Fitxa osoa

Izenburuak adierazten duen bezala, jardunaldi hauetan jorratuko den gaia hots dokumentuen kudeaketa izango da: gure inguruko hots bildumak, dokumentazio mota honen trataera, bere ordenazioa, sailkapena, antolaketa, zainketa..., dokumentazioaren erabilera eta edapena, eta dokumentazio honen problematika digital garaian.

Hau guztia jorratuko da  antolatutako mintegian, gai hauetan adituak diren hizlarien eskutik.

EGITARAUA

2013KO AZAROAREN 12AN

19:30: Oiartzungo Turismo Bulegoan: DOINUTEGI herri musikaren bilketaren inguruan antolatutako erakusketaren aurkezpena (Erakusketa azaroaren 17a arte zabalik egongo da).

2013KO AZAROAREN 16AN
Soinuenea ondoko Auzokalte Aretoan: IKUS-ENTZUNEZKO BILDUMEN KUDEAKETARI BURUZKO MINTEGIA.

10:00: Ikus-entzunezko bildumak gure inguruan. Jon Bagues (Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa)

11:00: Ikus-entzunezko dokumentuen problematika digital aroan. Arantza Mariskal (Tabakalera)

12:00: Atsedena

12:30: Argitaratu gabeko hotsaren deskribapena eta katalogazioa: nazioarteko proiektuak. José Luis Maire (Biblioteca Fundación Juan March)

14:00: Atsedena (bazkaria)

16:00: Ikus-entzunezko dokumentuen hedapena. Gaizka Aranguren (Labrit Multimedia)

17:00: Atsedena

17:30: Mahai ingurua

2013KO AZAROAREN 17AN, Herri Musika Zuzenean

11:00: Oiartzungo Herri Musika Eskolako albokari, dultzainero eta txistularien kale buelta Elizalde inguruan

12:30: Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian: DOINUTEGI herri musika bildumaren grabazioetan parte hartu duten protagonista batzuen zuzeneko emanaldia

14:30: Girizia Elkartean: Herri bazkari musikatua

Irudi galeria