2022 Urria 03 - 2022 Urria 08 / Errenteria 2022-10-03 eta 08 bitartean
Pandemia kasu eta beste aldaketa batzuen ondorioz, azken bi urte hauetan ez dira Hernanin Alboka topaketak burutu. Oraingo honetan, azken ia 30 urtetan egindako topaketen arira, Albokazale Bilguneak, bere gain hartu du hau egiten jarraitzearen ardura. Honela, Urriaren 8an, Errenteriako Herri Arte Eskolarekin batera eta , elkarlanean, Albokazale Bilguneak antolatu du topaketa hau.
Topaketa urriaren 8an izango bada ere Errenteriako Arte Eskolak urriaren 3 eta 7a bitartean albokaren inguruan egitarau zabala antolatu:
2022-10-08Topaketaren egitaraua
10:30 elkartzea Olaskoaga plazan
11:00 tan bilera, Albokazale bilgunearen, helburu eta estrategiak aurkeztu.
12:30 tan Kale bueltak
14:00 bazkaria. ( Bakoitzak berea ordainduta)
18:00 Kale buelta
Izen ematea: albokazalebilgunea@gmail.com