2008 Azaroa 29 - 2008 Azaroa 30 / Azaroaren azkeneko asteburuan, azaroak 29 eta 30, ospatuko diren 7. Herri Musikaren Jardunaldiek kanpaiei buruz gehixeago jakiteko aukera emango digute. Haiei dagozkien alde ezberdinak azalduko dituzte Euskal Herriko eta Valentziako hainbat adituk, horien artean lekuaren arabera aldatzen diren jotzeko zenbait era entzuteko aukera izango da.