten oholtzaren gainean entzuten zegoen jendea berenganatuz. Protagonista nagusiak txirula, ttun-ttuna eta arrabita izan baziren ere, tarteka ahotsaren eta beste soinu-tresnen laguntza izan zuten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.