Fitxa osoa

Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatzen duten bikoteak kontzertua emango du Oiartzungo Landetxe kultur aretoan.

Bikote artistiko honen eskaintza eta ikusmira artistikoak sorkuntza berriko musika tradizionala du oinarri, pieza musikalak dueto formatuan modu berezi eta dinamikoan moldatuz.

Musikalki txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna aldarrikatzen dute eta beraien proiektuak txistuaren erabilera berriak bilatzea, multi instrumentismoa praktikara eramatea, kultur aniztasunaz gozatzea, errepertorio berriaren sorkuntza eta txistulari duoaren sustaketa ditu helburu.

Sarrerak laster izango dira Landetxe kultur aretoaren web orrian eskuragai.

Irudi galeria

Bideoa