Fitxa osoa

Beste gizarte orok bezala, Euskal gizarteak ere, mendeetan zehar bere poz-neke eta sentimenduen adierazle bikaintzat har genezaken herri musika propioa garatu izan du, bertsogintzarekin lotura estuan eta gaur oraindik, bihotzak taupa egiten jarraitzen dio. Ezin esan, ordea, zailtasunik gabeko bidea egiten ari denik, industrializazio garaiak lehenik eta industri osteko garai aldakorrak ahalegin berezia eskatzen du herri musika eta bertsolaritzaren geroratzeak.

Bizirik dirauenaren lekuko hor ditugu, bakoitza bere aldetik eta urteetako lanaren ondorio, bi elkarte: HERRI MUSIKAREN TXOKOA alde batetik eta BERTSOZALE ELKARTEA bestetik, ahalegin betean bakoitzak bere kultur eremua jorratzen. Ahalegina ez hutsal izaki, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan edo bertsolaritzaren Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako dokumentazio oparoak azaleratzen du egindakoa. Eginari jarraiki luberri bila hasi eta bi elkarteen artean gogoeta ekimen bat antolatzea erabaki da. Herri musika eta bertsolaritzaren arteko harremana abiapuntu, ibilbide luzeago baterako entrendu gisa. Herri musika eta bertsolaritzaren beharginen eseraldia eta jendaurrerako jaialdiak antolatu dira, musika eta bertsolaritzaz blai egi-teko. Gura duen oro gonbidatua dago parte hartzera, ondo pasa eta lo ez hartzera, geroa baita apustu.

EGITARAUA

AZAROAK 30, LARUNBATA

10:00 ARRITXULO ATERPETXEAN Bertsolaritza herri musikaren altxorra, biltegi, sortzaile, eragile,... mintegia.

Joanito Dorronsoro: Bertso Doinutegia: altxor baten lekuko

Juan Mari Beltran: Bertsolaritza herri musikaren sortzaile eragilea

Andoni Egaña: Bertxoa neurriaren musika

Moderatzailea: Iñaki Eguren

17:00 HM Txokora bisita

19:00 Oiartzungo Udaletxeko Areto nagusian: Bertso Doinu Emanaldia Euskal Herriko bertso musika ezberdinak kokapen geografikoan.

Gure joera jarraituz, Euskal Herritik kanpoko ordezkaritza edukiko dugu. Horretarako Galiziako "regueifa" aurkeztuko dugu.

Ekialdea (Zuberoa), Jean Mixel Bedaxagar

Erdialdea (Gipuzkoa), Oiartzungo taldea

Mendebaldea (Bizkaia): Jon Enbeita

Galiziako "regueifa". Modu ezberdinetan emana: "regueifa"k, desafioak, bapatekoak, itsuen erromantzeak zanfonarekin, ... Anton Castro eta Xaneko Tubio

19:00 BERTSO AFARIA

ABENDUAK 1, IGANDEA

Erromeria / Koplagintza dantzan: XX. Mendearen erdialde bitartez, Oiartzun aldea Gipuzkoako alde honetako "Bilera" edo erromeri toki ospetsua izan da. Horregaitik lotu nahi izan dugu Erromeri giroko herri musika, alegia dantza musika eta bertsolaritzan hain garrantzitsua izan den koplagintza.

10:30 ARRITXULO ATERPETXEAN Koplagintza dantzan / Erromerian mintegia

Iñaki Irigoien: Euskal herri dantza kantatuak

Xabier Amuriza: Koplagintzaren ezaugarrian

Moderatzailea: Iñaki Eguren

17:00 Oiartzungo Herriko Plazan (Doneztebe plaza) Erromeria

17:00 Erromeriari buruz Oiartzungo Bertso Eskolak idatzitako bertso berrien aurkezpena kantatua

17:15 Oiartzungo Bertso Eskola

17:45 Lartaun Txistulari Taldea

18:15 Torrelavegako Pandereterak

18:45 Hernaniko Dultzaineroak

19:15 Oiartzungo Trikitixa Eskola

19:45 X. Amuriza-J. Tapia-X.Leturia

Antolatzaileak: HERRI MUSIKAREN TXOKOA, EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEA, OIARTZUNGO BERTSO ESKOLA

Babeslea: Oiartzungo Udala

Laguntzaileak: Arritxulo Aterpetxea, Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkartea, Oiartzungo Trikitixa Eskola, Lartaun Txistulari Taldea, Euskal Dantzarien Biltzarra

Irudi galeria