Fitxa osoa

Alboka eta albokarien egungo egoerak arrazoitzen du jardunaldion egitura, azken urteotan musika eskolatara jauzi egin duen herri soinu-tresna honek erronka berriei aurre egin behar izan baitie, horietako batzuekin jada urte batzutan lanean aritu delarik hainbat jende: errepertorio eta historiaren bilketa eta analisia, eskolatarako eta dibulgaziorako material egokien prestaketa, lan diskografikoa, jendaurreko saio eta "plaza" berri nahiz zaharrak egokitzea, albokari belaunaldi berriak bermatu eta hobetzea,... Horiek eta beste asko, albokarien ahotan eta idazkietan dauden gaiak dira eta mahai gainean jarriko dira, hausnarketa eta praktikaren bidez gogoeta horietan sakontzeko Jardunaldi-Topaketa hauetan. Herri Musikaren Txokoa "Hernani" Musika Eskola Publikoko Herri Soinu-tresnen Mintegia EGITARAUA Larunbata, 17: Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkarteko aretoan (Herri Musikaren Txokoaren ondoan) 10:00etan: MINTEGIA - Manu Gojenola. Albokaren alde batzuk. - Paolo Zedda. "Historia, estructura y la forma musical de las sonadas "a launeddas." - Juan Mari Beltran. Albokari berrien eskola. 14:00tan: Bazkaria Oiartzungo Ibargain Elkartean 15:30etan: MAHAI INGURUA "Launeddas" aurkeztera etorri direnekin batera alboka jole, irakasle, zale eta abar elkartuko dira. Aurkeztutako lanak bertan emango dira ezagutzera. 18:00etan: Herri Musikaren Txokoari bisita Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian 19:00etan: "LAUNEDDAS" ETA ALBOKA JOLEEN JAIALDIA - Mixel Ducau (Bidaia bikotea). - Andrea Pisu. "Launeddas" soinu-tresnaren musikaren emanaldia - Juan Mari Beltran (seikotea). 21:00etan: Oiartzungo Girizia Elkartean AFARIA 2007-11-18, Igandea ?Hernani? Musika Eskolan 10:00etan: ALBOKA TAILERRAK - Fede de Dios. Harnasketa zirkularra - Andrea Pisu. Taller sobre el instrumento en general: la estructura del instrumento, la afinacion, la composicion y la improvisacion en los bailes. - Alan Griffin eta J.A. M. Osses. Un proyecto de alboka en RE M 14:30etan: Bazkaria Hernaniko Santa Barbara Elkartean Ezkiaga Pasealekuan 17:00etan ERROMERIA - Usurbilgo Albokari Taldea (Bertsolariekin batera) - Sardiniako Andrea Pisu ("Launeddas") - Hernani Musika Eskolako albokari taldea - Bizkaiko Albokale taldea Oharra: Eguraldi txarra egingo balu "Erromeria" Atsegindegi plaza estalian ospatuko litzateke. Jardunaldietan parte hartzeko ondorengo helbideetara jo dezakezu (telefonoz edo e-postaz): HERRI MUSIKAREN TXOKOA Tornola kalea, 6 20180 OIARTZUN Tel/faxa: 943 493578 Email: herrimusika@herrimusika.org www.herrimusika.org "HERNANI" MUSIKA ESKOLA PUBLIKOKO HERRI SOINU-TRESNEN MINTEGIA Atzieta, 4 20120 HERNANI Tel: 943337050 Faxa: 943557409 Email: zuzen.musika@hernani.net

Irudi galeria