Fitxa osoa

 

2024ko martxoaren 27ean eguneratua

Soinuenea Fundazioak Herri Musikaren 20. Jardunaldiak antolatu ditu. Sakontzeko aukeratu duen gaia Tronpa-Musugitarra da. Apirilaren 13an, larunbata, Europako hainbat aditu elkartuko dira Oiartzunen soinu-tresna txiki honi buruzko lanak aurkeztera. Goizean izango den sinposioan Alessandro Zolt eta Harm J. Linsen ariko dira lehenik Europa eta Asiako tronpen inguruan. Haien ondoren Francis Olivier Almeida, Xoxé Vázquez Che eta Juan Mari Beltranen txanda izango da Galizia eta Euskal Herrian ardaztutako lanekin.

Arratsaldean Galiziako tronpak nola prestatzen diren azaltzeko tailerra zuzenduko du Xoxé Vázquez Che-k. Eta eguna bukatzeko, publiko zabalarentzat tronpa-joleek kontzertua emango dute.


OHARRAK: Egitarauko sinposiora etortzea (hitzaldiak, bazkaria eta tailerra) 15 euro kostako da, eta bazkaria barne egongo da. Entzule moduan etortzeko izena emateko orria beteta eta ordainketa eginda dagoela azaltzen duen agiria komunikazio@soinuenea.eus helbidera bidali beharko dira. Izena emateko epea martxoaren 22an bukatuko da.

Inork Oiartzunen lotarako lekua beharko balu, Jardunaldiak izango diren lekutik gertuen Elizalde Hotela dauka.


EGITARAUA

ApirilAK 13, larunbatA

SINPOSIOA. Oiartzungo udaletxea. Areto nagusia (Done Eztebe plaza, 1; Oiartzun)

9:30 – 10:00 Harrera

10:00 – 10:30 Jardunaldien aurkezpena

10:30 – 11:20 The jew's harp in Europe: richness and complexity of an ancient tradition

Alessandro Zolt (International Jew's Harp Society)

11:20 – 12:00 Lamellate Jew’s Harps from Asia with an emphasis on but not limited to the Indonesian Archipelago

Harm J. Linsen (International Jew's Harp Society)

12:00 – 12:15 Atsedenaldia

12:15 – 13:00 Un acercamiento a la Trompa Galega

Francis Olivier Almeida Otero – Xosé Vázquez Suárez Che

13:00 – 14:00 Tronpa-musugitarra Euskal Herrian

Juan Mari Beltran Argiñena (Soinuenea)

 

BAZKARIA. Ibargain elkartea (Aialde kalea, 6; Oiartzun)

14:30 – 15:30 Bazkaria

 

TAILERRA. Oiartzungo udaletxea. Areto nagusia (Done Eztebe plaza, 1; Oiartzun)

16:00 – 18:00 Taller de construcción de Trompa Galega

Xosé Vázquez Suárez Che


KONTZERTUA. Oiartzungo udaletxea. Areto nagusia (Done Eztebe plaza, 1; Oiartzun)

19:00 Tronpa-joleen emanaldia

Ander Barrenetxea (Euskal Herria), Juan Mari Beltran (Euskal Herria)

Alessandro Zolt (Italia), Harm Linsen (Herbehereak)

Xosé Vázquez Suárez Che (Galizia), Francis Olivier Almeida (Galizia), Ramón Dopico (Galizia)

Irudi galeria

Audioa