Azalpena

Turuta-orrazia menbranofonoen familiako soinu-tresna da (mirlitoi).

Egitura

Orrazi arrunta izaten da. Bere kontra tenkatuta papertxo bat jartzen zaio.

Joera

Hatzekin helduta, ahoaren kontra jartzen da eta kanta-marmarrean (tarareatuz) haizea botatzen da, eztarriarekin hotsa eta tonuak emanez.

Historia

Tutuz egindako turuta edo tulurte antzeko hotsa ematen duten orraziekin egindako tresna hauek herri askotan erabili izan dira. Guk, gure haurtzaroan Nafarroan eta geroago Gipuzkoan ere ezagutu ditugu.

“Hortzezko orraziekin egiten zen kanaberazkoen antzeko hotsa ematen zuen soinu-tresna bat. Orraziaren hortz-aldean zigarro papertxo bat jartzen da eta ezpainetara inguratuz, doinua tarareatzen da. Laudio, Amorebieta-Etxano, Durango, Portugalete, Legazpia. Arabako San Millan de San Romanen esaten dute era-orretan aho-soinuak (armonikak) imitatzen zutela” (Etniker, 1993, 695. or.).

ITURRIAK

BIBLIOGRAFIA

ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Eusko Jaurlaritza.

Irudi galeria

Audioa

Turuta orrazi joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Fitxa osoa