Azalpena
KILKERRA
Liburuki honetan hots-jostailuei eskainitako atalean sakonago landu dugu igurtzitako menbranofono hau. Kilkerra edo txitxarra izenarekin ezagutzen da, eta Euskal Herrian zein beste herrietan erabili izan dira halakoak. Etxarri Aranatzeko (Nafarroa) haurrek halakoekin jolasten zuten 1950eko hamarkadan.
Botiken pilula-potoekin egindako, kanaberazko edo bestelako materialezko hodi txikiekin egiten ziren. Hodiaren mutur bat kartoizko, plastikozko edo bestelako mintz tenkatu batez estaltzen da. Mintzaren erditik hari bat pasatzen da. Hariari punta batean korapiloa egiten zaio mintzetik ihes egin ez dezan eta beste puntan makilatxo bati lotzen zaio, aurrez honi egindako beheragunean edo kanal barruan.
Jiratzean, kanalean erretxina edo listu pixka bat aplikatzen da, hariak bibratu dezan, bibrazioa mintzera transmititu eta hotsa emanez.
Jotzeko, makilatxoa harturik, hodia airean jiraka jartzen da. Hariak makilaren gainazal erretxinatuaren kontra marraskatzean bibrazioa sortzen da58, eta honela hariak mintza dardaratzen du.

Kilkerra. JMBA Bilduma, 1779. zk. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

Kilkerra jotzeko era.
OHARRA
58 Kilkerraren informazio zabalagoa hots-jostailu menbranfonoen atalean.
ITURRIAK
Bibliografia
AGUIRRE SORONDO, A.; GALDÓS LÓPEZ DE LAÑO, J.J.; GARAMENDI PÉREZ, L.S.; GONZÁLEZ SALAZAR, J.A.; SÁENZ DE URTURI RODRÍGUEZ, I. (2004). Etnografía del Enclave de Treviño, I. Colección Lankidetzan Bilduma. Eusko Ikaskuntza.
ARDANAZ IÑARGA, N. (2017/12/29). Cuestaciones y cantos navideños en Navarra. Diario de Noticias.
BARANDIARAN, J. M. (1961). Bosquejo etnográfico de Sara II. Anuario de Eusko-Folklore. Tomo XXI, (107-180). Sociedad de Ciencias Naturales Aranzadi.
BARANDIARAN, J. M. (1965-1966). Bosquejo etnográfico de Sara (V). Anuario de Eusko-Folklore. Tomo XXI, (71-120). Sociedad de Ciencias Naturales Aranzadi.
BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Orain.
BELTRAN, J.M. (2002). Juguetes Sonoros. In Folklore musical infantil. (61-144). Ediciones Akal.
DONOSTIA, P. (1983). Instrumentos musicales populares vascos. Obras Completas del P. Donostia, Tomo II, (257-309). Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao. (Jatorrizkoa, 1952). URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/upload/docs/Aita_Donostia_02.pdf.
DONOSTIA, P. (1994). Cancionero Vasco P. Donostia. I Canciones. Eusko Ikaskuntza.
ELORZA PUYADENA, M.I.; ELORZA PUYADENA, L.; APAOLAZA ESTENSORO, J.M. (2006). Zegama, Urbia eta Aizkorriko artzaintza. Zegamako Udala.
ETNIKER. (1993). Juegos infantiles en Vasconia. Etniker Euskalerria. Atlas Etnográfico de Vasconia. Eusko Jaurlaritza-Gobierno de Navarra.
GOÑI, K. (1975). Estudio Etnográfico del pueblo de Zerain (Grupo doméstico). Anuario de Eusko Folklore, 1975-1976. Tomo 26, (255-442).
GOÑI, K. (1988). Etnografía de Zerain (Usos del grupo doméstico). In Contribución al Atlas Etnográfico de Euskalerria: investigaciones en Bizkaia y Gipuzkoa (641-767). Eusko Ikaskuntza.
HÈRELLE, G. (1924). Les Charivaris nocturnes Dans le Pays Basque français. Revista Internacional de los Estudios Vascos. Año 18. Tomo XV. Nº 3. Julio-septiembre (505-522). Eusko Ikaskuntza.
LABAYRU IKASTEGIA. (2011). Casa y familia en Vasconia. Atlas Etnográfico de Vasconia. Etniker Euskalerria-Labayru Ikastegia.
LARRAMENDI, P. M. (1984). Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín. Tomo I –Tomo II. Editorial Txertoa. (Faksimila, 1745)
LODDO, D. (2025). Musicas d'Occitània. Le temps de ménétriers. Tome 1. Cordae La Talvera.
PAGOLA, J. (1991). Apuntes de etnografía del pueblo de San Adrián. Cuadernos de etnología y etnografia de Navarra, (55), 75-90. URL: https://www.culturanavarra.es/uploads/files/07_CEEN55_0075-0090.pdf.
PIQUEREDDU, P. (koord.) (2005). Sonos – Strumenti della Musica Popolare sarda. Isre – Iliso.
TISNÈR, J. F. (2001). Los instruments de la música gascona. Menestres Gascons. Pau. (+ CD)
ZAPIRAIN, S. (1985). Eltzaorra. Auspoa Liburutegia,189.
Irudi galeria
Fitxa osoa
- Zenbakia:
- 225
- Klasifikazioa:
- Menbranofonoak -> Igurtzitakoak -> Soka
- Oharrak:
- JIRABIRAN IGURTZITAKO MENBRANOFONOAK
